Itzuli orri osora

Harri igneoak sailkatzeko irizpideak

Gaur egun, sistema ugari erabiltzen dira harri igneoak sailkatzeko, sailkapen bakoitzak duen helburu bereziaren arabera. Horrela, harri-mota hau kolore eta egituraren arabera, konposizio kimiko edo mineralogikoaren arabera, edo hasierako magmak duen konposizioaren arabera sailka daiteke. Egiturak eta koloreak informazio asko ematen digute harriaren jatorriari buruz. Konposizio kimikoari dagokionez, harriak duen silize-kopurua hartzen da kontuan batez ere.