Itzuli orri osora

Gartzia Loiolakoa, Martin

Militarra (Azpeitia, ? - Txile, 1598), San Inazio Loiolakoaren iloba. Tupac Amaruren ilobarekin ezkondu zen. Txilen Tupac Amaruren aurka borrokatu eta preso hartu zuen (1572). Potosiko gobernadore (1579) Txileko gobernadore eta kapitain jenerala izan zen (1591). Txilen gotorleku eta hiriak sortu zituen. Gau batean indiarrek segada batean hil zuten (1598). Haren alaba bakarra Espainiara itzuli eta Oropesako markesa izan zen.