Erreaktore nuklearrak

Herri industrializatuetako etxeetan eta industrian kontsumitzen den elektrizitatearen portzentaia handi bat zentral nuklearretan sortzen da. Segurtasun arau zorrotzak bete behar dituzten instalazio hauek, erreaktore bat edo batzuen inguruan banatzen dira; bertan, erreakzio nuklearrak burutzen dira, eta horietatik, Einsteinen masa eta energiaren arteko baliokidetasun ekuazio ezagunaren arabera, elektrizitate bihurtzen den energia erabilgarri kantitate izugarriak lortzen dira.

Fisio erreaktoreak

Gaur egun martxan dauden zentral nuklearrek fisio erreaktoreak erabiltzen dituzte energia sortzeko. Gailu hauek, fisio nuklearraren printzipioa aplikatzen dute uranio 235 edo plutonio 239-ko nukleoak deskonposatzeko, neutroi termikoak energia gutxiko neutroien bonbardaketaren bitartez.

Fisio erreaktoreetan, erreakzio nuklearrak berez mantentzen dira, kate erreakzioa eragiten duten neutroi berrien sorrerari esker. Fisio prozesu bakoitzean material erregaiaren beste nukleoekin fisio berriak eragin ahal izateko behar diren neutroien zenbatekoa biderkatze faktorea deitzen da.

Fisio erreakzioak eragiten dituzten neutroiak termikoak izan behar dute (energia gutxikoak), hori dela eta, erreakzioek sortzen dituztenak moteldu behar izaten dira prozesu erreaktibo berriak sor ditzaten. Helburu honekin, moderatzaileak deituriko elementuak erabiltzen dira, normalean ura edo karbonoa bezalako materialak, nukleo arinak dituzte eta.

 

Fusio erreaktoreak

Fisio erreaktoreek dituzten arriskuak, eta behar dituzten erregaiak lortzeko zailtasunak fusio erreaktoreak garatzeko ikerketak eragin dituzte. Erreaktore hauek bi abantaila nagusi eskaintzen dute fisiokoen aurrean:

  • Erregai nuklear berezi bezala deuterioa (hidrogeno 2) erabiltzen dute, itsasoko uretan kantitate handietan dagoen materiala.
  • Ez dute hondakin erradiaktibo arriskutsurik sortzen.

Dena den, fusio erreaktoreek zailtasun teknologiko bati egin behar diote aurre, konpontzen zaila dena: aktibatze energia izugarri handia behar dute (10 keV, baino handiagoa, 108 K tenperatura suposatzen duena), eta prozesuetan sortutako tenperatura altuak ikaragarriak dira eta kontrolatzen oso zailak. Gaur egun, batez ere bi teknika ikertzen ari dira fusio erreaktoreak eraikitzeko:

  • Konfinamendu magnetikoa: nukleoak eremu-lerroak jarraitzen dituzten ibilbide itxietan sartuta edukitzeko intentsitate handiko eremu magnetikoak erabiltzen dituztenak.
  • Konfinamendu inertziala: potentzia altuko erradiazio laser sorten bidez irradiatzen diren hidrogenozko kapsulen erabileran oinarritzen da.

 

Joint European Torusko "Tokamak" fusio erreaktorea.

Erradiazio ionizagarriak

Erreakzio nuklearren berezko arriskuetako bat erradiazio ionizagarriak sortzen dituztela da. Hauek gizakiei, animaliei eta landareei kalteak sor diezazkiekete eta. Erradiazio ionizagarria zera da: energia altuko partikulen fluxua, zuzenki edo zeharka iristen den atomoen ionizazioa eragiten duena. Erradiazio hauen partikula osagaiak hauek izan daitezke: fotioak, elektroiak, neutroiak, protoiak, alfa partikulak (helio 4-ko nukleoak), neutrinoak, etab.

Bizidunen organismoetan, erradiazio hauek sortzen dituzten atomoen ionizazioek aldaketak eragiten dituzte beren propietate elektriko, kimiko eta fisikoetan, baita lesioak, mutazio genetikoak eta beste kalteak ere.

Hori guztia dela eta, erradiazio ionizagarriek materiari ematen dioten energia kantitatea zehazteko magnitudeak definitu dira. Magnitude hauetako nagusia zurgatutako dosia da. Hau, erradiazio ionizagarriak, masa unitate bakoitzeko materian uzten duen energia kantitatea da. Nazioarteko Sisteman, dosia kilogramoko jouletan neurtzen da (J/kg), gray izenaz ere ezaguna (Gy sinboloa).

Bestalde, dosi baliokidea, zurgatutako dosia zuzenduz zehaztutako magnitudea da, horretarako ehun bakoitzak erradiazioarekiko daukan sentsibilitatea neurtzen duten faktore numerikoak aplikatuz. Dosi baliokidearen unitatea sievert da (Sv sinboloa), kilogramoko jouletan ere neurtzen dena (J/kg).

 

Erradiazio ionizagarriarekin lotutako arriskuen koadro adierazgarria.

Erradiaktibitatearen aurreko babesa

Erradiazio ionizagarriek sortutako kalteak saihesteko, Babes Erradiologikorako Nazioarteko Batzordeak instalazio nuklear guztietan derrigorrez aplikatu behar diren printzipio orokor batzuk definitu ditu:

  • Erradiazio ionizagarrietarako esposizioa arrazoitua izan behar du beti, eta beraz, lortu nahi diren etekinek, eragindako kaltea baino handiagoak izan behar dute.
  • Dosi ionizagarrietarako esposizioek ALARA printzipioa bete behar dute (ingeleraz, As Low As Reasonable Achievable edo arrazoiz posible den baxuenetan).
  • Esposizioak, erakunde erregulatzaileek ezarritako dosiei buruzko taulen bidez arautu behar dira.
  • Behar bezala baimendutako pertsonak soilik sartu ahal izango dira erradiazio ionizagarriak sortzen diren instalazioetara.
  • Zentro nuklearren langileek maiztasun handiz egin beharko dituzte aldizkako osasun errebisioak, eta erradiazio dosia neurtzeko gailu bat jarrita eraman.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana