Itzuli orri osora

ADN

ADN molekula helize eskuin-birakaria da, hau da, erlojuaren orratzen noranzkoan biribilduta dago. Sistema unibertsala da; letra hirukote batek beti aminoazido bera kodifikatzen du, bai bakteria baten kode genetikoan, bai aza, txerri edo gizaki batenean ere. Giza gorputzaren zelula guztien ADNa tenkatu eta bata bestearen atzetik jarriko bagenu, Lurraren eta Ilargiaren artean dagoen distantzia beteko genuke (700.000 kilometro).