Aste Santua eta udaberria

Aste Santuan, Kristoren nekealdia kaleetara lerratzen da. Hala, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan, Jesusen azken orduak birgogoratzen dituzte egun horietan, prozesioen eta erlijio kutsuko antzerkien bidez. Gaur egun Seguran, Bilbon eta Balmasedan ospatzen dute prozesioa Ostegun Santuan (beste herrietan Ostiral Santuan egiten da eta hiru toki horietan bi egunetan egiten dituzte martxak) eta ezin hobeto eutsi diote tradizioari, urteak eta mendeak aurrera joan ahala. Beste hainbat herritan ere, dena dela, prozesio eta ekitaldi bereziak egiten dituzte egun hauetan, Hondarribian, Azkoitian, Bermeon, Lagranen, Corellan eta Andosillan, esate baterako.

 

Ostegun Santutik Berpizkunde igandera arte Euskal Herriko hainbat udalerritan Kristoren nekaldia edo pasioa gogoratzen dute, prozesioen eta antzerkien bidez unerik zirraragarrienak zein gogorrenak gaur egunera ekarriz.

Aste Santua

 

Segura

Seriotasuna, isiltasuna eta debozioa dira Seguran Aste Santuan egiten dituzten prozesioetako ezaugarri nagusiak. Prozesioak ostegunean hasten dira, hamalau pausok (horietako lau, bizidunak) osatzen duten martxa erlijioso batekin.

Ostegun Santu egunean, penitenteak, nazarenoak eta soldadu erromatarrak udaletxetik ateratzen dira, txistulariak (kaleko arropaz jantzita) lagun dituztela, eta elizara abiatzen dira. Mezan giltzapetu egiten dute Jesus eta sagrarioko giltza, kate eta guzti, Segurako alkateari jartzen diote lepotik zintzilika. Giltza berak izango du Ostiral Santuan Jauna hartu eta aldarera eramaten duten arte. Mezaren ondoren, prozesioa hasten da betiko ibilbide berari jarraitzen diote. Gainera, Jesus giltzapetuta dagoen bitartean, herritarrek beila egiten diote. Horretarako, jendea behar da une oro eta 30 minutuko txandak egiten dituzte: 22:00etatik 07:00etara gizonezkoak egoten dira eta aurretik, nahiz ondoren, emakumeak.

Aizkolaria

 

Ostiralean, penitenteak, nazarenoak eta soldadu erromatarrak berriz irteten dira udaletxetik, txistulariak lagun dituztela (oraingo honetan jantzi bereziekin) eta horiekin batera egiten dute elizarainoko bidea aingeruek, San Migelek, apaizek eta udalaren ordezkariek. Funtzioaren ostean Gurutzetik Jaistea antzezten da eta ondoren prozesioa egiten da. Bertan, ibilbidean zehar gelditu eta San Migelek dantza berezia dantzatzen du.

Balmaseda

Dudarik gabe, Balmaseda da egun honetan Bizkaian ikusmen handiena sortzen duen herria. Izan ere, pertsonek bertan antzeztutako gurutzebidea Estatuko garrantzitsuenetako bat da.

Balmasedako biztanleentzat Aste Santua aurreko hilabeteetako prestakizunekin, entseguekin etab.ekin. hasten den arren, ofizialki Ostegun Santu arratsaldean hasten da, San Seberino parrokian ospatzen den mezarekin. Meza amaitu ondoren, Urratsen Prozesioa egiten da: erromatarrek (fariseuak) eta penitenteek (burua estalita, oinutsik eta gurutzea hartuta) hartzen dute parte. Kolitza Korua ere eurekin joaten da, ibilbidean zehar hainbat obra interpretatzen.

Hurrengo egunean, Ostiral Santuan, Gurutzebidearen irudikapena, Lurperatzearen Prozesioa (Urratsen Prozesioko pertsonaiekin batera, Ama Birjina, Maria Magdalena, Veronika, apostoluak etab. joaten dira desfilean) eta Isiltasunaren Prozesioa (gauez, hilerrira arte).

Aste Santua

 

Aste Santuan Balmasedan egiten diren ekitaldi guztietatik Via Crucisa da, dudarik gabe, garrantzitsuena eta zirraragarriena. Hiru ekitalditan banatzen da: Horietako lehenean Judasen urkatzea, Pilatosen aurreko epaiketa, zigortzea, ondorengo heriotza-zigorra, gurutzebidearen hasiera, lehen erorikoa nahiz Maria Magdalenarekin eta Ama Birjinarekin topatu zen unea antzezten dute. Ekitaldi hori "Mojen Zelaia" izeneko inguruan egiten da. Bigarren ekitaldia, berriz, Balmasedako kaleetan egiten dute eta, Agirre Lehendakariaren Parkean amaitzen da. Bertan, Kalbario Mendikon gurutziltzaketa antzezten dute. Hirugarren ekitaldia, azkenik, Agirre Lehendakariaren Parkean dagoen frontoian gertatzen da.

Urte berean errepresentazio osoa ikustea ia ezinezkoa da. Izan ere, lehen ekitaldia amaitu eta pertsonaiak prozesioan abiatzen direnean hasten dira ikusleak ere mugitzen, baina ikusle guztiak bertatik ateratzen direnerako prozesioa ia-ia hirugarren esparrura iristear egon ohi da. Horregatik, lehen ekitaldian egoten diren ikusleei zuzenean hirugarren espaziora joatea gomendatzen zaie.

Aste Santua

 

Bilbo

Bilboko Aste Santuari dagokionez, zortzi kofradiek antolatzen dituzten prozesioak izaten dira jaun eta jabe hiriburuan, Pasioko Larunbatetik Larunbat Santura arte. Horietan, Medinaceliko Nazarenoaren prozesioa nabarmendu izan da beti, Bilboko auzorik baztertuenetako batetik desfilatzen baitu, Palanka delakotik, hain zuzen ere.

Egun hauetan Bilbon zehar ibiltzen diren prozesio gehienak Santos Juanes elizatik irteten dira, Alde Zaharretik. Prozesio asko eta askotan balio historiko zenbatezina duten pausoak ikus daitezke, Bilboko Hiriko Kristoa izenekoa, adibidez, 1590ean Juan de Mesak egin zuena.

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana