Itzuli orri osora

JRS- Iheslariei laguntzeko jesulagunen zerbitzua

Vietnamdik itsasontzitan arrisku handiak pairatuz ihesi joaten zen jendeak asko hunkitu zuen aita Pedro Arrupe. Vietnamgo Gerratea 1975ean amaitu bazen ere, 1979an jende-multzo handiak hasi ziren handik ihesi, gehienak itsasoz, arrisku handiko ezkutuko bidaiak eginez. Aita Arrupek jesulagunetako probintzial batzuei dei egin zien jende hari laguntzeko eskatuz. Berehala, beste antolaketarik gabe, lortu zuen aldeko mugimenduak pentsarazi zion Konpainiak askoz gehiago egin zezakeela horrelako ihesaldietarako laguntza-sistema planifikatu bat antolatuz gero. Burutazio horretatik mundu-mailako zerbitzu bat sortu da behartuta erbesteraturik aurkitzen den jendeari laguntzeko. 1980ko azaroaren 14an aita Arrupek Jesuit Refugee Service (JRS) izeneko zerbitzua sortu zela aditzera eman zuen.

Pedro Arrupe

Garai hartan JRSk igarri zuen arazorik larrienetako bat Erroman aterpe bila zebiltzan Eritrea eta Somaliako iheslariena izan zen. Haiei janaria eta aterpea emateko, San Inaziok eta bere lagunek 1538ko goseteak jotakoei laguntzeko erabili zuten eraikin beraren behean, Astalli Etxea jarri zuen JRSk. Astalli Etxeak lanean jarraitzen du gaur egun egunero 500 iheslariri lagunduz.

Astalli

Aita Arrupe Astalli Etxean babestutako iheslari batzuekin

Gaur egun antolakunde honek 50 herrialdetan lan egiten du. JRSk izan duen hazkundea iheslarien arazoak izan duenaren isla da. 1980an sei milioi iheslari inguru zeudela munduan esaten zen eta beste bost milioi euren herrialdeetan etxetik urrun aurkitzen zirela. 2002an iheslarien kopurua ia 21 milioira heldu zen. Askok eta askok urteak eman behar izaten ditu erbesteratuta.

Hasieran jesulagunena bakarrik zen antolakundera beste era askotako boluntarioak biltzen joan ziren. Irizpide nagusia izan zen ahal zela lekuan lekuko elizak saiatu behar zuela iristen zitzaizkien iheslariei laguntzen. Horrela, JRSko kideek alde eginda gero ere, azpiegitura bat finkatuta geratzen zen.

1980ko hamarkadan Vietnamgo iheslarien arazoa larritu egin zen eta Asiako beste herrialde batzuetara hedatu zen. JRS Tailandia, Malaysia, Hong Kong, Indonesia eta Filipinetan hezkuntzaren, lanbide-heziketaren eta osasunaren arloetan lan egiten jardun zen.

haur iheslaria

Gaur egun 45 milioi iheslari daude munduan. Horiei laguntzen dihardu aita Arrupek bultzatu zuen JRSk

1989an gobernuak iheslariei laguntzak ematen, iheslariak eta iheslariak ez zirenak bereizi eta azken hauek Vietnamera itzultzen hasi ziren. Lege-aholkularitzako zerbitzu baten beharra sumatu zen orduan. 1990etik aurrera JRS zerbitzu hauek ematen hasi zen eta bide batez Ho Chi Minh hirian hara itzultzen zirenen egoera aztertzeko zerbitzu bat jarri zuen. Beste hainbeste egin zuen Kanputxean gero. Berdin Etiopian, Sudanen eta Afrikako hainbat lekutan, baita Latin Amerikan ere: El Salvador-en, Guatemalako iheslariekin Mexikon, Kolonbian indarkeriari ihesi dabiltzanekin, antzinako Jugoslavian, etab.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana