Informazio gehiago

Elektroiaren spina eta Pauli-ren baztertze-printzipioa

Atomoaren orbita-maila bakoitzean elektroiak gehienez bikoteka taldekatuak daudela jakin arte, ez zen eredu atomikoaren deskribapena osatzerik izan. Berezitasun hori spin izenaz ezagutzen dugun elektroiaren angelu-momentu intrintsekoari esker ematen da.

Zenbaki kuantikoak

Bohr-Sommerfieldek adierazitako hidrogenoaren atomo-ereduaren deskribapen kuantikoak hurrengoa proposatzen du:

  • Atomoan dauden elektroi-orbiten energia kuantizatua dago eta horrek n zenbaki kuantikoa dakar, nagusia deritzona. Zenbaki nagusiak orbita-mailentzako baimendutako balioak zehazten ditu:

  • Atomoaren angelu-momentu osoaren modulua, bigarren zenbaki kuantiko edo, azimutalaren (l) balioen arabera kuantizatua dago:

  • Atomoaren angelu-momentuaren osagai bertikala (edo beste edozein osagai), m zenbaki kuantiko magnetikoaren balioen arabera kuantizatua dago:

Horren arabera, eta elektroien korronte zirkularrari lotuta egonik, atomoaren momentu magnetikoak kuantizatua egon beharko luke.

Stern-Gerlachen esperimentua

Atomoen momentu magnetikoaren kuantizatzea frogatzearren, Otto Stern (1888-1969) eta Walther Gerlach (1889-1979) alemaniar fisikariek hurrengo printzipioan oinarritutako esperimentua egin zuten: dipolo magnetiko batek eremu elektriko ez-homogeneoa zeharkatu eta eremu-aldaketaren norabidean doan indarra jasoko du, indar hori norabide berean doan momentu magnetikoarekiko proportzionala izanik.

Angelu-momentu I duen atomoak z osagai horren (21 + 1) balioak izan beharko lituzke, hurrengo adierazpenaren araberakoa:

konstantea Bohr-en magnetoia izenaz ezagutzen da.

Stern-Gerlachen esperimentuan, sorta bitan banatzen zen eta horrek l = 1/2 balioa duen angelu-momentu baten baliokidearekin bat egingo luke, baldin eta elektroiak bere orbita-mugimenduarekin zerikusirik ez duen angelu-momentu intrintsekoa balu. Momentu intrintseko honi spin esaten diogu, eta balio posibleak +1/2 eta - 1/2 dira.

Stern-Gerlachen esperimentuaren eskema-irudia, atomo baten momentu magnetikoa zehazten duena.

Partikula berdintsuak

Mekanika kuantikoak partikula berdintsuen behaketa berria ezartzen du ere. Fisika klasikoaren arabera, esparru batean sartutako bi partikula bereizgarriak izango dira beti, beren kokapena eta abiadura ezagutuz gero, beren ibilbidea ezagutu ahal izango dugulako. <(p>

Hala ere, teoria kuantikoari dagokionez, Heisenbergen indeterminazio-printzipioak ibilbide kontzeptua ahalbidetzen du, partikularen kokapena eta abiadurari buruzko ziurgabetasun kutsa beti egongo baita. Modu horretan, bata bestearen ondoan mugitzean bi partikulek beren nortasuna "galduko" dute. Beraz, mekanika kuantikoaren arabera ezin izango ditugu partikula berdintsuak bereiztu.

<`>Wolfgang Pauliren (1900-1958) lanen arabera, bi modu dago partikulen bereizgarritasun eza aintzat hartzeko, bere spinaren balioa kontutan hartuta:

  • Spin osoa duten partikula berdintsuen uhin-funtzioak, bosoiak, simetrikoak dira bata bestearengandik aldatzen direnean.
  • Spin ia osoa duten partikulen uhin-funtzioak, fermioiak, aipatutako aldaketarekiko simetriaren aurkakoak dira.

Beraz, partikulen uhin-funtzioa izanik:

Pauliren baztertze-printzipioa

Elektroiak fermioi taldekoak dira, spin ia osoa dute eta. Hori bere uhin-funtzioaren izaera simetriaren aurkakoarekin bat dator.

Demagun bi elektroidun atomo bat: haietako bat (n, l, m, s) zenbakien bidez adierazten da eta bestea (n¿, l¿, m¿, s¿) zenbakien bidez. Atomoaren uhin-funtzio globala hurrengoa litzateke:

Beraz, bi elektroiak egoera berekoak balira, atomoaren uhin-funtzioa nulua izango litzateke. Horrek Pauliren baztertze-printzipioa dakar: bi elektroik ezin dute lau zenbaki kuantiko berdin izan. Printzipio horren erabilera taula periodikoaren elementu kimikoen taldekatzearekin bat dator, atomo ezagun guztien egitura primeran deskribatzen duelako.

Irrati-teleskopioek (irudian Puerto Ricon dagoen Areciboko irrati-teleskopioa) galaxietako erradiazio elektromagnetikoa jasotzen dute elektroiaren spinaren norabide aldaketak dakarren erradio-uhinen aldean, aldi berean 21 zm-ko uhin-luzerako uhina igorriz.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana