René Cassin

Abokatu eta idazle lapurtar hau 1887ko azaroaren 5ean Baionan jaio zen. 1904an batxilergoa amaitu ondoren, zuzenbide- eta historia-ikasketak egin zituen. Zuzenbideko irakasle izan zen Paris, Haga, Genoa, Espainia, Belgika, Egipto eta Txinan.

Lehenengo Mundu Gerran zauritu eta bakearen alde hasten da lanean

1914an, Lehenengo Mundu Gerraren hasieran, zauri larriak jasan zituen eta horregatik, armada frantsesak lizentziatu zuen. Lehenengo Mundu Gerran bizi izandako esperientzia oso inportantea izan zen, bakearen eta justiziaren aldeko apustua egitera bultzatu baitzuen. Gerra honen biktimen eta soldaduen aldeko mugimenduaren aitzindaria izan zen eta gerraren biktimen lehenbiziko erakundeetariko baten sortzailea izan zen. Aldi berean, bakearen alde lanean hasi zen eta lan hau ez zuen utziko hil arte.

Politikan aritzen da eta Espainiako errepublikanoen alde eta Munich-eko Akordioaren aurka azaltzen da

1924tik 1938ra Nazioen Elkartean Frantziako ordezkari aritu zen eta bertan bere printzipioak abian jartzeko lan egin zuen. Urte horietan politikan aritu zen eta Alderdi Erradikalarekin hauteskundeetan behin baino gehiagotan parte hartu zuen. 1936ko uztailean Espainiako errepublikanoen alde egin zuen eta bi urte beranduago Munich-eko Akordioen kontrako jarrera hartu zuen, bere ustez akordio hauen bidez, Frantziak eta Britainia Handiak Alemaniaren aurrean amore eman baitzuten.

René Cassin

Erresistentziarekin bat egiten du eta bere senideetako asko hiltzen dituzte

Bigarren Mundu Gerran De Gaulle jeneralak nazien kontra eta Frantzia askatzearen alde egin zuen deia aintzat hartu zuen eta 1940ko ekainean Londresa joan zen erresistentziarekin bat egitera. Frantzia librearen gobernuaren kidea izan zen eta 1944an Estatu Kontseiluaren Presidenteorde izendatu zuten. Bitartean naziek haren senide asko hil zituzten juduak zirelako.

Hainbat erakunderen kidea eta sortzailea da, horien artean UNESCOrena

1960. urtean Frantziako Kontseilu Konstituzionalaren kidea izan zen eta 1959an Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren kidea. Sei urte beranduago, 1964an, Auzitegi honen Presidente izendatu zuten. Beste kargu inportante batzuk izan zituen; horrela, 1955tik 1957ra Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen Presidente karguan aritu zen. Lehentxeago, 1946tik 1955era batzorde honen presidenteordea izan zen. Halaber, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea sortu zuen, beste lagun batzuekin batera. UNESCO sortzeko prozesuan Leon Blumen laguntza izan zuen.

Nobel saria irabazten du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren idazle nagusia izateagatik

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren testuaren idazle nagusia izateagatik, 1968ko abenduan Bakearen Nobel saria eman zioten. Nobel saria jasotzeko ekitaldian bere ideologia ikusteko oso egokiak diren hitzak esan zituen: ¿Planeta honetan ez da bakerik izango, giza eskubideak inon urratzen badira.¿ Sari honengatik lortutako dirua beste erakunde bat sortzeko erabili zuen: Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua. 1971ko ekainaren 28an Ingwiller hiriko seme kutuna izendatu zuten.

Hil eta bere errautsak Panteoian gordetzen dituzte

1976ko otsailaren 20an zendu zen Parisen. 1987tik bere errautsak Panteoian daude, Frantziari eta gizarte osoari eginiko zerbitzuengatik. Bertan, askapen borrokan berarekin aritutako Felix Eboue eta Jean Moulin ondoan dago.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana