Informazio gehiago
Uhinen difrakzioa
Argiaren interferentziak
Uhin elektromagnetikoetan interferentziak gertatzeko beharrezko baldintzak uhin mekanikoetarako azaldutako berdinak dira (48. gaia ikusi):
- Interferitzen duten uhinek frekuentzia berbera izan behar dute.
- Argi-sortek ia paraleloak behar dute izan.
Argiaren kasuan, ia ezinezkoa da iturri ezberdinetatik eratorritako argi-sortek frekuentzia bera izatea (laser argian izan ezik). Hortaz, interferentziak eragiteko, argi-sorta bakarra igortzen duen iturri bakarra erabiltzen da. Gailu zehatz baten bitartez, argi-sorta hori hainbat sortatan deskonposatzen da eta azkenean sorta horiek puntu berdinean bat egiten dute, faseko alde jakin batekin.
Horretarako, bi prozedura alternatibo erabiltzen dira:
- Lehenengo argi-sorta deskonposatu eta sortzen diren bi sortek luzera ezberdineko bideak egingo dituzte.
- Gainazal islatzaileak erabiltzen dira, islatutako uhinak 180 º graduko desfasea baitu uhin intzidentearekiko, bigarren bitartekoa lehenengoa baino trinkoagoa bada.
Youngen metodoa
Thomas Young (1773-1829) fisikari ingelesak argiaren interferentzien fenomenoa aztertu zuen. Fisikari honek argiaren izaera ondulatorioa zehazteko balio izan zuen prozedura ere asmatu zuen.
Hasierako uhin elektromagnetikoa harmonikoa da, w frekuentzia angeluarra badu, eta pantailaren puntu batean bat egiten duten sortek egindako bideak, hurrenez hurren r1 eta r2 direla jotzen badugu, eremu elektriko edo magnetikoaren edozein osagairen kitzikapen egoera, honela adieraziko litzateke:
Argiaren interferentziak zerrenda distiratsu eta ilun horizontalen segida gisa antzematen dira, erreferentzia lerrotik neurtutako ondoko alturekiko.
Youngen esperimentuaren eskema. Irudiaren bi zirrikituetatik sortzen diren argi-sortak hasierako foku beretik datoz. Horregatik, sorta horiek koherenteak dira eta interferentziak proiekzio-pantailan eragin ditzakete.
Interferentziak xafla finetan
Argiaren interferentzia fenomenoak berez sortzen dira zenbait sistema naturaletan, ez induzituta. Adibide ohikoak dira xaboi burbuilen irisazioak edo gainazal umel baten gainean zabaldutako koipe orbanak.
Irisazioak orbana banatzen duten bi gainazaletan (airea - olioa eta ura - olioa) islatzen diren argi-sorten interferentziaren ondorioz sortzen diren zerrendak dira.
Argiak sistemaren gainean ia norabide bertikalean erasotzen duela suposatuz, eta orbanaren lodierari balore generikoak emanez eta orbanaren barnean uhinak duen luzerari lm emanez, ondokoa lortzen da:
Difrakzioa zirrikitu batetatik
Difrakzioaren fenomenoarengatik, argiak eta gainerako uhin elektromagnetikoek oztopoak saihestu ditzakete, kantoietan alde batera okertu edo zirrikituetatik "ihes egin" dezakete. Difrakzio elektromagnetikoaren printzipioak bat datoz uhin mekanikoentzat azaldutakoekin (47. gaia ikusi).
Argiaren bidean zirrikitu bat duen gainazal opaku bat tartekatzen bada, pantaila horretan zerrenda distiratsuak eta ilunak agertzen direla antzemango dugu, Young-ek deskribatutako interferentzia-fenomenoetan bezala. Hori posible da zirrikituak era horretako interferentziak sortzen dituzten zirrikitu fin askoren segida gisa jokatzen duelako.
Zerrenda ilunek pantailan duten banaketa ondoko formularen bitartez zehazten da:
Formula horretan, l uhinaren luzera da, a zirrikituaren zabalera eta n zenbaki oso bat da.
Pantailaren erdiko gunean da zirrikituen argi intentsitate handiena, eta eremu horretatik urruntzean gutxitu egiten da nabarmen. Uhinaren luzera eta zirrikituaren zabalera bat datozenean, ez da zerrenda ilunik egongo eta zirrikituak argi-iturri gisa jokatuko du.Zirrikitu batean zehar gertatutako argiaren difrakzioaren irudia, bigarren mailako fokuen printzipioaren arabera azalduta.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- Mugimendu harmonikoa eta uhinak
- Mugimendu zirkularra. Mugimendu harmoniko sinplea
- Pendulua. Mugimendu harmoniko konposatua
- Bibrazioen hedapena.Uhin mekanikoak
- Soinua eta bere ezaugarriak
- Uhinen interferentzia
- Argiaren izaera. Uhin elektromagnetikoak
- Uhinen islapena eta errefrakzioa
- Argiaren polarizazioa
- Uhinen difrakzioa
- Sistema optikoak. Giza begia
- Tresna optikoak
- Michelson-Morlye-ren esperimentua
- Radarrak eta mikrouhinak