Indar nuklearrak

Bohr-Sommergelden eredu atomikoak ez zuen atomo-nukleoaren barne-egitura aztertzen. Jakin bazekiten nukleoa protoiek eta neutroiek osatzen zutela, hala ere konbinazio horrek elektromagnetismoaren printzipioak hausten zituen. Gauzak horrela, intentsitatearen mundu makroskopikotik kanpoko natura-indarrek nukleo atomiko barruan eragin behar zutela erabaki zuten, elektromagnetikoak baino indar handiagoak zirenak.

Nukleo atomikoaren egitura

Nukleo atomikoa protoiek eta neutroiek osatzen dute. Generikoki, bi partikula mota hauek nukleoiak dira.

  • Zenbaki atomikoa nukleoaren protoi-kopurua da eta Z hizkiaz adierazten dugu. Atomoaren egoera neutroan, honako zenbaki hau bere azalean dagoen elektroi-kopuruarekin bat dator.
  • Nukleoaren neutroi-kopurua N hizkiaz adierazten dugu. Atomoaren porteran sortzen duen eragina ez da zenbaki atomikoarekiko alderagarria.
  • Nukleoan dagoen nukleoi kopuru osoa (protoi eta neutroi kopurua) masa-zenbakia da eta A hizkiaz adierazten dugu. Horrela, A = Z + N.

Isotopoak masa-zenbaki ezberdina duten elementu baten atomoak dira. Elementu ezagun guztiek isotopoak dituzte. Adibidez, hidrogenoak hiru mota agertzen ditu: protoi edo hidrogeno 1 eta protoi bat nukleoan; deuterio edo hidrogeno 2 eta protoi eta neutroi bat nukleoan eta tritio edo hidrogeno 3, nukleoan protoi bat eta bi neutroi dituelarik

Isobaroak masa-zenbaki bera agertzen duten atomoak dira (elementu kimiko ezberdinekoak badira ere).

Neurri nuklearrak

Atomoak oso entitate txikiak dira. Hala ere ia hutsik daude; beren masaren %99a nukleoan dago eta bolumen atomiko-hamarmilarena besterik ez da.

Nukleo atomikoaren dentsitatea berez jarraitua da bere erradioak mugatzen duen bolumenaren barruan.

Nukleo atomikoen neurriak adierazteko, fermi izeneko berariazko luzera-entitatea erabiltzen dugu, femtometro izeneko metroaren azpimultiploaren baliokidea dena. Horrela, 1 fermi = 1 femtometro = 10-15 m. .

Datu esperimentalen arabera, nukleo atomikoek itxura biribila dute, beren neurria barruan dituen nukleoi-kopuruaren araberakoa izanik. Bestetik, bere dentsitatea (erradio nuklearraren kuboaren baliokidea) ia jarraitua da nukleo atomikoarentzat.

Indar nuklearrak

Nukleo atomiko baten espazioan dauden protoiek aldarapen indar elektrostatikoa eragiten dute elkarren artean. Hala ere, nukleo atomikoak oso entitate egonkorrak dira. Hortaz esan daiteke eskala nuklearrean nukleoaren kohesioa mantenduko duten indarrak egon behar direla, mundu makroskopikoan aurkitzen ditugun ez-bezalakoak direlarik. Indar horiek elkarrekintza nuklear bortitzak dira.

Hipotetikoki, elkarrekintza nuklear bortitzak hurrengo ezaugarri oinarrizkoen arabera bereiztea erabaki zen:

  • Intentsitate handikoa izan beharko zuten, protoien arteko aldarapen elektromagnetikoaren ondorioak gainditzeko.
  • Bere helmena oso txikia izan beharko luke, distantzia nuklearretara murriztuta.

Hideki Yukawa (1907-1981) japoniar fisikariaren ustez, elkarrekintza nuklear bortitzak sortutako potentziala, Yukawaren potentziala izenaz ezagutzen dena, hurrengo moduan adierazi behar zen:

hemen k elkarrekintza nuklear bortitzaren intentsitateari lotutako konstantea da eta µ berriz, bere helmenarekin zerikusia duen beste konstante bat.

Egungo hipotesien arabera, elkarrekintza nuklear bortitza quark-ek sortutako kohesio-indarretik dator, indar hori nukleoiak bere osotasunean mantentzeko beharrezkoa delarik. Quark-en arteko kohesioa indar hadronikoa da.

Lotura-energia

Elkarrekintza nuklear bortitzak eragindako nukleoien arteko kohesioa oso handia da. Hala ere, beharreko energia-kopuruen bidez, nukleo atomikoek osatutako nukleoien arteko lotura apur daiteke.

Hori gertatzeko, emandako energia nukleoiak batzen dituen nukleoaren lotura edo lotura-energia baino handiagoa izan beharko du.

Einstein-en erlatibitatearen teoriak adierazitako masa eta energiaren arteko baliokidetasunaren arabera, nukleoaren lotura-energia, nukleoaren protoi eta neutroien masen batura ken nukleo beraren masa izan beharko luke. Hau da:

hemen EE lotura-energia da, Z zenbaki atomikoa, mp nukleoaren protoi-kopurua, mn neutroi-kopurua eta MA nukleoaren masa.

Honako hau benetako kasuetan aplikatuz gero, lotura-energia masa-zenbakiarekiko proportzionala dela ondorioztatuko dugu (zenbaki arinen kasuan izan ezik).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana