Sanferminak

Iruñeko sanferminak Euskal Herritik kanpo gehien ezagutzen diren jaiak dira. San Fermin santuaren (Nafarroako zaindaria, San Frantzisko Xabierkoarekin batera) omenez ospatzen dira, uztailaren 6tik 14ra.

Uztailaren 6an, eguerdiko hamabietan, ematen zaie hasiera sanferminei , Iruñeko Udaletxe plazan. Udaletxeko balkoitik txupinazoa bota eta berehala, han bildutako guztiek zapi gorria jartzen dute lepoan sanferminak amaitu arte. Zapiarekin batera, gona, praka eta alkandora zuriak, eta gerriko gorria dira jaietako jantziak.

Txupinazoa

XIII eta XIV. mendeetan ere ospatzen ziren Sanferminak , orduko kronikek kontatzen dutenez. XVI. mendera arte urrian egiten ziren, santuaren egunarekin (urriak 10) bat eginez. Baina urrian eguraldia ona ez zela eta, udalak jai egun hori uztailera pasatzeko eskatu zion gotzainari. Ordutik uztailaren 7an ospatzen da jaia. Santuaren omenezko ospakizunak, merkataritza azokak eta zezenketek bat egin eta data aldaketarekin sortu zen jaia, 1591n.

Hemingway

Ernest Hemingway idazle estatubatuarrari esker egin ziren ezagun munduan sanferminak. 1923an etorri zen lehen aldiz Iruñera eta jaietako giroak txundituta utzi zuen; gero zortzi aldiz itzuli zen Nafarroako hiriburura. Eguzkia ere altxatzen da (1926) liburua idatzi zuen, jaien aipamena egiten du. Berari esker munduko jairik ezagunenak bihurtu ziren sanferminak eta gaur egun ere ehunka bisitari etortzen dira munduko txoko askotatik.

Iruñeko Udalak omenaldia egin zion Nobel saridunari 1968ko uztailaren 6an. Zezen plazaren ondoan idazlearen bustoa jarri zuten.

Jendea zapi gorriekin

Hemingwayk emandako ospearen ondoren, hainbat pertsonaia ezagun ere etorri ziren, besteak beste, Orson Welles zinema zuzendaria, Ava Gardner aktorea eta Arthur Miller idazlea.

Entzierroa

Sanferminetako protagonista nagusiak, zalantzarik gabe, zezenak dira. Entzierroa,  zezenketak zein entzierrilloa egunero egiten dira. Entzierroak sortzen du ikusmin handiena; zezenak Santo Domingoko ukuiluetatik zezen plazara, arratsaldean zezenketa izango den lekura arte, joaten dira.

XVII. mendearen bukaeratik, Iruñako zezen plazan toreatu behar zituzten zezenak hiriko kaleetatik eramaten zituzten plazako ukuiluetara. Hiriko gazteek zezenen aurretik korrika egiteko ohitura hartu zuten. 1876. urtean, jai batzordeak onartu zuenean, lasterketa legeztatu egin zuen.

Zezena

Lasterketa egunero egiten da, goizeko zortzietan. Zezenak irten aurretik, "A San Fermín pedimos, por ser nuestro patrón, nos guíe en el encierro, dándonos su bendición" abesten dute korrikalariek, santuaren irudiaren aurrean. Hiru aldiz kantatzen dute eta ondoren, zortzietan puntuan, suziria bota eta eskortetako atea irekitzen dute. Zezenak aldapan gora hasten dira.

Jende asko biltzen da entzierroaren ibilbidearen inguruetan, eta ausartenak zezenen aurretik korrika egitera sartzen dira. Sei zezen eta bi joaldun talde joaten dira 848,6 metroko dituen bidean. Santo Domingoko aldapan hasi, ta Udaletxe plaza eta, batzuk aipatzearren, Mercaderes, Estafeta eta Telefonica kaleak zeharkatzen dituzte, zezen plazara iritsi aurretik.

Entzierroa arriskutsua izan ohi da, ia egunero izaten dira zaurituak eta korrikalari batzuk hil izan dira. Gaur egun jende askok egiten du korrika eta jendetza horrek arriskua handitzen du.

Entzierroa

 

Arratsaldean zezenketak egiten dira zezen plazan eta gauero, berriz, entzierriloa. Zezenak Gaseko eskortetatik Santo Domingokoetara eramaten dituzte, isilean eta ilunetan, hurrengo goizean handik irteteko.

"Pobre de mi"

Sanferminetan,  tradizio erlijiosoa ohitura ez-erlijiosoekin uztartzen da. Entzierroetan ez ezik, beste hainbat ekitalditan ere kalea da nagusi. Era guztietako ikuskizunak antolatzen dira, dantza eta herri kirolak, adibidez. Musika ere txoko guztietan entzuten da, peñek eta txarangek kaleetan zehar jotzen dutena, jota zein txistu jaialdiak, berbenak eta rock kontzertuak... denontzako moduko ekitaldiak daude.

Buruhandiak

Erraldoi, buruhandi, kiliki eta zaldikoen konpartsak hiriko kaleetan ibiltzen dira goizero, eguna jai giroan hasteko. Eta egun guztian osoan aritzen dira gora eta behera.

Gauero jendetza handia batzen duen beste ikuskizun bat egoten da: su festa. Ziudadelaren lubanarrotik botatzen dira.

Lehen ekitaldi erlijiosoa santuaren omenez abesten diren Bezperak dira. Uztailaren 6an izaten da San Fermin kaperan. Duela urte batzuk, Bezperen aurretik Riau-Riaua ospatzen zen: udalbatza udaletxetik San Lorentzo elizara abiatzen zen, Bezperak abestera. Musika bandak jotzen zuen bitartean, herriko neska-mutilak bidea oztopatzen saiatzen ziren. Ekitaldi hau ospatzeari utzi diote, zenbait istilu sortzen zirela eta.

Su Artifizialak

San Fermin egunean, berriz, santuaren irudia Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan zehar ateratzen dute, prozesioan.

Jaiari amaiera "Pobre de mi" abestuz ematen zaio: "Pobre de mi, pobre de mi, que se han acabado las fiestas de San Fermin". Uztailaren 14an gaueko hamabietan,  iruindarrak eta kanpotarrak, Udaletxe plazan biltzen dira, kandelak piztuta, eta datorren urtera arte esaten diete agur sanferminei.

 

"Pobre de mi"

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana