Guaraniaren egoera berezia
Paraguaiko populazioa bost milioikoa da eta horietako erdia elebiduna da (hirurehun mila biztanlek hitz egiten du espainolez bakarrik). Biztanleria elebidunak espainolez eta guaraniz hitz egiten du; espainiera da bertako hizkuntza ofiziala eta idatzizkoa. Guarania, berriz, maila sozial guztietako jendeak hitz egiten du familian oraingoz baina pixkanaka-pixkanaka, erabilera hedatzen ari da beste hainbat mailatara.