Informazio gehiago
Erabilera makurrak eta erdarakadak
Euskaldunok, beste hizkuntzetako hiztunek bezalaxe akatsak egiten ditugu hizkuntza erabiltzen dugunean. Batzuk ezjakintasunez, beste batzuk utzikeriaz. Euskararen kasuan hainbat faktorek akatsak egiteko arriskua handitzen du: hizkuntza berandu eta partez bakarrik arautu izanak, denbora laburrean euskaldun berri asko egin direlako, euskara luzaro baztertuta egon delako eskolatik, komunikabideetatik eta gizarteko erabilera formalenetatik, etab.
Hona hemen sarri samar egiten diren akats batzuk :
Perpausak
Akastuna | Egokia |
Ote partikula ez erabiltzea: *Nork jakinen du hori? | Nork jakinen ote du hori? |
Noski hitza behar ez denean erabiltzea: *Noski baietz! | Bai horixe! Jakina! |
Harridurazko esaldiak: *Zein polita da! | Zein polita den! |
Galdegaiaren erabilera okerra: *Koldo dago? | Koldo hor al dago? |
Izenen erabilera
Akastuna | Egokia |
Izen zenbakarriak eta izen zenbakaitzak: *Hotz asko egiten zuen. | Hotz handia egiten zuen. |
Generoa erabiltzea euskaraz: *Aitonen etxera joan da | Aitona-amonen etxera joan da |
Izenordainen erabilera
Akastuna | Egokia |
Izenordain indartuak: *Ni pertsonalki joanen naiz. | Ni neu joanen naiz. |
Izenordain zehaztugabeak: Nor etorri da? *Inor. | Nor etorri da? Inor ez |
Bihurkari gaiztoak: *Ez naiz ikusten lan horretan | Ez dut neure burua ikusten lan horretan |
Elkarkari gaiztoak: *Elkar bazkaldu dugu | Elkarrekin bazkaldu dugu |
Determinatzaileen erabilera
Akastuna | Egokia |
Artikulurik ez erabiltzea: *Lizarrako udal | Lizarrako udala |
Bera eta berdina nahastea: *Irakasle berdina dute. | Irakasle bera dute. |
Artikuluaren ordez bat zenbatzailea erabiltzea: *Ideia on bat izan duzu. | Ideia ona izan duzu. |
-ko atzizkiaren ordez -tako erabiltzea: *Zazpi kilotako legatza | Zazpi kiloko legatza. |
Kiroletako emaitzak: *Lau-hiru galdu zuten | Lau eta hiru galdu zuten |
Beste bat erabili ordez berri bat erabiltzea: *Lagun berri bat dator. | Beste lagun bat dator |
Izenondoen erabilera
Akastuna | Egokia |
Kokagune desegokia: *Nazional hizkuntza | Hizkuntza nazionala. |
Hoberen ordez hobeago erabiltzea: *Nirea zurea baino hobeagoa da. | Nirea zurea baino hobea da. |
Aditzaren erabilera
Akastuna | Egokia |
Aditz-partizipioa aditzondo gisa erabiltzea: *Ateak itxitak daude. | Ateak itxita daude. |
Gerundioaren erabilera: *Hitz egiten irabazi zuen. | Hitz eginez irabazi zuen. |
Aspektuaren erabilera: *Orain zer egiten duzu? | Orain zer egiten ari zara? |
Deklinabidearen erabilera
Akastuna | Egokia |
A itsatsia ez errespetatzea: *Gauz bat. | Gauza bat. |
Mugagabea erabili ordez mugatua erabiltzea: *Zein etxean egon zara?. | Zein etxetan egon zara? |
Ergatiboa: *Ni hori irakurri dut. | Nik hori irakurri dut. |
-arte eta -raino nahastea: *Etxerarte lagunduko dizut | *Etxeraino lagunduko dizut |
Partitiboa: *Ez dut astia. | Ez dut astirik. |
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.