Pedro Arrupe

Erlijioso bizkaitar hau Bilbon jaio zen 1907. urtean. Lehenbiziko ikasketak egin ondoren, Madrilen medikuntza ikasten hasi zen. Garai honetan Madrilgo auzo pobreetan lanean hasi zen eta erlijioarekiko konpromisoa sendotu zitzaion. Horrela, 1927an Jesusen Lagundian sartu zen eta bere prestakuntza Loiolan hasi zuen.

Burgoseko Oñako ikastetxean Filosofia ikasketak hasi bezain laster, Jesusen Lagundia Espainiatik egozten zuen dekretua publikatu zuten. Pedro Arrupe bere irakasleekin eta ikasketa-kideekin atzerrira joan zen eta bere ikasketak Belgikan jarraitu zituen. Teologia ikastera Herbehereetara bidali zuten. Ikasketak amaitu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen medikuntzaren moralari buruzko ikasketak egitera. Ikasteko joera handia zuen eta zazpi hizkuntza menperatzen zituen.

Pedro Arrupe

Pedro Arrupe otoitz egiten japoniar erara

Bigarren Mundu Gerra eta Hiroshimako bonba

1938an Japoniara bidali zuen Jesusen Lagundiaren Aita Nagusiak. Bigarren Mundu Gerra hasi eta hiru egunera Japoniako poliziak atxilotu eta kartzelaratu zuen, espioitza egiten zuen akusaziopean. Kartzelan hilabete eman ondoren arduradun japoniarrek libre utzi zuten. Hiroshiman nobizioen irakaslea zela, lehenengo bonba atomikoa bota zuten AEBek eta ikastetxea larrialdiko ospitale bihurtu zuen. ?Nik bonba atomikoa bizi izan nuen? liburua idatzi zuen, esperientzia gogor hori kontatuz.

1954an Japoniako jesuita guztien nagusi izendatu zuten. Garai horretan mundu osoan zehar hitzaldi ugari egin zituen, Japoniako Elizarako dirua biltzeko eta bonba atomikoak eginiko sarraskia azaltzeko asmoz. Jira honen ondorioz, 30 naziotako 300 jesuita bildu zituen, Japonian misiolari aritzeko.

Jesusen Lagundiko nagusi izendatua

1965eko maiatzaren 22an Jesusen Lagundiaren nagusi aukeratu zuten. Vatikanoko Bigarren Kontzilioaren ondoren, bere jarduera diplomazian oinarrituko da, bereziki. Izan ere, Jesuita gazteek zituzten jarrera aurrerakoiak eta Elizaren goi-mailako arduradunen jarrera kontserbadoreak orekatzen saiatu zen. Hala ere, oreka honi eustea beti ez zen erraza izan eta kontraesan handiak izan zituen Eliza ofizialarekin. Arduradun kontserbadoreek ideia marxistekin bat egitea leporatzen zioten, behin eta berriro.

Bere jarraitzaileen arabera, irudipen profetikoa izan zuen eta Jesusen Lagundiaren 32. Batzar Orokorra deitu zuen. Bertan azaldutako ideia nagusiak eragin handia izan zuen talde erlijioso honen etorkizunean: ?Jaungoikoarekiko fedeak lotuta egon behar du gizakiek pairatzen dituzten bidegabekeria guztiak bertan behera uzteko borrokarekin.? Ideia hau oso aurrerakoia zen une horretako Vatikanoko buruzagientzat eta diferentziak areagotu ziren.

Azkenean, Joan Paulo II.arekin zituen desadostasunak zirela medio, 1980an bere kargua Aita Santuaren esku utzi zuen. Hala ere, Joan Paulo II.ak ez zuen bere dimisioa onartu. Bidaiari nekaezina eta 1981ean Ekialdean zehar eginiko bidaiatik itzuli bezain laster, Erroman bertan tronbosia izan zuen eta honen ondorioz, gorputzaren eskuineko alderdia ezin mugitu zuela gelditu zitzaion.

Pedro Arrupe

Pedro Arrupe jesulagunen buruzagitzan ordezko izan zuen Peter-Hans Kolvenbach-ekin

Joan Paulo II.ak bere ondorengoa aukeratzen du jesuiten iritziaren aurka

Aita Santuak Pedro Arruperen karguaz arduratzeko ordezkoa hautatu zuen, Jesusen Lagundiaren nagusia ordezkatzeko prozesua aldatuz. Jesuitek erabakia onartu bazuten ere, beren desadostasunak agerikoak ziren. 1983an jesuiten Batzar Orokorra elkartu zen eta Peter-Hans Kolvenbach Jesusen Lagundiaren nagusi izendatu zuten.

Bere bizitzaren azken urteak medikuen zaintzapean eman zituen, 1991ko otsailaren 5ean zendu arte.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana