Informazio gehiago
Amerikako espainiera eta Espainiako hizkuntzak
Amerikako espainieraren ezaugarriak
- Lexikoa:
Espainiera hitz egiten den Amerikako eremu guztian esaten diren eta Espainian erabiltzen ez diren hitzak badaude; adibidez: liviano (ligero), saco (chaqueta), plata (dinero), no más, acá, ahorita...
- Fonologia:
Amerikako espainierak Gaztelako berezko sistemak baino fonema bat gutxiago dauka (Andaluzia eta Kanarietako eremu gehienetan gertatzen den bezala (38 gaia ikusi); Amerikako |s| fonema Gaztelako |s| eta |z|ren baliokidea da.
- Morfosintaxia:
Amerikako espainolean ez dago vosotros pertsona izenordainik, Gaztelan vosotros edo ustedes erabiltzen dituzten kasu guztietarako ustedes (eta gainerako aditz formak) bakarrik erabiltzen baitute.
- Elkarrizketarako arauak:
Elkarrizketaren hasieran eta amaieran, agurrekin Espainian baino denbora gehiago igarotzen dute. Horrez gain, elkarrizketan txikikariak maizago erabiltzen dira eta itzulinguruak ugariak dira, ez baitzaie iritziak horren zorrotzak eta inposatzaileak izatea gustatzen.
Hizkuntza amerindiarrak
Amerikanismoak dira espainierak mailegu bezala hartu zituen hitzak (amerikar konkistatik); adibidez: canoa, maíz, tabaco, chocolate...
Hispanizazioa oso prozesu luzea izan zen eta Amerikako berezko hizkuntzen kalterako, espainiera mundu berrian zehar hedatu zen.
Gaur egun oraindik bizirik dauden hizkuntza amerikar garrantzitsuenak honako hauek dira:- Maia: Mexikon eta Guatemalan hitz egiten da. Yucatan-en eta Ertamerikan bizi izan ziren maiak eta idazkera garatu zuten.
- Nahuatl: aztekek hitz egiten zuten eta gaur egun Mexikon erabiltzen da.
- Ketxuera: hiztun gehien duen hizkuntza amerikarra da (lau milioi gutxi gora-behera) eta inka zibilizazio eremuan, Ekuatoreko errepublikan, Perun eta Bolivian erabiltzen da.
- Guaraniera: Paraguain.
Euskara
Euskara Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean hitz egiten da. Gainerako Europako hizkuntzen oso bestelakoa da eta ez da ezagutzen bere ahaiderik ez iraganean ez egun ere.
Erromatarrak iritsi baino lehenago hitz egiten zen eta gaur egun arte iraun duen iberiar penintsulako hizkuntza bakarra da.
Ez zen euskaraz ezer idatzi XVI. mende arte eta horrek arau jaso bat eta literatura bat egotea eragotzi zuen. Hori zela eta, hizkuntza nabarmen zatitu eta haren zabalkuntza gelditu egin zen. Diktadura frankistak egoera hori are gehiago larriagotu zuen, baina demokraziaren etorrerak ondorio onuragarriak izan zituen euskararentzat.
Gaur egun bostehun mila lagunek baino gehiagok hitz egiten dute euskaraz, bai landa eremuetan eta baserrietan, baita hiri guneetan ere.Katalana
Katalana gaztelania eta frantsesaren enbor beretik datorren hizkuntza erromanikoa da. Espainian Katalunian, Balearretan eta Valentzian (valentziera) hitz egiten da katalanez, eta Espainiatik kanpo Andorrako Printzerrian, Frantziako hegoaldean eta El Alguer-en (Sardinia).
Erdi Aroan katalanez asko idatzi zen eta garai hartako literatura garrantzitsua du, baina XVI. mendean, ordea, pixkanaka kultur hizkuntza bezala erabiltzeari utzi zioten. Renaixença-ri esker hasi zen katalana indarberritzen XIX. mendean; Renaixença hizkuntza eta kultura katalana indartzeko sortu zen kultur mugimendu bat izan zen.
Galiziera
Galiziera ere erromanikoa da eta hizkuntza haurride bat du: portugesa.
Bi milioi eta erdi hiztun baino gehiago ditu. Demokraziak erabilera indartu zuen, ordura arte landa eremuetan bakarrik erabiltzen baitzen egia esan.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
