Gurutzadetako Europa

Musulmanei euren Leku Santuak kentzeko nahia, abentura irrika eta ondasunak lortzeko itxaropenarekin batera, Gurutzaden jatorria izan zen.

Elizaren sendotzea

Politikoki estatu askotan zatituta dagoen kontinente batetan, Europako Erdi Aroan zehar Eliza estatu arteko mugak zeharkatzen zituen erakunde bakarra zen.

  • Politikan, aita santuek estatu kristauen arazoetan esku hartu eta erregeen arteko gatazketan arbitratzen zuten.
  • Ekonomian, lurraren jabetzaren zati handi bat monasterio, komentu eta katedralen eskuetan zegoen. Hauek, jaunak bezala, errentak eta erroldak ere kobratzen zizkieten euren jopuei. Halaber, nekazari guztiek, libreak barne, euren uzten hamarrena ordaindu behar zioten Elizari.

Erromako aita santuak euren boterearen nagusitasunari eusten zioten, erregeek eta enperadoreak zutenaren gainetik. Eliza eta Inperio Santuaren arteko aurka egiteek Inbestiduren Gerra sortu zuten, apezpiku eta elizako beste karguak izendatzerakoan zegoen eskuduntza gatazkaren ondorioz. Wormseko Konkordatuaren itzalpean, Enrike V. enperadoreak (1106-1125) Aita Santua agintaritzat hartu zuen.

Aita Santuen boterearen indartzea eta monako ordenen zabalkundea batera izan ziren: Klunitarrena, X. eta XI. mendeetan, eta Zistertarrena, XII. mendean.

Gizarte feudalaren sendotzea

Jaun eta jopuen arteko gizarte eta ekonomi harremanekin batera (17. gaia ikusi), gizarte feudalaren beste ezaugarri bat basailutza harremanen ezarketa izan zen, lotura politikoen ordez.

Basailutza harreman pertsonala zen, nobleziaren maila ezberdinak hierarkikoki lotzen zituena: baroiak, kondeak, markesak, jaunak eta behe noblezia. Jauna gotorleku baten jabea zen, lur eta jopu asko zituena, eta basailua gizon librea zen, orokorrean maila txikiagoko noble bat.

Basailutza zeremonian basailuak bere jaunari gorazarre egiten zion, bere eskuak azken honen eskuen artean jarriz, eta aurpegian edo ahoan muin eginez.

  • Basailuak jaunarekiko leialtasuna zin egiten zuen eta bere laguntza eskaintzen ziola hitz ematen zuen, batez ere esparru militarrean.
  • Jaunak basailuari babestuko zuela ziurtatzen zion, eta mantentzeko konpromisoa hartzen zuen, bai bere etxean edo gaztelu batetan, bai bere kabuz mantentzeko ematen zion lurralde batetan. Emate honi feudo deitzen zitzaion. Hasieran aldi baterako ematen zen, basailuaren leialtasunaren arabera, baina laster biziartekoa eta jaraunstekoa izatera pasatu zuen. Ondorioz, feudoa gurasoetatik semeetara pasatzen zen.

Gurutzadak

1095. urtean, Urbano II. Aita Santuak (1088-1099) Mendebaldeko kristau guztiei deialdi bat egin zien, musulmanen eskuetan zegoen Lurralde Santua berreskuratzeko. Hau dela eta, espedizio militarrez beteriko garai bat hasi zen, mende bat baino gehiago iraun zuena.

  • Lehen Gurutzada (1096-1099). Antiokia menderatu ondoren, 1099. urtean gurutzatuak Jerusalemen jabe egin ziren eta estatu feudal batzuk sortu zituzten.
  • Bigarren Gurutzada (1147-1149). San Bernardo Clairvauxkoak (1090-1153) aldarrikatutako Gurutzada hau Frantziako Luis VII. erregeak (1137-1180) eta Konrado III. (1138-1152) enperadoreak zuzendu zuten, eta porrotean amaitu zuen. 1187. urtean Saladinok Jerusalem berreskuratu zuen.
  • Hirugarren Gurutzada (1189-1192). Federiko I. "Bizargorri" enperadoreak (1122-1190) zuzendu zuen, Rikardo "Lehoi-bihotza" eta Frantziako Felipe II.arekin batera. Ezin izan zuten Jerusalem berreskuratu, baina Rikardo errege ingelesak Txipre eta San Joan Acrekoaren jabe egin zen.
  • Laugarren Gurutzada (1202-1204). Honen helmuga Egipto izan arren, Veneziako gurutzatuek Bizantziar Inperioaren kontra bideratu zuten. Konstantinopla menderatu ondoren (1203), Ekialdeko Latindar Inperioa sortu zuten (13. gaia ikusi) (1204-1261).
  • Bosgarren Gurutzada (1217-1221). Hungariako Andres II. erregeak (1205-1235) zuzendu zuen Egiptoren kontra. Honi esker, Daimietako gotorlekua menderatu ahal izan zen, laster utzi bazuten ere.
  • Seigarren Gurutzada (1128-1229). Federiko II. enperadoreak (1220-1250) antolatu zuen. Egiptoko sultanarekin egindako itun bati esker (1229), Jerusalem, Belen eta Nazaret okupatu zituen. 1244an musulmanek Jerusalem berreskuratu zuten behin betiko.
  • Zazpigarren (1248-1254) eta zortzigarren (1270) Gurutzadak: Frantziako Luis IX.ak edo San Luisek (1226-1270) hasi zituen, Egipto eta Tunisen kontra, hurrenez hurren, eta biek porrot egin zuten.

 

 

Data garrantzitsuak

  • 1099 Lehen gurutzadaren amaiera, Jerusalem menderatuz.
  • 1147 San Bernardo Clairvauxkoak bigarren gurutzada aldarrikatzen du.
  • 1187 Saladinok Jerusalem hartzen du.
  • 1203 Laugarren gurutzadan zehar, veneziarrak Konstantinoplaz jabetzen dira.
  • 1204 Gurutzatuek Ekialdeko Latindar Inperioa sortzen dute.
  • 1212 Umeen gurutzada: milaka nerabe hil edo Egipton esklabo bihurtzen dituzte.
  • 1215 Bosgarren gurutzada hasten da.
  • 1228 Alemaniako Federiko II.ak seigarren gurutzada antolatzen du Egiptoren kontra.
  • 1244 Musulmanek Jerusalemen jabe egiten dira behin betiko.
  • 1248 Frantziako Luis IX erregeak (San Luis) zazpigarren gurutzadari hasiera ematen dio.
  • 1270 Luis IX erregeak zortzigarren gurutzada antolatzen du.

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana