Informazio gehiago

Zelula-zatiketa

Zelularen zikloa, zelula osatzen denetik zelula berriak sorraraziz hura zatitu arte doan denbora-tartea izango litzateke. Zelula anitzeko espezie eukariotoetan bi eratako zelulak bereiz daitezke: diploideak eta haploideak.

Zelula-zikloa

Denbora-tarte luzeagoa edo laburragoa igaro ondoren, zelula guztiak zatitu edo hil egiten dira. Batean nahiz bestean, hasierako zelulak jatorrizko izate hura galtzen du. Zelula baten bizitzaren iraupena oso aldakorra da. Zelula-ziklo osorako behar den denborari sorkuntza-denbora (T) esaten zaio. Zelula anitzeko organismoetan indibiduoa baino gutxiago bizi diren zelulak egoteak esan nahi du zelulen ugalketa-erritmoak gutxienez hiltzen diren zelulen erritmoaren parekoa izan behar duela.

Zelula-zikloan bi etapa bereiz daitezke: iraupen luzeko hasierako etapa bat, zelulak nukleo zehaztu bat edukiko lukeelarik, interfase deritzona; eta amaierako etapa labur bat, zelulak kromosomak izango lituzkeelarik, zatiketa edo M fasea deritzona.

Interfasea

Hiru etapa izango lituzke:

  • G1 Fasea: transkripzioa eta itzulpena fase honetan gertatzen dira. R puntura edo itzulerarik gabeko puntura iristen denean, zelula hurrengo fasean sartuko da ezinbestean. Badira zelula batzuk R puntu horretara iritsi gabe denbora luzea ematen dutenak, eta G0 fasea delakoan sartzen direnak. Zatitzen ez diren zelula espezializatuak (neuronak esaterako) G0 fasean gelditzen dira betiko.
  • S Fasea: DNAren bikoizketa gertatzen da.
  • G2 Fasea: DNAren sintesia amaitzen denean hasten da, eta kromosomak bereizten diren unean bukatzen da.

Zelula-zikloa.

Zelula-zatiketa edo M fasea

Nukleoaren zatiketa edo mitosia hartzen du bere barnean, kariozinesi ere deitua; eta halaber, zitoplasamaren zatiketa edo zitozinesia.

Mitosia

Mitosia, hain zuzen ere, zelula amaren kromosoma-kopuru bera duten zelulak sortu behar direnean izango den zelula-zatiketari esaten zaio. Lau fasetan banatua dago:

  • Profasea: ADNren zuntzak trinkotzen hasten da direnean du abiapuntua eta zentromeroaren bidez elkartuta dauden bi kromatidak osatu arte irauten du. Konplexu zentriolarra eratzen da, zentriolo eta prozentriolo (diplosoma) batek (26. gaia ikusi), eta material perizentriolar edo zentrosomak ere osaturik, eta hortik abiatuta ardatz akromatikoa osatuko duten mikrotubuluak eratzen hasiko dira. Lamina nuklearra despolimerizatu egingo da eta bildukina apurtuko da. Plaka zinetokorikoa osatuko da zentromeroan.
  • Metafasea: mikrotubulu zinetokorikoen luzapenaren ondorioz, kromosomak bi konplexu zentriolar horietatik distantzia berera geratuko dira, ardatzaren erdian kokatuz eta plaka ekuatoriala osatuz.
  • Anafasea: bi kromatida ahizpen bereizketarekin hasiko da, kromosoma metafasiko bat osatzen dutela, kromatida bakarreko kromosoma anafasiko bat eratuz. Anafasea, hain zuzen, kromosoma anafasikoen multzo bat polo batera iritsi eta beste multzoa aurkako polora iristen denean amaituko da.
  • Telofasea: lamina nuklearra kromosomekin elkartzean hasiko da, bildukin nuklear berria osatu dadila erraztuz. Kromosomak desbiribilkatzen hasiko dira, eta horri esker, eskualde antolatzaile nukleolarraren transkripzioa eta osakuntza egin ahal izango da.

Zitozinesia

Animalien zeluletan zitoplasmaren zatiketa denean zitoplasmaren estutze baten ondorioz gertatzen da. Anafasearen amaieran hasten da, barne-eraztun uzkurkorraren ondorioz zatiketaren ildoa agertzen hasten denean. Eraztun hori aktina-polimeroz osatua egongo da.

Meiosia

Meiosia ugalketa sexuala ahalbidetzen duen zelula-zatiketa da. Hurrenez hurren gertatzen diren bi zatiketa biltzen ditu: lehen zatiketa meiotikoa, zatiketa murriztailea izango litzatekeelarik, zeren zelula ama diploide (2n) batetik bi zelula ume haploide (n) lortzen baitira; eta bigarren zatiketa meiotiko bat, zatiketa ekuazionala litzatekeena, zeren zelula umeek amaren kromosoma-kopuru bera izango baitute (zatiketa mitotikoan bezala). Horrela, lehen zatiketa meiotikoaren bi n zeluletatik lau n zelula lortuko dira. Mitosian bezala, lehen zatiketa meiotikoaren aurretik, interfase-aldi bat dago, DNA bikoizten dena. Halere, bigarren zatiketa meiotikoaren interfasean ez dago DNAren bikoizketarik.

Lehen zatiketa meiotikoa

  • I Profasea: luzeena eta konplexuena da, hilabeteak edo urteak egin ditzake espeziearen arabera. Honela banatzen da: leptotenoa, kromosomak eratzen dira, bi kromatida dituztela; zigotenoa, kromosoma bakoitza bere homologoarekin lotzen da hertsi-hertsi (sinapsis fenomenoa); pakitenoa, kromosoma homologoek elkarrekin irauten dute bibalente edo tetrada bat osatuz; diplotenoa, kromosoma homologoak banatzen hasten dira, kiasmak sorraraziz; diazinesia, kromosomek areagotu egiten dute beren kondentsazioa, bibalentean bi kromatida ahizpak bereiziz.
  • I Metafasea: bildukin nuklearra eta nukleoloak desagertu egin dira eta bibalenteak plaka ekuatorialean kokatzen dira.
  • I Anafasea: bibalentea osatzen duten bi kromosoma homologoak banandu egiten dira, kromosoma bakoitzak bere bi kromatidak polo bakoitzean dauzkala.
  • I Telofasea: espezieen arabera, kromosomak deskiribildu egingo dira eta bildukin nuklearra osatuko da, edo bigarren zatiketa meiotikoa hasiko da zuzenean.

Bigarren zatiketa meiotikoa

Interfase labur bat du hasieran, interzinesi izenekoa, eta horretan inoiz ez da DNAren bikoizketarik gertatzen. Zatiketa mitotiko baten antzekoa da, II profaseak, II metafaseak, II anafaseak eta II telofaseak osaturik.

Mitosiaren eta meiosiaren arteko konparaketa.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana