98ko belaunaldia (I).

Kolonietako hondamendiaren ondoren -Kuba, Puerto Rico eta Filipinen galera-, pobrezia, miseria, injustizia sozial, utzikeria ekonomiko eta politiko eta abarren kontzientzia sortzen da, eta horrekin batera, agintearen egitura berehala aldatzeko premia, Errestaurazioak (indarreko erregimena) ez baitzituen inoren asmoak betetzen. Testuinguru horretan "98ko belaunaldia" izena jaso zuten idazleen taldea agertu zen. Taldea Miguel de Unamunok, Azorinek, Pio Barojak, Ramon del Valle-Inclanek eta Antonio Machadok osatzen dute.

Esparru historikoa

1874ko irailetik 1931ko apirilera doan Espainiako historiako denboraldiak Errestaurazioa izena jasotzen du. Bertan hiru aldi ezberdin daitezke:

  • 1874-1876: Martinez Camposek Sagunton egindako altxatze militarrarekin eta Antonio Canovas del Castillo presidente zuen ministerio gobernu baten osaketarekin hasi zen.
  • 1876-1897: sistema egonkor bihurtu zen eta alderdien txandaketa sortu zen boterean (kontserbadoreak eta liberalak). Bitartean, Gorteek goi mailako burgesiaren eskutan egoten jarraitzen zuten.
  • 1898-1931: sistemaren krisialdi eta behea jotzeko amaierako denboraldia Espainiako koloniak galtzean (1898) hasi zen, Primo de Riveraren diktadurarekin (1923-1930) larriagotu zen eta Bigarren Errepublika behin betiko amaitu zen.
 

Mis amigos (1920-1936), Ignacio Zuloagaren mihisearen gaineko ikatz-ziria eta olioa, amaitu gabekoa (Zuloaga Museoa). Lehen planoan, eskuinean, Jose Ortega y Gasset; horren ondoan, Gregorio Marañon, eta atzean, Ramon del Valle-Inclan, besteak beste. Unamunoren figura mahai gainean dagoen tximeleta begiztaren bidez gogoratzen da.

Definizioa

98ko belaunaldiko mugimendua Espainiakoa da bakarrik. Taldea aurreko literatura estetikoki berriztatzea eta herrialdeko kulturaren berrikuntza proposatzen zuten idazle gazteek osatuta zegoen.

  • Estetikaz bakarrik arduratu balira, talde hau ez zatekeen modernisten taldetik bereiziko (28. gaia ikusi).
  • Herrialdea oneratzeaz bakarrik arduratu balira, berriztatzaileekin nahastuko ziratekeen.

Ezaugarriak

  • Europazaletasuna eta peto-petoaren aldeko gustua:
  • Lehenengo proposamenean Espainia Europaren mailara jartzeko ahalegina egin zen (Espainia europartu). Horrek pentsaerako korronte modernoetara irekitzea eta mugarik gabeko espazio zabal batean bizi izatea zekarren.
  • 98ko belaunaldikoek Espainiagatik sentitzen zuten maitasuna zela eta, espainiarra denaren ezagutzan sakontzen hasi ziren. Espainiako benetakotasuna Erdi Aroko Gaztela librean, boteretsuan eta menderaezinean ikusten zuten idazle horiek.
  • Soiltasuna: 98ko belaunaldikoek idazkera jasotik ihes egin eta ahalik eta argitasun eta soiltasun handiena bilatzen zuten beren testuetarako. Adierazteko gogoak gutxitan erabiltzen ziren hitzak edo arkaismoak bilatzera behartu zituen.
  • Subjektibismoa: Espainiako arazoa jarrera intimistetara hurbiltzeak subjektibotasunera eta errealitatea barnetik begiratzera eraman zituen.
  • Paisaiaren idealizazioa: Gaztelako paisaia espainiar arimaren ikur bihurtu zen.
  • Espainiako arazoengatik zuten kezkak forma edukiaren mendean jartzea eragin zuen. Horregatik, saiakerara jo zuten gehienbat.
  • Gogoeta filosofikoak: herrialdearen krisialdi orokorra barneratzean, 98ko belaunaldikoek bizitzaren zentzu, erlijio, Jainkoaren existentzia, denbora eta abarrei buruzko gogoetak egin zituzten.
 

Orbigo ibaia, Benaventeko (Zamora) eskualdetik pasatzean. Gaztelako paisaiarekiko sentikortasuna, eta hori sormen artistikorako materia gisa erabiltzea, 98ko idazleen ezaugarri nagusietako batzuk dira.

98ko belaunaldia eta modernismoa

Kritikak askotan galdetu dio bere buruari mendearen hasieran, ia aldi berean, garatu ziren bi mugimendu horien arteko ezberdintasun garbia zegoen ala ez.

  • Alde batetik, kritikarien talde batek uste du modernismoa eta 98ko belaunaldia guztiz ezberdinak diren bi mugimenduak direla.
  • Hala ere, beste batzuek uste dute bata eta bestearen arteko mugak zehaztugabeak direla. Paris / Gaztela aurkakotasuna (modernismoak eta 98ko belaunaldiak ordezkatuta, hurrenez hurren) baztertzen dute eta Ruben Dario eta sinbolismoaren eragina seinalatzen dute 98ko mugimenduan. Bestalde, bi mugimenduak, Europa osoa eragin zuen mendearen amaierako krisia zegoen bitartean garatu zirela defendatzen dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana