Gasteiz, Donostia eta Bilbo jaietan

Abuztuan ospatzen dira, bata bestearen atzetik, EAEko hiru hiriburuetako jai nagusiak. Lehena Gasteiz izaten da: Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasten dira, Zeledon jaistearekin batera. Kainoi hotsek ematen diote lekukoa Donostiari, abuztuaren 15eko astean. Azkenik, Marijaiak zabaltzen du jai giroa Bilboko kaleetan zehar.

Andre Maria Zuriaren jaiak

Arabar eta kanpotar asko biltzen dira abuztuaren 4an Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazan, Zeledoni ongietorria eman eta jaietan murgiltzeko. Arratsaldeko 6etan, txupinazoarekin batera, Zeledon San Miguel elizako kanpandorretik behera jaisten da, blusa jantzita eta aterkia eta zorroa eskuan hartuta, Posta kaleko balkoi batera arte. Balkoitik jaitsi eta jende artean nahasten da, eta bost egunetan zehar, abuztuaren 9ra arte, herritarrekin zein kanpotik doazenekin ospatzen ditu Andre Maria Zuriaren jaiak . Zalduondotik Gasteizko jaietara joaten zen baserritar batean du jatorria pertsonaia horrek. Kanpadorretik behera datorrenean, kanta ezagun bat abesten dute guztiek batera: "Celedon ha hecho una casa nueva, Celedon con ventana y balcón".

Andre Mari Zuriaren plaza

Gau horretan bertan, Farolen Prozesioa egiten da: hiriko kaleetan zehar kolore desberdinetako beiraz landutako farolak eramaten dituzte. Guztira, XIX. mendeko 267 farol pizten dituzte prozesio horretan. Hurrengo eguneko goizaldean, berriz, abuztuaren 5ean, tradizio erlijioso batek hartzen du txanda: Egunsentiko Arrosarioak. Egun horretan, gainera, Ama Birjinari aurreskua dantzatu eta blusek lore eskaintza egiten diote.

Blusek, txarangek eta fanfarreek jai giroa zabaltzen dute hirian zehar eta hainbat ekitaldi antolatzen dira: era askotako ikuskizunak, kontzertuak, zezenketak...

Txikienek ere izaten dute euren eguna: abuztuaren 7an Zeledon Txiki eguna ospatzen da.

 

Zeledon

 

Abuztuaren 10ean Zeledon kanpandorrera igotzen da berriro, hurrengo urtera arte.

Donostiako Aste Nagusia

Udaletxeko terrazatik artilleroak botatzen duen kanoikadarekin hasten da, abuztuaren erdialdean, Donostiako Aste Nagusia. Ama Birjinaren omenezko jai eguna (abuztuak 15) ospatzen den astean izaten da Aste Nagusia Gipuzkoako hiriburuan.

Kainoia

Artillero, dale fuego
ezkontzen zaigula
pastelero.

Eta zeñekin
eta norekin
prasku mozkorraren
alabakin.

Eta zeñekin
eta norekin
opo zikiñaren
alabakin.

Donostiako Aste Nagusia aristokraziari lotuta jaio zen. XIX. mendearen erdialdean errege-erreginak, aristokratak, dirudunak,... Donostiara joaten ziren uda pasatzera. Horiek entretenitzeko hainbat ekintza antolatzen hasi ziren (zezenketak, musika banden kontzertuak eta su artifizialak, adibidez), eta ia mende batean horrela ospatu zen Aste Nagusia. Baina jai horiek kanpotarrentzat ziren. XX. mendearen erdialdean zezen-plaza bota egin zuten eta jaia gain behera hasi zen, baina komunikabideak hobetu zituzten eta jendea, batez ere gipuzkoarrak, berriz Donostiara joaten hasi zen. Hirikoentzat zein kanpotik etorritakoentzat ekintzak antolatzen hasi ziren eta Aste Nagusiak indarra hartu zuen berriz.

Su artifizialak Donostian

Ekitaldien eskaintza zabala egoten da aste osoan: herri berbenak, kontzertuak, kirol ekintzak, zezenketak... Baina jaietan ospe handiena duen ikuskizuna, nazioartean ere ezaguna dena, Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa da. Alderdi Ederreko lorategietatik, gauero, su artifizialak botatzen dituzte. Jende asko biltzen da Kontxako badiaren inguruan zerura begira. Ondoren, zezensuzkoa ateratzen da hiriguneko kaleetatik.

Bilboko Aste Nagusia

Marijaiak ekartzen du jaia Bilbora, eta bederatzi egunetan luzatzen da. Abuztuaren 15eko astearen larunbatean hasten da Aste Nagusia, txupinazoarekin. Marijaia Arriagako balkoian agertzen da, pregoilariak pregoia irakurtzen du eta txupinerak txupina bota du.

Arriaga plaza

Gaur egun ezagutzen den moduan 1977an hasi zen Bilboko Aste Nagusia. Udan Bilbon jende gutxi gelditzen zela eta, zerbait egin beharra zegoela ikusi zuten, orduko jaiek ez baitzuten bizitasun handirik. Urte horretatik aurrera konpartsak sortzen hasi ziren (lagun taldeek osatuak) eta pixkanaka jaia antolatzen hasi ziren.

Egitarau zabala antolatzen da Aste Nagusian. Antzerki konpainia handiek antzezlan berriak estreinatzen dituzte, zirkua eta barrakak ezartzen dira Etxebarria parkean, zezenketetara zein pilota partidetara joateko aukera ere egoten da, baita era guztietako kontzertuetara ere. Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketa ere egiten da. Haurrek, gazteek eta helduek, denek dute zer egin eta zer ikusi.

Bilboko Aste Nagusiaren beste berezitasun bat Areatzan eta inguruetan konpartsek ezartzen dituzten txosnak dira.

Marijaia

Marijaia da, txupineroa eta pregoilariarekin batera, Bilboko Aste Nagusiko pertsonaia nagusia. Besoak beti igota dituen emakumea da, Mari Puri Herrerok sortu zuen, eta badu bere kanta ere. Kepa Junkerak idatzi zuen eta jaietan etengabe entzun eta abesten da:

Aste nagusia
bakarra dago
hamar gauekoa
munduan

Abuztuan Bilbon
denok kalera
katuak eurak be
jaietan

Mari, Mari,
Marijaia dator
Mari, Mari
Marijaia dator

Uger, uger
Bilboko uretan
Mari, Mari
Marijaia dator


Abuztuan danok
zahar eta gazte
gizon eta andre
jaietan

Zapia lepoan
alkar hartuta
kolore guztiak
dantzetan

Goxa eta erlojua
ez ei doaz batera
bata edo bestea
zoratu egin da

Hara hara hara
hara nor datorren
hara hara hara
gure Marijaia


Ene ene ene
oi ai ene bada
aste hau pasata
barriro joango da

Marijaia bera
gure Marijaia
Bilbora etorri da
Aste Nagusira

Aste Nagusi
bakarra munduan
bakarra munduan
Marijaia

Aste osoa jaietan egon ostean, igandean esaten du Mariajaiak agur hurrengo urtera arte.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana