Informazio gehiago

Bokalak

Bokalak

Euskarak bost bokal ditu: i, e, a, o, u.

Bokal ireki bat du: a, bi erdi-ireki: e, i, eta bi bokal itxi: o, u. Bokal bat irekia edo itxia dela diogunean, bokal hori ahoskatzeko ahoa zenbat ireki behar izaten dugun adierazi nahi dugu. Egin dezagun proba: lehenik a ahoskatu eta gero u. i eta e bokalak irekiak eta itxiak izan daitezke, kontuan izanik aldamenean zein soinu duten .

Zenbait adituren iritziz, ü bokala euskal alfabetoko seigarren bokala da, baina aldiz, beste batzuek diote soinu bat besterik ez dela eta ez dela fonema bat.

Santa Klara Kalea

Zubererako ü

Zubereran ü elementua aurkitzen dugu. Halere, zenbait azterketa egin ondoren, hizkuntzalariek oraindik ez dakite ziur non sailkatu: seigarren bokala al da? u bokalaren aldaera bat besterik ez da?

Koldo Mitxelenak esandakoaren arabera, ez dirudi seigarren fonema bokalikoa denik, baizik eta soinu bat edo alofono bat (toki jakin bateko ahoskerak berezkoa duena). Beraz, euskalki guztiek bost bokal dituzte, eta zubererak, horiez gain, ü aldaera du.

Har ditzakeen posizioen arabera, Mitxelenak honako sailkapena egin zuen: Zubereran, ü hori ez da agertzen r bakunaren (, baina gure) eta s kontsonantearen aurrean (ikusi, baina hüts, guzi), kasu hauetan izan ezik:

  • ura: üra amaiera; adibidez bustidüra.
  • Hitz berean bi u daudenean. Esate baterako: buru > bürü.

Diptongoak eta hiatoak

Diptongoa silaba berean bokal-bikote bat dugunean gertatzen da. Diptongoak bi eratakoak izan daitezke:

  • Beheranzko diptongoak ditugu, bokal ireki batez hasi eta bokal itxi batez amaitzen direnean: ai, ei, oi, au, eu.
  • Goranzko diptongoak ditugu, bokal itxi batez hasi eta bokal ireki batez amaitzen direnean: ia, ie, io, ua, ue.

Euskaraz, diptongoa osatzen dute bokal-bikote gehienak beheranzkoak dira, eta amaierakoa ez den silaba batean egon ohi dira. Denak ez dira maiztasun beraz agertzen, horien erabilera euskalkien menpe dago, baina euskalki guztietan arruntena ai diptongoa dugu, baina sarritan galdu egiten da palatalizazioa gertatzen denean: baina > /baña/.

Bokal itxiak

 

Bokal itxi baten ondoren bokal ireki bat datorren bokal-bikoteetan, horiek gehienetan bereizirik ahoskatzen dira. Horrexegatik, gai honetan adituak direnen ustez, goranzko diptongoak ez dira jatorriz euskararenak, eta horrelakoak aurkitzen baditugu, beste hizkuntza baten mailegu direlako da (esate baterako, suerte), nahiz zenbait euskalkitan ere agertzen diren horrelakoak (eguerdi > /egwerdi/).

Bestetik, soilketa izeneko fenomeno bat ere badugu; hau da, diptongoa sortu zuten bokalak soildu egiten dira eta diptongoa desagertu egiten da. Soilketa hori euskalki guztietan gertatzen da. Ikus ditzagun horren adibide batzuk:

  • au diptongoa a bihurtzen da (hitz hasieran) edo u (hitz bukaeran): aurpegi > /arpegi/; laurogei > /larogei/; baraur > /barur/.
  • ai diptongoa a edo i bihurtzen da: aitzurra > /atxurra/, baino > /biño/.
  • ei diptongoa i bihurtzen da: ehiztaria > /iztaria/.
  • eu diptongoa e bihurtzen da: neurea > /nerea/.
  • oi diptongoa o bihurtzen da: oiloa > /olloa/.

Euskal hiatoa

Hiatoa diptongoaren aurkako fenomenoa da, hau da, elkarren ondoan dauden bi bokal bi silaba desberdinetan bereizten dira. Bokal-pare hori hitzaren azken silaban agertzen denean, singularraren edo pluralaren kasu-markaren ondorioz (burua, herriak, apurtua...) bereizirik ahoskatzen dira.

Zenbait euskalkitan, hiatoak markatzeko joera dago, kontsonante bat tartekatuz, esate baterako: ia > iya (ogia >ogiya), ua > uba (burua >buruba).

Euskalki batzuetan, bokal-pareen artean zenbait aldaketa gertatzen dira: ea > ia (haizea>haizia), oa > ua (nongoa>nungua), oe > ue (ardoe>ardue).

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana