Askok fenomeno naturalekin lotzen dute, lurrikarekin, tsunamiekin edo urakanekin, hain zuzen ere. Baina Sumatra Irlak baditu ikusteko toki atseginak, turismo exotikoaren herrialdea baita, eta aipatzekoa da abentura gustuko duenak soilik ezagutzen duela zonalde hau. Artxipelagoko hirugarren irla handiena, eta munduko bosgarren handiena, Indonesiako lurralde garrantzitsuena da, izan ere, estrategikoki, ekonomikoki eta politikoki nazioaren bizkarrezurra osatzen du.
Frantziako Alpe mendien ondoan aurkitzen da Lyon, Rhône-Alpeak departamenduko hiriburua. K.a. 43 urtean sortu zuten erromatarrek hiria. Lugdunum izena eman zioten hasieran eta Erdi Aroan, Erromako Inperioaren garaian, Galiako hiriburua izan zen. Gaur egun, biztanle gehien dituen hiria da Parisen ondoren; bi milioi pertsona inguru bizi dira Lyonen. 1998an Gizaldiaren Ondare izendatu zuen UNESCO-k Frantziako hiri eder hau.
Karraskari batek Kanton hiri txinatarreko gordailuak giltzapean zituen banketxe baten segurtasun handiko konporta ireki du. Sagua ganbera korazatu hori irekitzeko botoiaren gainetik pasatu omen zen. Hasiera batean, langileak lapurreta bat izan zela pentsatu zuten, baina ezer ez zela falta baieztatu eta gero, ideia hori baztertu egin zuten. Lapurren aurkako sistemaren kableetan sagu bat harrapatuta ikusi zutenean konturatu ziren gertatutakoaz. Gertakari horrek urduritasuna zabaldu du herritarren artean, eta segurtasun neurriak hobetzeko eskatu dute, kaleetatik sagu eta katu asko dabiltzalako. ...