Espainieraren aldaerak

Espainiera ez da hizkuntza uniformea, dialekto ugari baititu. Alde batetik, iparraldeko hizkerak (Gaztelakoak, batik bat) bereizi behar ditugu; garai batean leonera eta aragoiera hitz egiten ziren eremuan da nagusi. Bestalde, hegoaldeko hizkeren barnean sailkatu behar dira andaluziera, extremadurarra, murtziera, mantxatarra eta itsasoz bestaldekoak (kanariarra eta Amerikako espainiera) (39. gaia ikusi).

Gaztelania

Gaztelania jaio edo zabalkuntzaren lehen mendeetan hedatu zen eremuan hitz egiten da. Ondorengo hauek dira lurralde horretan maizen erabiltzen diren esamolde arrunt eta traketsak:

  • Izenaren aurrean jartzen den posesiboari azentua jartzen diote: mí libro, tú casa.
  • Hitz batzuen azken "-d"a "-z" bezala ahoskatzen dute eremu horretan: verdaz, Madriz. Gauza bera gertatzen da "-ct-" hizkien "c"rekin: aztor, reztor, pazto.
  • Bigarren pertsonako singularraren iraganaldi burutu sinpleari "-s" gehitzen diote: salistes, vinistes.
  • Gauza bati buruz ari direnean, osagarri zuzen gisa le erabiltzen dute, edo lo eta la,"le"ren ordez beste batzuetan (loismoa eta laismoa).
  • Bigarren pertsonako pluraleko aginterarako infinitiboa erabiltzen dute: ¡Anda, ser buenos y traerme un regalo!

Aragoiera

Oraindik ere aragoieraz hitz egiten dute (gaztelaniaren ezaugarri batzuk ere baditu) Huescako ipar-ekialdean eta Ribagorzan. Hauek dira Aragoiko hizkeren ezaugarri nagusiak:

  • Gaztelaniak galdu egin zuen "e" eta "i" aurreko "j", mantendu egin dute eta "ch" bezala ahoskatzen dute: chelar esaten dute "helar" esan beharrean (izoztu).
  • Huescako iparraldean "" diptongoa mantendu egin da (gaztelaniaz "" esaten da): buano ("bueno",) eta cuallu ("cuello").
  • Aragoieraren beste ezaugarrietako batzuk adibide hauetan ikus daitezke: feito "hecho", liapre "liebre",), ayutar "ayudar", flama "llama". Aipatu beharrekoa da, bestalde, ezaugarri horiek ez direla neurri berean mantendu Aragoiko hizkera guztietan.

Asturleondarra

Gaur egungo asturiera asturleondar hizkera zaharretik dator. Hizkera horri joan den mendetik bablea deitzen zaio eta tokian tokiko hizkera ezberdinak biltzen ditu.

  • Ekialdeko dialektoetan aspirazioa nabari daiteke latinez "f"z hasten ziren hitzetan: hiu, ¿hijo¿; hacer, ¿hacer¿.
  • Erdialdeko dialektoak dira gutxien zaharkitu diren hizkerak. Ezaugarririk nagusiena femeninozko plurala "-es" egiten dutela da: casa / cases, ¿casas¿.
  • Mendebaldeko dialektoak dira bizien daudenak. "Ei" eta "ou" diptongoak mantentzen dituzte oraindik (cantei, cantou). "Ts" modukoa den soinu batez ahoskatzen dute "ll"a ("vatse", 'valle'). Horrez gain, gaztelaniaz galdu egin zen hasierako "f-" latindarra mantendu egin da dialekto horietan : farina, fiyo.

Hegoaldeko hizkeren ezaugarri komunak

Hegoaldeko espainierak iparraldekoak baino irtenbide aurreratuagoak hartu ditu. Hegoaldeko hizkera guztiek ezaugarri komunak dituzte; hona hemen bi nagusienak:

  • Silabaren bukaerako "-s" eta "-z"ren ahoskatzera lasaitzea; horrek ahoskera mota ezberdinak eragin ditu: aspirazioa (avihpa); hurrengo kontsonantearen asimilazioa (avippa); edo kontsonantea galtzea (avipa).
  • "-r" eta "-l" nahastea silaba bukaeran daudenean: cuelpo, mujel, peol.

Andaluziako hizkerak

Andaluziako hizkerak dira hegoaldekoetatik gehien bereizten direnak eta bere buruaren baieztapenerako izaera gehien dutenak. Bere-berezkoak diren ezaugarri batzuk ditu, adibidez: zizipaza eta sisipasa, eta bokalarteko "-d"a galtzea.

  • Andaluziako iparraldeko eremu batean izan ezik, gainerako lurralde osoan ezinezkoa da "s", "c" eta "z" hizkiak bereiztea (sisipasa eta zizipaza). Casa eta caza hitzak, adibidez, berdin ahoskatzen dituzte.
  • Bokalarteko "-d"a ez dute partizipioko amaieretan bakarrik galtzen eta graná 'granada', asaúra 'asadura' -barrukiak-) bezalako hitzak entzun daitezke.

Andaluzieraren barnean bi eremu nagusi bereiz daitezke:

  • Mendebaldean (Huelva, Cádiz, Sevilla, Málaga eta Kordoba) garai batean hasierako letra "f" zuten hitzetan, hasierako "h"a aspiratu egiten dute: harto. Bestalde, ohikoagoa da ustedes-en (ustedes hacen edo ustedes hacéis) erabilera vosotros-ekin alderatuz gero.
  • Ekialdean, bestalde, silabaren amaierako "s"aren ondoren datozen bi bokalen irekidura egiten dute (gainerako hizkeretan galdu egin zen): hala, sordos esan beharrean sordO ahoskatzen dute eta pesos esan beharrean, pesO esaten dute.

Kanariar hizkerak

Andaluziera izan zen Kanarietako eta Amerikako espainieraren jatorrizko hizkera eta hori dela eta, hegoaldeko espainieraren ezaugarri asko dituzte kanariar hizkerek.

Sevilla oso garrantzitsua izan zen Atlantikoz bestaldeko zabalkuntza garaian eta hori dela eta, Sevillakoak zirela uste zen ezaugarri asko ageri dira Kanarietan; zizipaza eta sisipasa edo ustedes hacen formak, besteak beste.

Kanariar artxipelagoa izan zen Amerikako eta penintsulako espainolen arteko bitartekaria eta horregatik aurki ditzakegu kanariar hizkeretan penintsulan horren maiz aurki ez ditzakegun zenbait amerikanismo. Adibidez: papa, 'patata'; guagua, 'autobusa'.

Amerikako espainoletik hartutako eta andaluzierarekin bat datozen beste ezaugarri batzuez gain, kanariarrak berezitasun ugari ditu; adibidez: gaztelaniakoaren oso ezberdina den ahoskatze ugariak "ch"rentzat eta batik bat, berezitasun hori berezko hiztegi batek erakusten du nabarmen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana