Itzuli orri osora

Hiztegia

Asimilazio magmatikoa: solidotze-prozesuan dagoen magma bat inguruko beste harri batzuetako elementuekin nahastea. Prozesu bolkanikoetan magma goiko geruzetara doan bitartean gertatu ohi da

Batolitoa: plutoi irregularra da eta zailtasunez elkartzen da bere inguruko gainerako harriekin.

Desberdintze magmatikoa: hozte-prozesuan magma baten konposizioa aldatzea, elementuak kristalizatu ahala pixkanaka bereizi egiten direlako.

Lakolitoa: dilista-formako plutoia da, eta erraztasunez elkartzen da bere inguruko harriekin.

Plutoia: lurrazalaren barrualdean kristalizatutako harri magmatikoen masa.

Erreakzio-segida jarraitua: magma solidotuaren kristalizazio-prozesua, kristal-egituran eraldaketarik eragin gabe.

Erreakzio-segida etena: magmaren kristalizazio-prozesua, nahasketaren mineral desberdinak solidotu ahala kristal-egituran hainbat eraldaketa jasaten dituena.