Kontsonanteak

Soinu-unitaterik txikiena dugu fonema. Hizkuntza gehienek ongi bereizitako hogeita hamar soinu inguru dituzte, komunikazioa finkatzeko nahikoak. Fonema batzuen eta besteen arteko aldeak ahoskeraren arabera ezartzen dira, hau da, mihiak artikulazio-puntuak ukitzen dituen modua. Puntu horiek aho-barrunbeko kanpoko aldetik (ezpainak) barrualdeko alderaino (ahosabai biguna) sakabanatzen dira. Esate baterako: r ahoskatzean, mihiak dardara egiten du, eta t ahoskatzean, berriz, mihiak goiko hortzak ukitzen ditu.

Fonemak

 

Fonemak bi multzo handitan banatzen dira, hots, kontsonante eta bokaleetan. Kontsonanteak ahoskatzean eten egiten da kanporatutako airea; bokalak ahoskatzean, aldiz, aireak ez du eragozpenik topatzen, eta libreki irteten da.

Kontsonanteei dagozkien fonemen sailkapen bat da honako hau, ahoan duten ahoskeraren arabera;

  • Herskari gorrak: /p/ (ezpainbikaria), /t/ (horzkaria), /tt/ (sabaikaria), /k/ (belarra).
  • Herskari ozenak: /b/ (ezpainbikaria), /d/ (horzkaria), /dd/ (sabaikaria), /g/ (belarra).
  • Herskari sudurkariak: /m/ (ezpainbikaria), /n/ (apikari-hobikaria), /in/ /ñ/ (sabaikaria).
  • Txistukari frikariak: /f/ (ezpain-horzkaria), /z/ (bizkarkari-hobikaria), /s/ (apikari-hobikaria), /x/ (sabaikaria), /j/ (belarra), /h/ (glotala).
  • Txistukari afrikariak: /tz/ (bizkarkari-hobikaria), /ts/ (apikari-hobikaria), /tx/ (sabaikaria).
  • Albokoak: /l/ (bizkarkaria), /il/ (sabaikaria).
  • Dardarkari biguna: /r/ (bizkarkaria).
  • Dardarkari gogorra: /rr/ (bizkarkaria).

Euskarak ez ditu gaztelaniazko c, v, w eta y kontsonanteak. Aldiz, euskarak baditu beste zenbait fonema berezkoak. Esate baterako hiru fonema frikari /s/, /x/, /z/, hainbat hitz bereizteko balio dutenak (ad: soro eta zoro) eta beste hiru fonema afrikari /ts/, /tz/, /tx/, beste hainbat hitz bereizteko balio dutenak (ad: atzo eta atso).

Euskara batuan, baita euskalki gehienetan ere, j grafiak erdi-kontsonante sabaikari bat adierazten du (iota), gipuzkeran izan ezik. Izan ere, gipuzkeraz, kontsonante belar frikaria izango litzateke (gaztelaniazko j kontsonantearen parekoa).

Euskararen bokal-sisteman bost bokal aurkitzen ditugu: a, e, i, o, u. Ekialdeko zenbait euskalkitan, badago beste bokal bat, aurrekoa eta biribildua, frantsesezko ü baino irekiagoa: ü > /y/.

Kontsonanteak

Herskari gorrak eta ozenak

Euskarak honako herskari ozenak ditugu: b (ezpainbikaria), d (horzkaria), dd (sabaikaria) eta g (belarra); eta honako herskari gorrak: p (ezpainbikaria), t (horzkaria), tt (sabaikaria), k (belarra).

Hitzaren hasieran herskariak ozen bihurtzeko joera dago, p > b, t > d, k > g, eta ezaugarri hori latinetik hartutako maileguetan ikus dezakegu: pacem > bake, turrem > dorre, corpus > gorputz.

Zenbaitetan, hitzaren hasieran ere agertzen zaizkigu herskari gorrak, baina gehienak ez dira euskal jatorriko hitzak, geroago mailegatu ditugun hitzak baizik, hala nola: puntu, populazio, posta...

 

Consonantes oclusivas

 

Hitzaren erdian, kontsonante herskariak hainbat modutara ager daitezke:

  • Txistukarien (s, z, x, ts, tz, tx) ondoren, herskari ozenak gor bilakatzen dira. Esate baterako:

  • z+d > t: ez dago > /eztago/
    z+ b > p: ez bait > /ezpait/
    z+g > k: ez gara > /ezkara/

  • Sudurkarien (m, n, ñ) eta albokarien (l, ll) artean, kontsonante herskari gorrak ozen bilakatzen ziren: altarem > aldare. Gaur egun, horrelako fenomenorik ez da gertatzen.
  • Hitzaren amaieran, herskari gorrak bakarrik agertzen dira, (polit, duk...) Ez dago hitzik amaieran herskari ozenik duenik.
  • Azkenik, truke edo alternantzia-gertakari berezi bat aipatu beharra dago:
    • Bata bestearen ordezko alternantzia: d > l: dibertitu > libertitu.
    • Trukekoak: eguzki > iduzki.

Herskari sudurkariak

Kontsonante sudurkariak m, n eta ñ dira. Hiru kontsonante horiek euskalki guztietan agertzen dira. Koldo Mitxelenaren iritziz, bi dira: m eta n, eta /ñ/ fonema n-ren palatalizazioaren emaitza izango litzateke, in bikotea ageri den hitzetan, hala nola baina > /baña/, laino> /laño/...

n fonemari dagokionez, bi aldaera daude: bat ahula eta aldakorra (arrain > arrai) eta bestea indartsua eta iraunkorra (anaia).

Txistukariak

Kontsonante txistukariak bi taldetan bereiz ditzakegu:

Antzina, hitzaren hasieran frikariak ziren nagusi, hau da, s, z, eta x (zakur) agertzen ziren. Halere, gaur egun afrikariak ere ager daitezke (txakur).

Hitzaren erdian bi multzoak ager daitezke, baina hitzaren amaieran, oro har, afrikariak agertzen dira batik bat (corpus > gorputz), zenbait hitzetan salbuetsiz (jolas).

Zenbait kasutan, neutralizazioak gertatzen dira, adibidez: Txistukari afrikaria (ts, tz, tx) + kontsonantea egokitzen denean txistukari frikari (s, z, x) bilakatuko da: zorrotz+tu > zorroztu .

Oro har, n, l eta r hotsen atzetik, gehiagotan azalduko dira afrikariak (tz, ts, tx). Esate baterako, bertso, esperantza, saltsa.

  • Txistukari frikariak: s, z, x.
  • Txistukari afrikariak: ts, tz, tx.

Ezpainkariak

Kontsonante ezpainkariak bi modutan sailka daitezke soinu bakoitzaren artikulagunearen arabera: ezpainbikariak edo ezpain-horzkariak.

Ezpainkariak deritzen kontsonanteak ahoskatzean elkartu egiten ditugu goiko eta beheko ezpainak. Hauek dira: b, p eta m.

Ezpainkaririk zaharrena b kontsonantea da (herskari ozena), eta jada ageri zaigu Akitaniako hilarrietan aurkitutako inskripzioetan ( sembe, bihox); gainera kontsonanterik erabiliena da. Antzinako hitzetan aurkitzen den p kontsonantea (herskari gorra) b kontsonantearen aldaera bat izango litzateke.

f ezpain-horzkaria (txistukaria) , lehendabiziko aldiz XI. mendean agertu zen. Koldo Mitxelenaren iritziz, f latinoa euskarak mailegatu duenean, b, f edo h bilakatu da (fagus > bago/pago), forma > horma. Gipuzkeran f > p aldaera ageri zaigu: festa > pesta.

m kontsonantea (herskari sudurkaria) geroago azaldutako beste kontsonante bat da, eta maiztasun txikiagoa du: b kontsonantearen aldaera bat da: heben > hemen.

Albokariak

Kontsonante albokarien atalean, bi bereiz ditzakegu: l kontsonantea eta horren palatalizazioa il.

Mitxelenak dioenez bi eratako l kontsonanteak izango genituzke: l ahul bat, eta beraz, aldakorra, maileguetan eta toponimoetan r bihurtzen dena (caelum > zeru, solo > soro), eta beste l indartsu bat, eta beraz, iraunkorra, maileguetan (ballena > balea) eta euskal jatorriko hitzetan bere horretan iraun duena.

Dardarkariak

Kontsonante dardarkariak bi dira: r dardarkari ahula eta rr dardarkari indartsua.

Hitzen hasieran, ez da r kontsonanterik ageri, eta horrexegatik, beste hizkuntzetatik hartutako maileguetan, protesi bat erabiliz ahoskatu izan du euskarak, esate baterako, a- hizkia aurretik jarriz, hala nola arraza, arropa, edo e- hizkia aurretik jarriz, adibidez, errege, errealismoa, baina baita i- hizkia aurretik jarriz ere, adibidez, irratia, irrioa (ibaia).

Gaur egun r kontsonanteaz hasten diren hitz batzuk topa ditzakegu, hala nola ranking, rock..., baina horiek guztiak neologismoak dira.

Antzina, hitzaren amaieran /r/ eta /rr/ kontsonanteak bereizi egiten ziren, baina gaur egun neutralizazioa gertatzen da rr kontsonante bikoitzaren alde( beldur ).

Palatalizazioa edo bustidura

Palatalizazioa oso gertakari arrunta da hizkuntza mintzatuan, eta bi eratakoa izan daiteke:

 

d, l, t, eta n kontsonanteak /dd/, /ll/, /tt/ eta /ñ/ fonema sabaikari bihurtzen dira.

Bizkaian eta Gipuzkoan kontsonante horien aurrean i bokala agertzen denean gertatzen da: in > /ñ/, ( inurri >/iñurri/) , il >ll ( mutila >/mutilla/ ) eta it >tt ( kito > /kitto/ ).

Kontsonante txistukariak palatalizatzea: s > x, ts > tx, z > x, tz > tx.

goiz > /gox/, haize > /haxe/, aitzur > /atxur/, bakoitz > /bakotx/, ekaitz > /ekatx/, gaitz > /gatx/, haitz > /hatx/.

Aldaera fonetiko honek ez du balio fonologikorik, fonetikoa baizik, hau da, ahozko hizkuntzan bakarrik gertatzen den fenomenoa da, eta ez dio hitzari esanahi berezirik eransten.

Hori dela eta, palatalizazio automatikoa ez idaztea gomendatzen du Euskaltzaindiak, maila fonetikoan bakarrik gertatzen baita, baina ez du balio fonetikorik. Halere, toponimiaren grafian palatalizazio-mota hori ageri da: Ollargan, Mañaria, Iruña...

Bustidura-mota honen bidez hitz-bikoteak sortzen dira: zozo/xoxo.

Bustidura-mota honen ondorioz, balio fonologikoa duten hitzak sortzen dira.

  • Palatalizazio automatikoa:
  • Palatalizazio adierazkorra:

Aspirazioa

Euskal aspirazioa etimologikoa da eta euskararen baitan garatu da, hau da, ez du beste inongo hizkuntzatatik jaso. Maileguei eta hitz-elkarketari dagokionez, aspirazio hori bere horretan mantendu da.

Aspirazioa esaten zaio h kontsonantea ebakitzeari, hau da, haur hitzaren hasierako a hori ahotik arnasa boteaz ahoskatzeari. Oro har, euskalki gehienetan galdu egin da aspirazio hori, zubereraz izan ezik (zenbait aztarna geratu dira Iparraldeko beste euskalkietan eta euskara batuaren ortografian). Aspirazio hori hitzen posizio desberdinetan ager daiteke:

  • Hasieran eta bokal artean: haur, ehun.
  • Sudurkari (m, n, ñ), albokari (l, ll) eta dardarkarien (r, rr) aldamenean: senhar, elhe, urhe, Ainhoa, ilharagi, erho.
  • Herskari gor (p,t,k) aspiratuak (ph, th, kh): bekhatu, othe, ephe.
  • n, l, r kontsonanteen ondoan: n, l, r + ph, th, kh: urthe, merkhatu.
  • Oro har, hitz batean ez da h bat baino gehiago agertzen, hiruhortz eta hamahiru hitzak salbuetsita.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana