Itzuli orri osora

Istripu nuklearrak

Profesio talde ezberdinentzat urteko ezarritako erradiazio ionizagarrien bataz besteko dosia.

1986ko apirilaren bukaera aldera, Ukrainako Chernobylgo zentral nuklearraren erreaktoreetako bat lehertu egin zen eta sustantzia erradiaktibo kantitate handiak jaurtiki zituen atmosferara, Ukraina, Errusia eta Bielorrusiako eskualde handietatik zabaldu zena eta Europako herri guztietan detektatu zena. Istripuan ofizialki hil zirenak 32 izan baziren ere, erradiazio ionizagarriekin lotutako gaixotasunez kaltetuak milaka kontatzen ziren. Urte batzuk lehenago, 1979an, beste istripu larria gertatu zen Three Mile Island zentralean, Harrisburgen, Pensilvanian, Estatu Batuetan, erreaktore baten matxura zela eta, atmosferara sustantzia erradiaktibo kantitate handia jaurtiki zenean; Harrisburgeko istripuan biktimarik egon ez bazen ere, oso eragin negatiboa izan zuen Estatu Batuetan industria nuklearraren garapenerako.