Udako Jaiak

Uda jaien urtaroa da Euskal Herrian; izan ere, ia hiri zein herri guztietako jaiak udako solstizioa pasatuta ospatzen dira. Gehienak zaindarien omenez izaten dira, sanferminak, santiagoak edo Andre Mariaren egunekoak, adibidez,  baina badira Euskal Jaiak, Artzain Eguna edo hainbat ohitura historikori lotutako jaiak ere.

Udako jaiak ekainaren 29an abiatzen dira, sanpedroetan. Altsasun erromeria alaia egiten da santuaren ermitaren ondoan; mezaren ostean aurreskua dantzatu eta ondoren herri bazkaria egiten da. Lekeition ere ospatzen da egun hau; santuaren irudia portuan zehar eraman ondoren, dantza berezi bat egiten da: kaxarranka. Zortzi arrantzalek kutxa bati eusten diote eta dantzaria horren gainean aritzen da.

Kaxarranka

Uztaila hastearekin batera, beste erromeria ezagun bat egiten da, Zumarragan, hilaren 2an. Dantzariak, txistulariak eta herritarrak Antiguako baselizara joaten dira,  lehendabizi belauniko eta ondoren zutik, Ama Birjinaren aurrean dantzatzeko.

Barrundiako Larrea auzoan Barte jaia ospatzen da, uztailaren 4an. Kondaira batean oinarritutako herri jaia da. Horren arabera, Larreko bizilagunek Hermukoei San Migel santuaren irudi bat saldu zieten "barte" deitzen zen ogi baten truke. Horregatik, arratsaldean baselizara igotzen dira eta mezaren ostean ogia banatzen dute bertaratu direnen artean; ondoren, sokadantza egiten da.

Entzierroa

Sanferminak dira, batez ere Iruñekoak, kanpoan gehien ezagutzen diren jaiak. Uztailaren 6an hasten dira txupinazoarekin, eta 14ra arte jaia izaten da nagusi Nafarroako hiriburuko txoko guztietan. Jaietako ekitaldirik ezagunenak goizero egiten diren entzierroak dira. Lesakan ere ospatzen dute San Fermin (uztailak 7). Herria zeharkatzen duen Onin errekaren petrilean, makildantza egiten da.

Nafarroa Garaiaren eta Nafarroa Beheraren arteko mugan Hiru Behien Zergaren Hitzarmena egiten da, uztailaren 13an. XIV. mendetik egiten den ohitura da eta gaur egun jai bihurtu da. Biarnoko bizilagunek,  Erronkariko mugako lurrak eta urak erabiltzearren truke, hiru behi ematen zizkieten nafarrei.

Hiru Behien Zerga

Karmengo Amak kostaldeko hainbat herritako arrantzaleak babesten ditu eta horren omenezko jaia uztailaren 16an ospatzen dute. Santurtzin, adibidez, Ama Birjinaren irudia daraman ontziari itsasora laguntzen diote arrantza ontziek, sirenak joz. Ondoren denak isiltzen dira, eta itsasoan loreak botatzen dituzte uretara,  hildako arrantzaleen omenez.

Madalena egunean (uztailak 22) Bermeok eta Mundakak Izaro irlaren jabetzaren inguruan 1719an izan zuten liskarra gogoratzen dute. Urte horretan estropada bat antolatu zuten, uhartearen jabetza irabazleari emateko. Bermeok irabazi zuen eta urtero ospatzen dute garaipen hori: itsasontziekin irlaraino joaten dira eta teila bat botatzen du alkateak uretara, irlaren jabetzaren ikur moduan. Elantxobeko Madalenak ere oso ospetsuak dira eta jende asko batzen dute.

Madalenak

Uztailaren amaieran Santiago eta San Inazio egunak ospatzen dira. Santiago egunean, uztailak 25, Garain eta Ordizian, adibidez, aurreskuak dantzatzen dituzte. Gipuzkoako herrian urte horretan ezkondu direnek dantzatzen dute. San Inazio (uztailak 31), berriz, Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindaria da. Hori dela eta,  Loiolan, santuaren basilikan, prozesio garrantzitsua egiten da egun horretan. Gainera, Santiago egunaren aurreko edo ondorengo igandean Baztandarren Biltzarra ospatzen da Nafarroan. Baztango 15 herrien jaia da eta Elizondon egin ohi da.

Baztandarren Biltzarra

Abuztuan, batik bat, hiriburuen txanda izaten da. Hilaren hasieran (abuztuak 2) Baionan Leon erregeari harrera egiten diote. Bost egunetan, baionarrak zuriz eta gorriz janzten dira baionarrak eta jai giroan murgiltzen da Lapurdiko hiriburua. Zeledonek hartzen dio lekukoa, Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaiekin, abuztuaren 4tik aurrera. Jarraian, kainoikada batek  Donostiako Aste Nagusia hasten dela esango digu, abuztuaren 15eko astean. Hurrengo astean Bilbokoa ospatzen da, Marijaiaren etorrerarekin batera.

 

Egun batzuk geroago, abuztuaren azken-aurreko igandean, entzierro bitxia egiten da Faltsezen; izan ere, behiak mendian behera jaisten dituzte bide estu eta malkartsu batetik. Jendea bide ertzean batzen da eta ausartenek abereen aurretik korrika egiten dute.

Lekeitioko sanantolinetako ekitaldi nagusiena Antzar jokoa da. Irailaren 5ean portuan antzar bat jartzen da uretan, soka batetik zintzilik. Parte hartzaileek, banaka, antzara lepotik hartzen dute eta uretara botatzen dira. Orduan talde bat sokatik tiraka hasten da, antzara igo eta jaitsiz. Helburua antzararen lepoa moztea da.

Antzarak

Horrez gain, hainbat herritan armen alardeak ospatzen dira soldaduen balentriak gogoratzeko. Irailaren 8an, Guadalupeko Amaren egunean, Hondarribian egiten da horietako bat. Aurretik, ekainaren 30ean, Irungo sanmartzialetako alardea egiten da.

Elorrion, urriaren lehenengo igandean, Errebonbillo eguna ospatzen da. Alarde honetan dotore jantzitako gazteak kaleetan zehar ibiltzen dira, pauso militarrean, eta zenbait leku zehatzetan tiroak botatzen dituzte.

Irailean, Euskal Jaiak ospatzen dira herri batzuetan. Zarautzen, Donostian, Urretxun eta Ordizian, adibidez, berreskuratzen dute euskal jaien tradizioa. Udan egiten dira baita Artzain Egunak: Uharte-Arakilen, Amurrion eta Legazpin, esaterako.

 

Dantzariak

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana