Bitoriano Gandiaga (1928-2001)

Mendatan jaio zen 1928an eta 12 urterekin frantziskotar sartu zen eta Forun, Zarautzen, Oliten eta Arantzazun ikasketak egiten jardun ondoren, ia 26 urte zituela apaiztu zen eta Arantzazun bertan geratu zen. Hantxe eman zuen bizitza osoa apaiz-lanetan eta maisu-lanetan.

Barne-bizitza sakoneko poeta

1950eko hamarkadan Arantzazu, Egan, Euzko-Gogoa eta Olerti aldizkarietan poemak argitaratzen hasi zen. Apaiztu zen urtean bertan Zarautzen egin zen olerki-lehiaketa batean lehen saria irabazi zuen Begion lore poemarekin. 1956an Arantzazun egin zen beste lehiaketa batean, Elorriko lorak poemarekin, ostera ere lehen saria irabazi zuen. Aspalditik lantzen ari zen zerbait zen hau eta geroago, 1962an argitara eman zuen Elorri poema-liburuaren aurrekari bat.

Elorria, arantza zorrotzak eta lore zuriak izaten dituen zuhaixka, bizitzaren metafora gisa hartzen du Gandiagak, bizitzak ere nahigabe mingarrien artean tarteka pozaldiak izaten dituelako. Bizitza eramangarri egiteko euskarria Gandiagarentzat fedea da eta Elorri poema gogoeta horiek poema eginda; lirismoz betetako poema erlijiosoa, Arantzazuko naturan girotua.

Elorria

Elorria, bizitzak bezalaxe arantzak eta loreak dituena

Lan hau argitara eman zen garaian euskal literaturaren joera beste bat zen, giro politikoari erantzun nahian arazo sozialei begira zebiltzan idazle gazteak. Gandiaga ere kezkatzen dute arazo horiek eta ari dira eboluzio bat eragiten poetarengan. Bestalde Arantzazu estetika berriaren tenplu bihurtu da urte haietan, basilika berria egiten ari diren artista guztiak han dabiltza. Gandiaga ez da, ordea, moda literarioen arabera jokatuko duen axaleko poeta, bere barruan gaiak egosten luzaro aritzen dena baizik. Horregatik beste dozena bat urte igaroko da bigarren poema-liburua argitaratu arte. Idatzi idazten zuen Bitorianok, baina askotan paper-saskira botatzen zituen gogobetetzen ez zuten lantxoak.

1968an Oteiza eskultorea berriz Arantzazura joaten denean bere apostoluak bukatzera, solaskide aparta aurkitzen du Bitorianok luzaro bere baitan lanean jardun ostean.

Hiru gizon bakarka

Euskal Herriaren egoerak kezkatzen du eta zerbait egin beharra sentitzen. Kezka horien isla da Hiru gizon bakarka (1974) poema-liburua. Hurrengo obra Uda batez Madrilen izan zuen. Honetan hiri handiak, zalapartaka bizi den gizarteak, jendetzaren barnean pertsonak duen anonimotasunak, publizitateak, eraikin erraldoiek gizakia deuseztatzen eta gizatasunik gabe uzten duten indarren aurrean egiten duen gogoeta da. Kontraste galanta bere bizitza osoa Arantzazun eman duen fraide sentikorrarentzat.

Uda batez Madrilen

Uda batez Madrilen

Laugarren poema-liburua 1985ean argitaratu zuen Denbora galdu alde izenburuarekin. Arazo pertsonalen inguruan egindako lana da. Krisi psikologikoa nola nozitzen duen, zertan datzan agertzen du. Perfekzionistegia izatearen ondorioa du malenkonia. Sendagileak beti lanean jardun beharrean denbora galtzen ikasi behar duela esaten dio. Hala ere, idatzi egiten du, hori bai, obligazio gisa hartu gabe, genero jakin bat errespetatu gabe, prosa, poesia eta bertsoa nahasiz.

Hurrengo lana Gabon dut anuntzio (1986) izan zen. Urtetan zehar egindako gabon-kantak dira. Beti bezala gaiari hainbat ñabardura aurkitzeko gai da Gandiaga. Ikuspegi askotatik agertzen du: haurtzaroko oroitzapenak, gertakizun erlijiosoaren mezuak, pobreekiko kezka, kontsumismoarekiko higuina.

2001ean hil zen Bitoriano Gandiaga.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana