Itzuli orri osora

Loiola Mallea, Martin Inazio

Erlijiosoa (Loiola, Azpeitia, ? - Buenos Aires, 1612). Misiolari frantziskotarra zela, Txinan eta Indian egon zen. Paraguai eta La Platako apezpikua izan zen (1594). Mundu guztian zehar nabigatu zuen misiolaritza-lanean; horrela, munduari hiru aldiz eman zion bira. Bidaietako liburuak idatzi zituen (Itinerario, 1585). La Asuncionen sinodoa biltzeko deia egin zuen; han, Eliza eta misioak antolatzeko oinarriak ezarri ziren.