Mintza eta zitoplasma

Mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen geruza mehe bat da, zitoplasma kanpoko ingurunetik bereiziz. Bere funtzio nagusia substantziak igaro daitezela erregulatzea da, zitoplasmaren eta zelulaz kanpoko ingurunearen artean funtsezko desberdintasunak mantenduz. Zelularen barrualdean, zitoplasma honela osaturik dago: ingurune likido bat, zitosol izenekoa, harizpi proteikoen sare bat, (zitoeskeletoa) eta mintzezko organuluen sistema bat.

Mintz plasmatikoaren egitura

Mosaiko jariakorraren eredua

Bere egituraren eredua, mosaiko jariakorra deritzona, Singer eta Nicholsonek proposatu zuten 1972. urtean. Egitura horretan lipidoen geruza bikoitz bat dugu, eta horren barruan, molekula proteikoak elkartzen dira. Proteina horiek mintzaren azaleraren bi aldeetan kokaturik egon daitezke, edo haren barruan ere bai. Jariakorra esaten zaio lipidoak eta are proteinak ere saiheska mugitu daitezkeelako geruza bikoitz horretan.

Geruza bikoitz lipidikoa

Nagusiki fosfolipidoek, kolesterolak eta glukolipidoek osatzen dute, mintzaren %40a eratuz.

  • Fosfolipidoak: hauek dira osagai ugarienak eta nagusiki egitura-funtzio bat betetzen dute. Beren izaera anfipatikoa dela eta, elkarrekin mihiztatzen dira, bi geruza osatuz. Alboetarako eta beren buruen inguruan jiratzeko mugikortasun handia erakusten dute, mintzaren barruan jariakortasun handia eraginez.
  • Glukolipidoak: askoz urriagoak dira. Hauek ere izaera anfipatikoa dute. Beren osagai gluzidiko horrek, betiere mintzaren kanpoko aldera bideratuta, azterketa eta zelulen arteko seinale prozesuetan esku hartzen du.
  • Kolesterola: lipidoekin elkartzen da, geruza bakarraren jariakortasuna murriztuz eta geruza bikoitzaren egonkortasuna mantenduz.

Mintzaren proteinak

Mintzaren jarduera gehienak gauzatzen dituztenak dira. Beren antolamenduaren arabera honela sailka daitezke:

  • Proteina integralak edo intrinsekoak: mintzarekin alde batetik elkartu daitezke, talde edo sektore lipofiliko baten bitartez. Mintza guztiz zeharkatzen dutenean, bi inguru polar eta mintzean zeharreko inguru bat izanik, mintzean zeharreko proteinak esaten zaie.
  • Proteina periferikoak edo estrinsekoak: disolbagarriak dira eta beste proteina integral batzuekin edo mintzeko lipidoekin elkartzen dira elkarrekintza ahulen bitartez.

Glukokalixa

Mintz barruko glukoproteinei eta glukolipidoei dagozkien oligosakarido-kateen multzoa da. Mintzaren kanpoko aldean bakarrik agertzen dira, eta hari egitura asimetriko bat eskaintzen diote. Beren funtzioa, zelulek ezagutu behar dituzten seinaleen gisara jokatzea da.

Mosaiko jariakorraren egitura.

Garraioa mintzean barrena

Bizitzeko, zelulak substantziak trukatu behar ditu kanpoko ingurunearekin. Geruza bikoitz lipidikoak molekula lipofiloak bakarrik igarotzea ahalbidetzen du, baina mintzeko proteinek erregulatuko dute hautatutako molekula polarrak bakarrik igaro daitezela. Substantzien garraioa bi eratara egin daiteke:

  • Garraio pasiboa: substantziak beti beren gradientearen aldera barreiatuko dira. Gradiente elektrokimikoa bien baturak sortzen du. Garraio hau honela gerta daiteke:
    • Barreiapen sinplea: molekulak beren gradiente elektrokimikoaren aldera igarotzen dira.
    • Barreiapen erraztua: mintzeko proteinek garraiatzen dituzte molekulak. Ioi txikiak kanal proteikoen bidez igarotzen dira. Proteina garraiatzaileek edo permeasek errazten dute molekula polarrak igarotzea.
  • Garraio aktiboa: substantzien garraioa beren gradiente elektrokimikoaren kontrako aldera egiten da, eta beraz, beti energia-gastu bat behar izaten da, ATP gisa, hori hidrolizatuz. Proteina garraiatzaileei ponpa esaten zaie. Na+ eta K+ ponpa garraio aktiboaren adibide bat da.

Mintza zeharkatuz garraiatzeko moduak.

Zitoplasma

Zitosolak, zitoeskeletoak eta organulu zelularrek osatzen dute zitoplasma.

  • Zitosola, hialoplasma ere deitua, zitoplasmaren barne-ingurunea da. Mintz plasmatikoaren, nukleoaren bildukinaren eta organuluen mintz desberdinen arteko espazioa da. Ingurune urtarra da (%85 da ura), eta bertan, zelulak bere metabolismorako behar dituen molekula guztiak daude disolbaturik. Zitosolean, erribosomek proteinen sintesia egiten dute. Gehienak horren barruan geratzen dira, baina beste batzuk barne-mintzaren sistematik barrena igaroko dira, besikula-trafikoaren bitartez, zelularen kanpoaldera, edo bestela nukleora.
  • Zitoeskeletoa zelula eukariotoetan bakarrik ageri da. Hiru eratako harizpi proteikoen sare batek osatzen du:
    • Mikroharizpiak: nagusiki aktina-harizpiak dira. Kortexa eratzen dute, eta mintz plasmatikoaren azpian, zelulari forma eta elastikotasuna ematen diote. Luzapen zitoplasmatikoak edo pseudopodoak igortzea errazten dute. Miosina-harizpiekin batera, gihar-zelulen uzkurketa-mugimenduak ahalbidetzen dituzte.
    • Tarteko harizpiak: harizpizko proteinek eratuak daude. Nagusiak neuroharizpiak, keratina-harizpiak eta bimentina-harizpiak dira. Egitura-funtzioak betetzen dituzte.
    • Mikrotubuluak: tubulinazko polimeroek eratutako harizpi tubularrak dira. Mikrotubuluen zentro antolatzailetik abiatuta sortzen dira. Zitoeskeletoaren osagai nagusiak dira, eta gainerako harizpi eta organulu zelularrak antolatu eta banatu egiten dituzte. Ardatz akromatiko edo mitotikoa mikrotubuluez osaturik dago. Zilioak eta flageloak mikrotubuluetatik eratorritako egiturak dira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana