Zelula. Egitura eta funtzioa

XIX. mendearen amaiera arte ez zen landu teoria zelularra. Teoria horren arabera, zelula izaki bizidun guztien unitate morfologiko, fisiologiko eta genetikoa da, eta gainera, zelula guztiek beste batean dute jatorria. Zelula guztiek egitura bera dute: mintz plasmatikoa, zitoplasma eta material genetikoa edo DNA. Bi eratako zelulak bereiz ditzakegu: zelula prokariotoak (nukleorik gabeak) eta zelula eukariotoak, askoz ere garatuagoak eta nukleoa, zitoplasman zitoeskeleto bat eta hainbat funtzio betetzen dituzten mintzezko organulu batzuk dituztenak.

Zelulen forma eta tamaina

Zelula hiru elementu nagusiz osatutako egitura bat da: mintz plasmatikoa, zitoplasma eta material genetikoa (DNA). Zelulek hiru bizi-funtzioak egiteko gaitasuna dute, hots: elikadura, harremana eta ugalketa (13. gaia ikusi).

  • Zelulen forma, batez ere, bere funtzioak erabakitzen du. Forma hori aldatu egin daiteke zelula-horma zurrunik ez badu, aldameneko zelulekin elkartzeko tentsioak badaude, zitosolaren biskositatearen arabera, fenomeno osmotikoen ondorioz eta barne-zitoeskeletoaren arabera ere bai.
  • Zelulen tamaina ere guztiz aldakorra da. Bere tamaina mugatzen duten faktoreak, hain zuzen ere, ingurunetik elikagaiak hartzeko duten gaitasuna eta nukleoaren gaitasun funtzionala dira.

Zelula bat tamainaz handitzen denean, haren bolumena (V) haren azalera (S) baino askoz gehiago handitzen da (zeren V = 4/3pr3, eta aldiz, S = 4/3pr2). Horrek esan nahi du bere azalera/bolumen erlazioa gutxitu egiten dela, eta hori eragozpen handia da zelularentzat, elikagaiak eskuratu ahal izatea bere azaleraren eta ez bere bolumenaren arabera baitago. Hori dela eta, zelula heldu gehienak zapalak, prismatikoak eta irregularrak dira, eta gutxi dira esferikoak, horrela beren azalera/bolumen erlazioa aldagaitz mantentzen baitute. Zelularen bolumena handiagotzea ez da sekula egoten nukleoaren bolumenaren handitzearekin loturik, ezta bere hornidura kromosomikoaren handitzearekin ere.

Zelula prokariotoa

Zelula prokariotoa: Gram bakterio positiboa.

Zelula eukariotoa

Zelula eukariotoa. Epitelial jariatzailea.

Zelulen egitura

Mintz plasmatikoak, zitoplasmak eta material genetiko edo DNAk osatzen duten egitura hori berdin-berdina da zelula guztientzat.

  • Mintz plasmatikoa: geruza bikoitz lipidiko batek osatuko luke eta bertan zenbait proteina leudeke. Lipidoek hesi isolatzaile gisa jokatzen dute barneko ur-ingurunearen eta kanpoko ur-ingurunearen artean.
  • Zitoplasma: ingurune likidoak edo zitosola eta morfoplasmak (organulu zelular izeneko egitura batzuei ematen zaien izena) osatuko lukete.
  • Material genetikoa: DNA molekula batek edo gehiagok osatua. Kontuan izanik mintz batek inguratzen duen ala ez, eta nukleoa osatzen duen ala ez, bi eratako zelulak bereiz daitezke: prokariotoak (nukleorik gabeak) eta eukariotoak (nukleodunak).

    Zelula eukariotoek, zelularen oinarrizko egituraz gain (mintza, zitoplasma eta material genetikoa), beren bizi-funtzioetarako funtsezkoak diren egitura batzuk dauzkate (27. eta 28. gaiak ikusi):

  • Barne-mintzaren sistema: ia zitoplasma guztia okupatu dezaketen eta elkarrekin komunikaturik dauden mintz-egituren (organulu) multzoa da.
  • Energiaren organulu transduktoreak: mitokondriak eta kloroplastoak dira. Horien funtzioa energia sortzea da, materia organikoaren (mitokondriak) edo argi-energiaren (kloroplastoak) oxidazio bidez.
  • Mintzik gabeko egiturak: zitoplasman ere badaude, eta erribosoma da horien izena. Beren funtzioa proteinak sintetizatzea da. Eta bestetik zitoeskeletoa dugu, zelulei gogortasuna, elastikotasuna eta forma ematen diena, zitoplasman molekulak eta organuluak mugi daitezela ahalbidetzeaz gain.
  • Nukleoa: material genetikoa babesten du eta transkripzio eta itzulpenaren funtzioak espazioan eta denboran modu independentean gerta daitezen ahalbidetzen du.

Zelula prokariotoaren (40. gaia ikusi) mintz plasmatikoaren kanpoaldean zelula-pareta aurkitzen da, zelula kanpoko aldaketetatik babesteko. Zelularen barrualdea eukariotoetan baino askoz ere xumeagoa da; zitoplasman erribosomak aurkitzen dira, eukariotoek duten funtzio eta egitura berberarekin esango genuke, baina beren jalkipen-koefizientea txikiagoa da. Mesosomak ere hortxe aurkitzen dira, mintzaren inbaginazioak. Ez dago, beraz, ez zitoeskeletorik eta ez barne-mintzaren sistemarik ere. Material genetikoa DNA molekula zirkular bat da, nukleoide izeneko eremu batean trinkotua. Ez dago mintza duen nukleo baten barruan eta ez dira nukleoloak bereizten.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana