Extremadurako hizkerak
Extremadurako dialektoak berezkoak dituen ezaugarriak ditu; hauek dira horietariko batzuk:
· Latinez "f"z hasten ziren hitz askoren hasierako "h"a asimilatu egiten dute. Adibidez: hacha. Gauza bera gertatzen da espainoleko "j" letraren ahoskerarekin: maho, 'majo'.
· Leoneraren aztarnak aurki daitezke; "-ino" txikikaria esate baterako (chiquinino).
· Extremaduran berezkoak diren hitzak; adibidez: bicio, 'simaur'; herrete, 'ezten'.