Informazio gehiago
Euskal azentua
Euskal azentuaren inguruan ikerketa gutxi egin dira eta oraindik ere Euskaltzaindiak ez du azentuari buruzko inolako erabakirik hartu. Hala ere, hurrengo lerroetan azaltzen dena Txillardegik egindako lanetan eta Euskal Herriko mendebaldeko azentuaren ezaugarrietan oinarritzen da, batez ere.
Euskal azentua eta espainierazkoa
Euskal azentuak gaztelaniazko azentuarekiko dituen desberdintasun nagusiak hauek dira:
1. Euskarak ez du azentu grafikorik, tilderik, erabiltzen.
>
> 2. Espainieraz hitz bakoitzak azentu bakarra duen bitartean, euskaraz hitz batek azentu bat baino gehiago izan dezake, esanahiaren eta testuinguruaren arabera. Esate baterako, irákaslè, irákasleèk, irákasleagatìk...
>
> 3. Espainieraz azkenaurreko silaba markatzeko joera dagoen bitartean, euskaraz, ezkerretik hasita bigarrena eta azkenekoa azentuatzeko joera dago nagusiki, nahiz eta azken silabaren azentua bigarren silabarena bezain markatua ez izan. Modu grafiko batean horrela azal daiteke:
>
>Espainieraz: _ _ _´ _
>Euskaraz: _ _´ _ _´
>
> 4. Euskaraz azentu-unitatea ez da hitza, espainieraz den bezala, baizik eta aldian aldiko sekuentzia edo hitz-multzoa.<p>
Atzeko edo aurreko hitzari lotzen zaizkion silababakarreko elementuek, klitikoek, eragina dute euskal azentuan; izan ere, azentu unitateko parte bihurtzen baitira. Batzuk proklitikoak dira, hau da, ondorengo hitzari aurretik lotzen direnak; beste batzuk, berriz, enklitikoak dira, hots, aurreko hitzari atzetik lotzen direnak. Beti ere, arestian aipatu den lege orokorrari jarraitzen diote: ezkerretik bigarren silaba eta azkenekoa dira azentudunak. Hala ere, ba- eta ez ba- baldintzazkoak, ordea, ez dira klitikoak. Beren azentu propioa dute eta beti mantentzen dute.
Azentuaren erabilera izenetan
Silababakarrak. Hitz ez-markatuak direnean, eskema nagusiari jarraitzen zaio. Atzizkirik gabe doanean azentua silababakarrak berak darama, baina hizkiak hartzean, eskema orokorra aplikatzen da: [hítz], baina [hitzék, hitzí, hitzárèn...]. Silababakarren artean hitz markatu asko dago. Hauetan azentua ez da mugitzen eta ez dira eskema nagusira egokitzen: [déi/déik, déitan, déita- tik, déiaren...].
Silababikoak. Kasu honetan ere hitz ez-markatuak eskema nagusiari egokitzen zaizkio: [etxé/etxék, etxérì, etxérèn, etxétakò, etxéarì, etxéarèn...] Hala ere, hitz markatuak ere badira. Hauetan azentua ez da mugitzen; beti silaba berean mantentzen da. Hiru ataletan bil daitezke hitz markatuok:
- lehen silaban diptongo beheranzkoa dutenak: káiku, máilu, sáindu eta abar.
> - maileguak: báke, géla, hórma eta abar.
> - bestelakoak: bárre, gíltza, málda eta abar.
> <p>
Hiru silaba edo gehiagokoak. Ez-markatuak direnak eskema nagusiari lotzen zaizkio. Azentua bigarren eta azkeneko silabek hartuko dute: itúrrì, hezkúntzà, hizkúntzà, itsásò, ikástolà, bertsólarì, uníbertsitatè, etab]. Sail honetan ere badira hitz markatuak:
- lehen silaban beheranzko diptongoa dutenak: áizkora, éuskara, káiola eta abar.
> - maileguak: bézpera, fábrika, líburu, prémia eta abar.
> - bestelakoak: bázkari eta abar.
Azentuaren erabilera zenbatzaileetan
Silababakarrak markatuak dira: bát, bí, láu, bóst, séi. Eta azentu hori beti gordetzen dute: lá(u)rogèi, lá(u)rehùn, bóstehùn, séiehùn eta abar.
>
> Gainontzekoekin ere eskema nagusia erabiltzen da: zazpí, zortzí, bedératzì, hamár, hamáikà, hamábì, hamáhirù, hamálàu eta abar.
Azentuaren erabilera aditzetan
a) Oro har, euskal azentuaren eskema nagusia erabiltzen da: zetórrelà
b) Laguntzailearekin batera agertzen bada, honek klitiko gisa hartzen du bere azentua; aditz nagusiari itsatsita, hain zuzen ere. Honekin batera osatzen du azentu-unitatea eta hitz bakarra balira bezala hartzen dute azentua: esan dute (esándutè), ireki dezaket (irékidezakèt)¿ Dena dela, badira azentua beti lehen silaban daramaten aditzak ere. Kasu hauetan ere laguntzailea honi lotuta eta honen azentupean joango da: utz nazazu (úznazazù), jakin dute (jákindutè)¿
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
