KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Billy Wilder, komedia garratzen maisua Fri, 15 Sep 2006

Billy Wilder zuzendari eta gidoilari estatubatuarrak ia genero guztietako pelikulak egin zituen, intrigatik hasi eta komediaraino. Lan bikainak egin zituen azken genero horretan, gidoi zorrotz eta kritikoekin. Bere pelikulen artean Con Faldas y a lo loco, Sabrina, El apartamento eta El crepusculo de los dioses nabarmendu daitezke, besteak beste. Ibilbide artistiko oparoan sei Oscar sari irabazi zituen.

Björk, pop esperimentalaren ordezkari nagusia Fri, 2 Jun 2006

Björk azken urteotako abeslaririk onenetarikoa da. Artistak duen konposatzeko, abesteko, izateko eta adierazteko erak bakarra egiten du musika munduan.

Black Sabbath: heavy iluna eta zapaltzailea Fri, 18 Jan 2008

Abestien bidez deabruzko atmosfera ilunak marraztu eta iragarpen apokaliptikoak eginda, Black Sabbath britainiarra metalaren garapenean funtsezko taldeetako bat izan da. Ozzy Osbourne ahots larriko kantaria, Tony Ionmi gitarrista, Bill Ward bateria eta Geezer Butler baxu-jotzailea izan ziren jatorrizko kideak.

Blondie, botere ilehoria Fri, 20 Jun 2008

Blondie 1970eko hamarkadako banda arrakastatsuenetako eta originaletako baten izena da. Deborah "Debbie" Harry ilehoria taldeko buru izanik, punketik eratorritako musika zeharo hedatu zuen, eta prentsak new wave izenarekin bataiatutako joeraren aitzindariak izan zirela esan daiteke.

Bo Diddley: The Originator Fri, 4 Jun 2010

Bere estilo gordinak salmenta handien ateak itxi zizkion arren, letra larriz idatzita geratu zen bere izena bluesetik rock-and-rollerako trantsizioan. Diddleyren gitarra angeluzuzenaren erritmoak liluratuta utzi zituen punta-puntako artista asko, Buddy Holly, Jimi Hendrix eta Eric Clapton, besteak beste. Artista estatubatuarraren riff distortsionatu eta indartsuak gurtzen eta imitatzen zituzten. Belaunaldi berriengan izan zuen eragin itzel horri zor dio musikazaleek jarri zioten goitizena: "The Originator".