Harri magmatikoak eta bulkanismoa

Lurrazalaren barrualdean oso tenperatura handietan egon eta kanporatuak izan ondoren, harri igneoak naturaren fenomeno txundigarrienetako baten ondare ikusgarri ditugu, hots, bulkanismoarena.

Definizioa eta ezaugarriak

Harri igneo edo magmatikoak beren mineralen fusio-prozesu baten ondoren sortutako harriak izango lirateke. Hori gertatzeko beharrezkoak diren tenperaturak oso altuak dira, nahiz eta mineral bakoitzaren ezaugarrien arabera ere badauden.

Harri igneoek ezaugarri berezi batzuk dauzkate:

  • Kristal-egitura (3. gaia ikusi) eta(4. gaia ikusi).
  • Osaera: bi motako izan daiteke faneritikoa (kristalak begi hutsez ikus daitezke) edo afanitikoa (kristal mikroskopikoak).
  • Kokapena: kokapen bi izan daiteke intrusiboa (Lurraren barrualdean eratua) edo estrusiboa (kanpoaldean osatua). Azken horiei harri bolkaniko ere esaten zaie.

Magma

Magma mineral urtuen nahasketa bat da, eta bertan, zenbait elementu solido eta disolbatutako gasen kopuru bat (%10 arte) egon liteke. Hoztean nahasketa hori solido bihurtzeak harri magmatikoak sorrarazten ditu

Ez dago konposizio kimiko jakinik magmarentzat, zeren edozein mineral urtu eta nahastu baitaiteke beste batzuekin. Nolanahi ere, lurrazalean ugariagoak dira silizioan (Si) aberatsak diren magmak. Ohikoak diren beste osagai batzuk dira honako hauek: oxigenoa (O), aluminioa (Al), kaltzioa (Ca), burdina (Fe), magnesioa (Mg), sodioa (Na) eta potasioa (K).

Harrien fusioa lurrazalaren geruzarik sakonenetan gertatzen da, eta zenbait faktoreren arabera dago:

  • Tenperatura: hau dugu funtsezko faktorea. Harriak urtzeko beharrezkoa den berotasun-kopurua nahasketa horretan dauden mineral-moten arabera egongo da.
  • Presioa: aldagai honek eginkizun erabakigarria du, zeren eta, zenbat eta handiagoa izan presioa, orduan eta tenperatura gehiago beharko da mineralak urtzeko.
  • Mineralak: nahasketaren mineralen gaitasun desberdinek badute eraginik magmaren ezaugarrietan. Silizeak, esaterako, areagotu egiten du biskositatea. Gasak bertan egoteak, berriz, magma jariakorrak sortzen ditu. Mineralen artean disolbatutako uraren ondorioz, fusiorako beharrezkoa den tenperatura nabarmenki murrizten da.

Laba-kolada (magma urturik), sumendi baten magalean behera.

Harri igneoen kokapen-motak.

Magma-motak eta harri igneoak

Beren konposizio kimikoaren arabera, zenbait magma-mota daude, eta horietako bakoitzak harri igneoen mota jakin bat sorraraziko du. Oro har, magmak ondorengo taldeetan sailka ditzakegu:

  • Oinarrizko magma: fluidoa da, silize gutxi du eta oso tenperatura handitan egon ohi da (900 eta 1.200º bitartean). Basaltoa eta gabroa era honetako magmetatik sortutako harriak dira. Oinarrizko harri magmatikoak, funtsean, oso trinkoak eta gogorrak dira, kolore ilunekoak.
  • Magma azidoa (edo feltsikoa): likatsua da, silize-kopuru handiak izan ohi ditu eta 800ºtik beherako tenperaturetan egoten da. Granitoa eta erriolita magma azidoetatik sortutako harri igneoen adibide esanguratsuak dira. Harri hauek kolore argikoak eta dentsitate ertain-baxukoak izan ohi dira.
  • Magma ertaina: aurreko bi magma-mota horietako ezaugarri batzuk dauzka. Andesita magma ertainetik sortutako harri bat dugu. Magma-mota honetako harriak kolore askotakoak dira eta dentsitate ertain eta ertain-altua dute
  • Magma ultrabasikoa (edo ultramafikoa): oso jariakorra da, ia ez du silizerik eta burdina (Fe) eta magnesioa (Mg) kopuru handietan izan ohi du. Tenperaturarik handienak behar dituena hauxe da, are 1.700º-tik gora.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana