Inauteriak

Erromatar garaikoa da inauterien jatorria eta batez ere, tradizio katolikoa duten herrietan ospatzen da, garizuma aurretik. Euskal Herrian bi inauteri mota ospatzen dira: antzinako elementu sinbolikoak mantentzen dituztenak eta modernoak. Zuberoako maskaradak eta Lantzeko inauteria lehenengo taldekoak dira, Tolosakoa, berriz, bigarrenekoa.

Gipuzkoan kaldereroek ematen dute inauterien berri, Hungariako buhame nomada moduan jantzita. Aratusteetarako iristen ziren buhame-taldeak Bizkaian ere irudikatzen dira, Markina-Xemeingo "Zagi Dantzan". Dantza honetan dantzariak hartz batekin egiten du dantza, inauterietara etortzen ziren talde zingaroak gogoratuz.

 

inauteriak

Landako aratusteek, oraindik ere, "txantxoak" moduko errituak dituzte. Gazteak baserriz baserri ibiltzen dira, dantzen eta errituen trukean janaria eskatuz, Amezketa eta Abaltzisketako herrietan, adibidez. Eskea azaroko txerri hilketaren etekinak urritzen hasten zenean egiten zen. Azken aukera zen neguko oturantza bat ospatzeko.

Inauterietan, nekazaritzako edo udaberriko festetako antzinako errituekin lotura duten dantzak ere egiten dira, adibidez: Zuberoako "Branlia". Lantzeko inauterietan (Nafarroa), bestalde, "Miel Otxinen" heriotza irudikatzen da. Bidelapur hori sutan erre zuten, herriak epaitu ondoren. Zalduondon (Araba) sutan sakrifikatutako pertsonaia "Markitos" izenarekin ezagutzen da eta, Bizkaian, "Mozolloker" izenarekin. Herrietan, panpina horrek hainbat izen hartzen ditu: Judas, Kriminala, Porrero, ToribioAskotan, pertsonaia horiek herriari gertatu zaizkion gertaera txarren sinbolotzat hartzen dira.

 

Lantzeko inauteriak


Tolosa, hiri giroko inauteriak

Inauteriak, askotan, baserri-giroari esker mantendu badira ere, hiri-inguruneetan oso ondo mantendu, garatu eta egokitu dira. Horren erakusgarri da Tolosa (Gipuzkoa), garai latzak eta errepresiozkoak gaindituz, bere inauteriak kosta ahala kosta mantendu izan dituena. Tolosa mozorro izugarri bat da, bertan ikusi ahal izango ditugu "txilaba" soil batetik hasi eta imajinatu dezakegun mozorro sofistikatueneraino. Zezenketak, karrozen desfileak eta konpartsak, lehiaketak eta abar ospatzen dira, Tolosa erreferentziazko hiri-inauteri bihurtuz.

 

Tolosako inauteriak

Zuberoako maskaradak, herri giroko inauteriak

Inauterietako errepresentazio eta fartsarik bereizgarrienak Zuberoan ospatzen diren neguko maskaradak dira. Maskaradetan dantza ibiltariak, jolasak, txantxak, janzkera deigarriak eta arropa zaharrak, eskeak, herriaren parte-hartzea, erakusketak, lanbideen antzezpenak, arraza baztertuen antzezpenak, hizkera satiriko ugari eta musika biltzen dira.

Urtero herri bateko biztanleek maskaradetako errepertorio osoa prestatzen eta entseatzen dute, batzuetan herri horretakoa ez den jendearen laguntzarekin, eta ondoren lau hilabetez, gutxi gorabehera, emanaldiak igandero ematen dituzte haran horretako herri desberdinetan.

Segizioa bi talde ia antagonikoetan banatzen da: batetik Gorriak ditugu, dotore jantzita daude, ordenatuak dira eta dantzaren pauso eta mugimenduetan txukunak; eta, bestetik Beltzak ditugu, hauek desordenatuak eta zarpailak dira, ibiltariei zirikatzen diete, oihu egiten dute eta, beste garai batzuetan, Biarnoko hizkuntzan edo okzitanieraz mintzatzen ziren.

Maskaradak

Emankizuna eskaini behar duteneko herriko herritarrek harrera ona egiten diete eta goizez herriko kaleetan barrena ibiltzen dira eta, noizean behin, Barrikadak egiten dituzte. Barrikadak eske eta dantza-borroka baketsuak dira eta barrikadetan dantza egin ondoren aperitibo gaziak eta gozoak, freskagarriak eta likoreak eskaintzen dizkiete bertakoek.

Pertsonaia nagusiek (Txerrero, Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa eta Banderari) aldizka egiten dute dantza, muriskas eta antrixat-en artean biraka Jauna eta Anderearen begien aurrean. Bien bitartean, beltzek -galdaragileak eta ijitoak- bata bestearen gainean jauzi egiten dute, astindu egiten dute elkar, txantxetan aritzen dira eta zirikatu egiten dituzte hitzez zein gorputzez segizioaren gainerakoak eta ikusleak, irriak eta barreak sortaraziz.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana