San Agustin

San Agustinek pentsaera paganoa, bereziki filosofia platonikoa, eta kristautasuna batzen jakin zuen, Erdi Aroko filosofia kristaua hasi zuela. Horrek berebiziko garrantzia izan zuen Europako pentsamoldeak osatzeko orduan. Bere pentsamendu politikotik abiatuta, bi botereen teoria garatu zen: espirituaren boterea (aitasantutza) botere tenporalaren (botere zibila) gainetik dago.

Filosofoa eta bere lana

San Agustinek mendebaldeko kristautasunaren teologia osatu zuten lan asko idatzi zituen. Garrantzitsuenak manitar eta pelagianoen sekten aurkako hitzaldiak eta Akademikoen kontra tratatua izan ziren. Hala ere, eragin handiena izan zutenak Jainkoaren hiria eta Aitormenak izan ziren.

  • Jainkoaren hiria: gizakien historia aurkezten du bi komunitateren arteko gatazka gisa: lehenengo komunitatea Jainkoaren dohainak eta maitasunak inspiratutako kideek osatzen dutena da; bigarrena, aldiz, beren maitasuna munduan eta beren buruan jarri dutenen pertsonek osatutakoa da, Jainkoari uko egin diotela.
  • Aitormenak: bere autobiografia espiritualaren deskribapena da, bi zatitan banatzen dena: konbertsioaren aurreko denbora eta konbertsioaren ostekoa.

Kristautasuna eta filosofia

Fedea eta arrazoimenaren elkar aditzea hurrengo formulan bildu zen: sinestu ulertzeko. Formula hori programa oso bat izan zen XIII. mendera arte. Horrek esan nahi du filosofiak fedea eta eskriturak hartu behar dituela abiaburutzat eta filosofiak bakarrik daukala balioa kristautasunaren egiarekin bat datorrenean.

Ikuskera platonikotik abiatuta, San Agustinek uste zuen adimen intelektuala Jainkoak gugan egiten zuen ekintza zela, adimen horrek beharrezkoak, betikoak eta aldaezinak ziren egien argialdia zekarrela.

Neoplatonismoarekin bat dator puntu batean: Jainkoa ageriko munduaren ereduzko ideia edo arketipoak bere baitan dituen adimena da.

San Agustin, XV. mendeko egile ezezaguneko pintura.

Munduaren sorkuntza eta denbora

Jainkotasunaren protagonismoa ezagutzazko ekarpenetik harantzago doa. San Agustinen ustez, Jainkoak ex nihilo edo ezerezaren mundua sortu du. Materia Jainkoak sortu du, borondatezko erabaki libre baten ondorioz, nahimen aske eta Jainkoaren maitasunaren berezko egintzaren ondorioz. Hala ere, sorkuntza denboran zabaltzen da eta banakako izakiak heltzen joaten dira denboraren poderioz, Probidentziak xedatutakoaren arabera. .

Dena den, materia edo ageriko sorkuntza ez da betiko; denboran sortzen da, Jainkoaren betikotasuna ez bezala, horrek denborarekin zerikusirik ez duela.

Gaitzaren arazoa

Gai honi buruz hitz egiteko orduan, bi gaitz mota ezberdindu behar dira: gaitz fisikoa eta gaitz morala.

  • Gaitz fisikoa edo naturala (gaixotasunak, hondamendiak edo izurriak) ez dator Jainkoarengandik. Gabezia edo hutsunea da, horren jatorria izakia osatzen duen materian bilatu behar dela. Ondorioz, ez dago gaitz fisikorik.
  • Bestalde, gaitz morala gizakiaren eta hurkoekin eta izakiekin duen bidegabeko portaeraren emaitza da. Jatorria borondate librean du, Jainkoak gizakia sortu baitzuen "bekatu egiteko gai izan eta ez egin" premisapean. Horregatik, Jainkoa ez da erantzulea, gizakiak askatasuna oker erabiltzen badu edo munduan gaitza sartzen bada.

Kristo alfa eta omegarekin, XI. mendeko mozarabiar miniatura.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Historiaren ikuskera

San Agustinen historiaren filosofiak gizaki guztiei eragiten dien prozesua deskribatzen du. Historia unibertsala da, Jainkoaren probidentziaren lanen bidez, helmuga baterantz aurrera egiten duten ondoz ondoko gertaerek horren une garrantzitsuenak osatzen dituztela. Hala ere, prozesu horren ezaugarri nagusia munduan bizi diren bi komunitateen arteko gatazka da: Jainkoaren hiria eta lurreko hiria.

  • Lehengoaren barruan, maitasuna Jainkoari eman, ezin ikusizko eliza osatu eta lurrean helburu transzendente eta betiko sarirantz erromesak direnak daude. San Agustinek sei adinetan banatzen du Jainkoaren hiriaren historia, bere garaia munduaren seigarren adintzat hartuta. Adin horrek Kristo bigarren aldiz etorri, epaia egin eta bi hiriak betiko banandu arte iraun beharko du, hiri bakoitza bere betiko helbidera joango dela.
  • Lurreko hiria beren maitasuna munduan eta beren buruan jarri dutenek, gizalegezko dohainekin bat egiten dutenek eta Jainkoari uko egin diotenek osatuta dago, beren obren bidez betiko heriotzara hurbildu direla.

Denboraren ikuskera ziklikoa eta Greziako filosofiaren berezko historia ez bezala, San Agustinek bere historiaren irudikapena denboraren ikuskera lineal, aurrerakor eta eskatologiko batean (azken helburura bideratuta zegoena) oinarritu zuen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana