Inazio Loiolakoa

1491ean jaio zen Loiolako jauretxean, Azpeitian. Gipuzkoa eta Bizkaiko aitoren semeen familietakoak zituen gurasoak. Bere aitona Joan Perez Loiolakoak mairuen lurraldeen mugan erbesteraturik bizi behar izan zuen, Enrike IV.ak Gipuzkoako hiribilduen ermandadearen aurka altxatu ziren ahaide nagusiei ezarritako zigorra betez. Han ikusitako eraikuntza mudejarretan inspiratua da, hain zuzen, Inazioren jaiotetxeari aitonak, erregearen aginduz, eraitsitako dorrearen ordez, erantsi zion goialdea. San Inaziok jaiotizena Iñigo zuen, baina erlijio-izentzat Inazio hartu zuen.

Aitak elizgizon izan zedin nahi zuen arren, 1506an paje joan zen Errege Katolikoen kontulari nagusi zen Juan Velazquez de Cuellar jaunaren etxera. Irakurzaletasuna piztu zitzaion urte haietan. Armen erabileran trebatzen ahalegindu zen, ospea irabazteko asmoz, eta, bestalde, aita Lainezek zioenez, lizunkerietara emana ibili zen. Nagusiak bere kargua galdu zuenean, Nafarroan erregeorde zegoen Naiarako dukearen laguntzaile bihurtu zen.

Bere jatorrizko izena Iñigo zen. Inazio bere izen erligiosoa zen.

Frantsesek eta agramondarrek bat eginda Iruñea berreskuratzeko ahaleginetan hiri hau eraso zutenean, Inazio zauritua gertatu zen 1521ean. Bere jaiotetxera sendatzera joan eta, bertan eman zuen denboraldi luzean ez aspertzeko, zaldun-liburuak eskatu zituen, baina ezin izan zizkioten ekarri. Haien ordez irakurri zituen erlijio-liburuek hainbeste hunkitu zuten, non bizimodua guztiz aldatzea erabaki baitzuen.

Elizaren bideari jarraiki

Lurralde Santuetarantz erromes abiatu zen mando gainean. Lehenbizi, Arantzazura joan zen eta gero Montserratera. Handik Manresara jaitsi zen eta bertako kobazulo batean bizi izan zen ia urtebetez, penitentzia gogorra eginez.

Manresako kobazuloa

Manresako kobazuloa gaur egun

Esperientzia haren fruitu dira nagusiki idatzi zituen Gogo-jardunak.

1523an, Bartzelonan Erromara joateko ontziratu zen. Oinez Gaetatik Erromaraino ibilaldi latza egin ondoren, Adriano VI.arengandik Lurralde Santuetara joateko baimena lortu eta Veneziara joan zen, oinez, itsasontzia hartzera. Jerusalenen bizitzen gelditzeko baimena ukatu ziotenean, ikastera eta apostolutzan lagunduko zioten kideak bilatzeari ekin zion. Bartzelonara itzuli zenean, latin ikasten jardun zuen eta 1526an ikasten jarraitzera joan zen Alcala de Henaresera. Bestalde, bertan kristau-ikasbidea irakasten eta gogo-jardunak egiten laguntzen aritu zen.

Sasi-igarletzat hartu zuten, ordea, eta kartzelaratu ondoren, predikatzea eta irakastea debekatu zioten hiru urtez. Salamancan berriro preso hartu zuten, baina handik egun batzuetara aske utzi zuten, epaileek ez baitzioten errurik aurkitu.

Jesusen Lagundia sortzeko urratsak

Gogaiturik Pariseko Unibertsitatera joan zen oinez. 1528tik 1535era arte ikasten aritu zen, baina urte honetan teologia-ikasketak utzi eta Azpeitira itzuli behar izan zuen gaixorik. Ordurako aurkituak zituen Jesusen Lagundia sortzen laguntzaile izango zituenak, hauen artean Frantzisko Xabierkoa. Hauekin batera, 1534an, txirotasun- eta kastitate-botoak egin zituen eta Lurralde Santuetara erromes joateko hitza eman zuen Montmartren. Azpeititik Veneziara joan zen, eta han lagunekin elkartu zen erromesaldiari ekiteko asmoz.

1537an, denak bildu zirenean, Erromara joan ziren Paulo III.arengana erromesaldia egitera eta apaizteko baimena eskatzera. Apaiztu eta apostolutzan ibili zen Italian. Baina turkiarren eta veneziarren arteko gerrateak Lurralde Santuetara joateko asmoa zapuztu zienean, Erromara joan zen Inazio, Aita Santuaren esanetara jartzera.

Jesusen Lagundia sortzeko baimena eman zion Paulo III.ak 1540an. Inaziok ordena berriko kideak hezi eta munduan zehar zabaldu zituen. 1556an bera hil zenean, Jesusen Lagundia jada lau kontinentetan barreiaturik zegoen eta mila lagunetik gora zituen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana