Jose Echegaray y Eizaguirre

Zientzialaria, politikaria eta antzerkigile espainiarra (Madril, 1832-1916). Ama gipuzkoarra eta aita ere euskal jatorrikoa zituen. Familia Murtziara aldatu zenez, aitak han hartu zuelako grezierako irakasle-postua, bertan egin zituen lehen ikasketak Josek, baina hamalau urte zituela Madrilera itzuli zen eta gero bertako Kaminoetako Ingeniaritza eskolan ikasi zuen. Laster egin zen ospetsu matematikarako zuen gaitasunagatik.

Almerian eta Granadan alditxo batez lan egin ondoren, matematika puru eta aplikatuetako irakasle izendatu zuten berak ingeniaritza ikasi zuen eskola berean. Bere Geometria analitikoko ariketak (1865) eta Indar materialen batasun fisikoari buruzko teoria modernoak (1867) garrantzizko lantzat hartu izan dituzte adituek. Ekonomia politikoa, filosofia, geologia eta politika ere ikasi zituen; ingeniaritza eta kimika-lanetan ere ibili zen. 1860ko hamarkadan Merkataritzako ministro izendatu zuten. Ekonomia Politikoko Elkartearen kide egin zen eta merkataritza libreko doktrinak zabaltzen ahaleginak egin zituen prentsan eta eztabaidatan.

Echegaray

1866an Espainiako Zientzia Zehatzetako Akademiako kide izendatu zuten. Bera izan zen determinanteen teoria eta aldakuntzen kalkulua Espainian sartu zituena. Alderdi Errepublikar Aurrerakoiaren sortzaileetakoa izan zen Salmeronekin batera. 1868ko iraultzak monarkia boteretik kendu zuenean bere irakasle-postua utzi egin zuen gobernu iraultzailearen partaide izateko. 1867 eta 1874 bitartean hezkuntza- eta finantzetako ministro izan zen; borbondarren dinastia berrezarri zenean politika utzi egin zuen eta ospea hartu zuen antzergile gisa. Espainiako Bankuaren fundatzaileetakoa izan zen. Asturiastik diputatu ere izan zen eta 1905ean ekonomia-ministro 1867an Alaba sasikoa argitara eman zuenean ez zuen arrakastarik izan eta iluntasunean geratu zen harik eta 1877an Halako hobenagatik halako zigorra aurkeztu zuen arte.

"Azken gaua" izenburua zuen 1867an idatzitako beste antzerki-lan bat 1875ean ekoitzi zen, baina ordurako Echegarayk arrakasta izana zuen "Taloitegia" izeneko antzerkia Apolo antzokian 1874an taularatu zuenez geroztik. Lan hori Parisen erbesteratuta egon zen denboran idatzi zuen. Urte berean geroxeago Mendekatzailearen emaztea izeneko lana aurkeztu zuenean publikoak oso ondo hartu zuen, nahiz eta eszenografia onaren ondoan nabarmenkeria askotxo zuen. 1874tik aurrera antzerki-lan asko idatzi zituen, batzuk arrakastatsuak eta beste batzuk ez hainbeste.

Arrakastatsuenen artean "Ezpataren eskutokian" (1875); "Eromena edo santutasuna" (1877), suedierara eta italierara itzuli dena eta "Heriotzaren altzoan" (1879), Fastenrath-ek alemanierara ederki bihurtua, aipatzen dira.

Henrik Ibsen antzerkigile norvegiarraren lanen eraginak arazo sozialekin lotutako gaietan murgiltzen hasi zen. Galeoto Handia (1881), agian Echegarayren lanik osatuena, hainbat hizkuntzatara itzuli dute eta oraindik ere antzezten da. 1894an Espainieraren Errege Akademiako kide egin zuten eta 1904an, Frédéric Mistralekin batera, Literaturako Nobel saria jaso zuen. Urte horretan Espainiako Ogasunaren buru izan zen denbora batez.

Publikoak Echegarayren lanak beti oso ondo hartu zituen arren, bere garaiko intelektual gazteek eta idazleek, 1898ko belaunaldia osatuko zutenek, kritikatu egiten zuten, melodrama artifizialak eta gehiegikeriaz josiak egiten zituela esanez. Esan izan da matematika antzerkiari aplikatzen diola, lanak arreta handiz eraiki eta antolatzen zituelako, antzerkiko teknika zorrozki erabiliz eta pertsonaia nagusiez bereziki arduratuz eta, gainera, irudimen handia erakutsiz, baina pertsonaien definizioan, ateraldiak asmatzen, aldiz ez da hain ona. Bertsoa eta prosa txandakatu egiten ditu eta bide hauetako bat hobesteko ikusten zaion zalantza ulertzekoa da, ez bata eta ez bestea ez dituelako oso distiratsuak. Agian ahulezia hauengatik ez du gerora hainbesteko osperik izan. Madrilen hil zen 1916an.

98ko belaunaldikoek ez zuten gogoko

1905ean 98ko belaunaldikoak deitu izan zaien intelektualek osatzen zuten talde batek protesta egin zuen Echegarayri Nobel saria eman izanagatik, 1905eko manifestu baten bidez. Besteak beste, honako hau zioen idazki horrek: "Prentsaren parte bat Jose Echegarayri omenaldi bat egiteko ideia kaleratzen hasi da, eta Espainiako intelektual guztien izenean hitz egingo balu bezala ari da. Guk talde horretakotzat hartuak izateko eskubidearekin eta don Jose Echegarayren nortasuna orain eztabaidatu gabe- adierazten dugu gure ideia estetikoak beste batzuk direla eta gure miresmenak oso bestelakoak.

Matematikaren berritzailea Espainian

XIX. mendearen bukaeran Espainia atzean zegoen matematikari dagokionez beste herrialde batzuen aldean. Echegaray eten gabe ari zen hori adierazten ahal zuen guztitan eta ez zuen alferrik galdu aukera Madrilgo Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Akademian sarrera-hitzaldia egin zuenean. Honako esaldi biribil hau jaulki zuen: "...Zientzia matematikoak ez digu ezer zor; ez da gurea; ez dago hartan ezpain gaztelauek behartu gabe ahoska lezaketen izen bakar bat ere...".

Hitzaldi hark hauts handiak harrotu zituen garai hartan eta jende askok gaizki hartu zion. Alabaina, inork ezingo zuen salatu Echegaray egoera hari erremedioa jartzen ez saiatzeagatik. XIX. mendearen azken hereneko Echegaray-ren bibliografian badaude ekarpen batzuk fisika arloan, hala nola termodinamikakoak, argiaren teoriakoak, elektrizitatekoak eta magnetismokoak, eta baita matematikaren arloan ere goi-mailako geometriari eta determinanteen teoriari egindakoak.

Garai hartan Madrilgo Ateneoak maila jasoko hainbat hitzaldi eta ikastaro antolatzen zituen adituak horretarako ekarriz. Echegarayri ere deitu zioten. Hiru gai irakatsi zituen: Galois-en teoria, funtzio eliptikoak eta ekuazio diferentzialak. Han azaldu zituen planteamenduek, garai hartan testuinguru zabalagoa hartuz gero punta-puntakoak ez baziren izan ere, Espainian matematikaren berrikuntzari bultzakada bat emateko balio izan zuten behintzat.

Esan dezakegu Echegarayri antzerkiak diru asko eta ospe gutxi eman ziola eta zientziak, aldiz, aurkakoa.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana