Informazio gehiago
XX. mendeko euskalariak (I)
Vinson, Julien
Euskaltzale frantsesa (Paris,1843 - Libourne, 1916). Euskara eta euskal literaturaren historiaz ikerketa asko egin zuen. Coup d¿oeil sur l¿étude de la langue basque izan zen euskarari buruzko lehen lana: hizkuntzaz kanpo euskaldunek ezer berezirik ez dutela eta halako hizkuntzak merezi lukeen literaturarik ez dagoela esan zuen.
Elizaren aurkako iritziak ere azaldu zituen. Horrek guztiak hainbat arerio sortu zizkion Euskal Herrian.
Revue de linguistiqueko zuzendaria izan zen eta bertan argitaratu zituen lan gehienak. Euskal bibliografia da gehien landu zuen saila (Bibliographie de la langue basque, 1891;Complément eta Suplément, 1898; Revue Générale des Etudes Basques de 1906 á 1912. Obra hauek gabe, euskal literaturaren historia sakona egitea ezinezko izango zatekeen.
Le folklore du Pays Basque eta Le codex de Saint Jacques de Compostelle ere idatzi zituen eta zenbait euskal testu eta liburu berrargitaratu zituen. 1919an euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten.
Darrikarrere, Jean Baptiste
Idazle eta hizkuntzalaria (Uztaritze, 1845 - Saint Denis, 1928). Lanbidez aduanetako kapitaina zen. Gaskoia, frantsesa eta euskara sakonki aztertu zituen. Arrakastarik izan ez bazuen ere, euskararen jatorri indoeuroparra defendatu zuen. Euskal hitz askoren etimologia aztertu zuen; La langue basque et les idiomes aryens (1885) liburua argitaratu ondoren euskal hiztegi bat egiteari ekin zion, baina diru faltagatik utzi egin behar izan zuen (1900).
Dogson, Edward Spencer
Hizkuntzalari eta euskaltzale ingelesa (?, 1857-1922). Euskal literatura eta gramatika ondo ezagutzen zituen. Euskal liburuak berrargitaratu zituen: Mendibururen Jesusen Bihotzaren debozioa, Leizarragaren Testamentu Berria, etab. Pierre Urteren Etorkiaren berrargitalpena zuzendu (1898) eta Tartasen Onsa hilceco bidia berrargitaratzen lagundu zuen. Hizkuntzalaritza-lanak ere egin zituen: Leizarragaren Testamentu Berriako aditz-konkordantziak aztertu zituen. John Byronen Cristianos despertad itzuli zuen (Egun berriko cantico bat, 1907).
Azkue Aberasturi, Resurreccion Maria
Resurrección María de Azkue
Idazle, hizkuntzalari eta folklore-ikertzailea (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951), Eusebio Maria Azkueren semea. Lekeition nautika-ikasketak, Bilbon batxilergoa eta Gasteizen filosofi eta teologi ikasketak egin zituen; Gasteizen Txomin Agirre ezagutu zuen eta geroztik adiskide izan ziren. Salamancan apaiztu (1888) eta Teologi doktoretza egin ondoren Brusela eta Kolonian musika ikasi zuen.
Bizkaiko Aldundiak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedrarako lehiaketa antolatu zuenean, Arana Goiri eta Unamunorekin batera aurkeztu zen Azkue (1888). Lehiaketa irabazi eta 1936 bitartean han egon zen irakasle.
Eusko Ikaskuntzaren lehen kongresuan Euskaltzaindiaren premia ikusi zen eta Azkue izan zen akademiaren sortzaileetariko bat (1918). Euskaltzaindia sortu zenetik Azkue euskaltzain osoa eta lehendakaria izan zen (1918-51). ¿Real Academia de la Lengua Española¿-ko kide izendatu zuten euskararen ordezkari gisa (1927).
Obra eskerga ondu zuen hainbat alorretan: musika, literatura erlijioso, antzerki, nobela, kazetaritza, lan didaktiko, etab.etan. Diccionario Vasco-Español-Francés (1905) idatzi zuen bi liburukitan; herri-literatura eta literatura zaharretako lexikoa bildu izana da obra honen baliorik handiena eta ondorengo idazleengan eragin handia izan du.
Euskal aurrizki eta atzizkiak eta euskararen kategoria gramatikalak biltzen dituen Morfología Vasca (1923), euskal aditzaren forma zaharrak aztertzen dituen Euskal Izkindea-Gramática Euskara (1891), euskara ikasteko El Euskara o el Baskuence en 120 lecciones (1897) eta Prontuario fácil para el estudio de la lengua vasca popular (1917) liburuak eta Diccionario de bolsillo vasco-español y español-vasco (1918) eta Gipuzkera osotua (1935) ere idatzi zituen.
Euskal musika, herri-poesia eta folklorean oinarritutako Cancionero popular vasco (1918), Euskalerriaren Yakintza (1935-47), Lamiak Euskalerrian (1927), Vizcaytik Bizkaiara, Sasi-eskola, Aitaren bildur, Gainzabale¿ko eiztaria, Eguzkia nora eta zartzuela, opera eta oratorio batzuk idatzi zituen. Literatura ere landu zuen:Txirristadak; Bein da betiko, Batxi Guzur eta Ardi galdua (1918) nobelak idatzi zituen.
Arana Goiri, Sabino
Sabino Arana
Politikari eta idazlea (Abando, 1865 - Sukarrieta, 1903), Aita eta aitona ontzigile karlistak ziren, baina Sabino euskara ikasten hasi berria zenean anaiarekin izandako eztabaidak abertzaletasunera eraman zuen. Karlistaldi-garaian Lapurdira aldatu zen familiarekin, 1876an itzuliz; batxilergoa Urduñako jesuitetan egin zuen. Bartzelonara aldatu eta zuzenbidea, filosofia eta letrak eta natur-zientziak ikasteari ekin zion, baina ama hildakoan Bilbora itzuli zen (1888).
Bizkaiko Aldundiak Bilboko Instituturako euskara-katedra atera eta Unamuno eta Azkuerekin batera aurkeztu zen, baina Azkuek lortu zuen postua (1887).
Bizcaya por su Independencia lanarekin abiarazi zuen hizkuntza, politika, historia eta literaturaz osatutako obra joria. Sabino Arana EAJ alderdia, Bizkaitarra hilabetekaria, Baserritarra aldizkaria, El Correo Vasco lehen egunkari abertzalea eta La Patria astekariaren sortzailea izateaz gain, Euskeldun Batzokija sortu eta ikurrina asmatu zuen.
Aranaren ideien aurkako etsaiek Sabino bi alditan espetxeratu zuten, bere aldizkariak galarazi eta bere batzokia itxiarazi zuten. Hala ere, Bizkaiko diputatua izatea lortu zuen. Aranaren ideologia politikoa ¿Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra¿ lemak laburbiltzen du: batetik, erlijioaren garrantzia aldarrikatuz eta bestetik, Euskadiren askatasunaren, endaren garbitasunaren eta euskara sendotzearen alde azalduz.
Euskararen alorrean eragin handiko lanak egin zituen; ortografi sistema berria proposatu, asmatutako izendegi baten zerrenda kaleratu eta hitz berrien asmatzailea eta lexiko- garbizaletasun berriaren aitzindari eta defendatzaile sutsua izan zen (Etimología euzkérica,1887; Gramática elemental del euskera bizkaino, 1888; Tratado etimológico de los apellidos euskéricos, 1895; Lecciones de ortografía vizcaína, 1896; Egutegi bizkaitarra,1896, 1897 eta 1898; Deun ixendegi euzkotarra,1910ean argitaratua).
Sabino Arana kartzelan 1902an
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.