Euskal Herriko geologia

Gaur egungo Euskal Herrian aurki ditzakegun material eta egitura geologikoen antolaketa eta erliebea duela 40 milioi urte gertatu ziren deformazioek eratu zituzten. Orogenia alpetarraren barnean, hau da, Alpeak, Pirinioak, Himalaia eta Ozeano Barearen inguruko mendi-lerroak eratu zirenean gertatu zen hori. Hori baino 350 milioi urte lehenago, Hertziniarra deritzon ziklo orogenikoak ere izan zuen eragina Euskal Herriko geologian.

Euskal Herriko mapa geologikoa

Euskal Herriko mapa geologikoa

Hona hemen Euskal Herriko geologian eragina izan duten gertaera geologikoak, kronologikoki zaharrenetik berrienerako hurrenkeran jarrita:

Paleozoikoa (570-245 milioi urte)

Euskal Herriko arrokarik zaharrenak garai honetakoak dira. Pirinioetan ageri dira batez ere. Karboniferoan, arestian esan bezala, duela 350 milioi urte inguru, izan ziren lurraren barneko indarrek arroka horiek eraldatu egin zituzten beren izaera fisiko-kimikoaren aldetik. Aldi honen bukaeran Aiako Harria eratu zen lurraren barneko urtutako magma arroka solidoen artean sartu eta bertan granito moduan gogortuta geratu zenean.

Aiako Harria

Aiako Harria

Mesozoikoa (240-65 milioi urte)

Lurraren barneko indarrek sortutako erliebe-egiturak higatzen hasi ziren eta handik erauzitako materialak ibai eta aintzirak betez joan ziren. Itsas mailak gora egin zuen eta itsasoak lurralde zabalak estali zituen. Hiru sistematan banatzen da denbora-tarte hau, ez baitzen giroa denbora guztian berdin mantendu:

Triasikoa (245-208 milioi urte). Klima erdi-idorra izan zen garai hartan. Goi-mendietatik erreka-harriak zementu naturalez lotuta jaisten ziren. Urak agortuz joan ziren lekuetan, buztina, margak eta igeltsua geratu ziren. Sumendietatik irteten ziren materialak ofitak ziren, sugearen larruaren antzeko itxura hartzen zutenak gogortzen zirenean. Euskal Herrian Triasikoko material askorik ez dago.

suge-harria

Suge-harria

Jurasikoa (180 milioi urte). Itsasoak lurrak hartzen ditu. Europa gehiena urpean zegoen. Jurasikoko materialak ere urriak dira Euskal Herrian. Garai horretako fosilak, Ammonitak, ugariak dira. Jurasikoaren bukaeran itsasoak atzera egiten du eta sedimentazio handiak gertatzen dira.

Ammonita

Ammonita

Kretazikoa (145-65 milioi urte). Sakonera txikiko itsaso epel batek estaltzen zituen Euskal Herriko paraje asko, Gasteiz pareraino edo. Karbonatoak jalkiz zihoazen. Eurite handiak egiten zituen eta lehorreko lurrak itsasora eramaten zituen urak. Organismo bizidunek itsas-hondoa kolonizatuz zihoazen. Euskal Herrian hain ugariak diren kare-harriak orduan eratu ziren. Ondoren, ordea, itsasoak atzera-aurrera gehiago egin zituen eta bakoitzak bere sedimentazio-motak laga zituen. Ordukoak dira Zumaia aldeko itsasertzean ikus daitezkeen flysh zoragarriak.

Algorriko flysh-a

Algorriko flysh-a

Itsaspeko sumendiek pillow-laba izenaz ezagutzen diren egiturak osatu zituzten. Kretazeoaren amaieran animali espezie asko suntsitu ziren, hala nola dinosauroak eta Ammonitak.

Pillow-laba

Pillow-laba

Zenozoikoa (duela 65 milioi urtetik hona)

Bizkaiko kostaldean kare-harri eta margak ezarri ziren itsasoak atzera egin zuenean. Halere, berriro itsaspean geratu ziren berriro lehen agerian egondako lurralde batzuk. Jalkin karetsuak metatu ziren eta bizidun batzuk ugaldu ziren, algak esate baterako. Flysh-motako sedimentazioak gertatu ziren berriro. Arabako lautada urpetik irten zen itsasoa atzeratu zenean. Geroago irten ziren Bizkaiko lurralde batzuk.

Gertakaririk garrantzitsuena Pirinioen eraketa izan zen. Lehendik metaturik zeuden materialak tolestu egin zituzten mugimendu tektonikoek.

Euskal Herriko baliabide mineralak

Euskal Herriaren historia ezin da ulertu, hemen meatzaritzak izan duen garrantzia kontuan hartu gabe. Erromatarrek beren garaian bazuten horren berri. Oiartzunen, Aiako Harriaren magalean, dauden Arditurriko meatzeak dira horren lekuko. Bertatik galena zilarduna ateratzen zuten I. mendean eta Irunen aurkitu den portuan zehar eramaten zuten itsasontzitan.

Beste leku askotan ustiatu dira Euskal Herrian meatzeak, baina inon baino garrantzi handiagoa izan dute Nerbioi ibaiaren ezker ibarrekoek. La Arboleda, Larreineta eta Trapagaran ingurukoek, alegia. Herri hauek Trianoko mendien magalean daude.

Eskualde honetan, XI. menderako ari ziren meatzariak lanean, baina XVIII. mendetik aurrera hasi zen benetako ustiapena. La Arboledako herria 1877an sortu zen meatzarien bizilekuak jartzeko.

Burdinari hertsiki lotua egon da Euskal Herriaren historia, nahiz eta gaur egun meatze gehienak utzita dauden.

Euskal Herriko baliabide mineralak honela sailka daitezke:

  • Gai metalikoak
  • Gai ez-metalikoak
  • Gai energetikoak
  • Interes industrialeko harriak

Gai metalikoak bi alditan metatu dira nagusiki: Paleozoikoan eta Behe-Kretazikoan. Paleozoikokoak dira, hain zuzen ere, arestian aipatu ditugun Aiako Harriaren ingurukoak eta baita Aldude eta Bortzirietakoak ere. Magnesioa, beruna, zinka, fluorra eta burdina dira leku hauetan ugarienak. Kretazikoko aztarnak Paleozoikokoak baino ugariagoak dira. Bizkaiko mendebaldeko burdin meatzeak garai honetan sortuak dira. Kretazikoan berun- eta zink-metatzeak ere gertatu ziren Bizkaian Artzentales, Turtzioz, Karrantza, Mañaria, Atxondo, Aulesti eta Berriatun, Gipuzkoan Itziar Arrasate, Aizkorri, Katabera, Mutiloa, Legorreta, Amezketa eta Andoainen eta Nafarroan Araitzen.

Gallartako meatzea

Gallartako meatze bat

Udana

Kataberako meatzeko mea kaltzinatzeko labeak Udanan

Gai ez-metalikoei dagokienez, Nafarroako magnesitak aipagarriak dira. Eugiko Asturretan erauzten dira eta Zubirin prozesatzen

Eugiko magnesitak

Magnesita-ustiapena Eugin

Zubiriko lantegia

Magnesita prozesatzeko lantegia Zubirin

Nafarroan bertan, Beriain, Astrain, Biurrun, Undiano, Galar eta inguruetan, magnesio- eta potasio-gatzak daude, Potasas de Navarra enpresak ustiatu izan dituenak

Euskal Herrian garrantzia izan dute halaber, mineral ez-metalikoen artean, zeramikan erabiltzen diren buztinek, papergintzan erabiltzen diren kloritek, igeltsuak eta harzuriak.

Gai energetikoek ez dute benetako garrantzirik izan, ez direlako errentagarriak gertatu aztarnategiak.

Interes industrialeko harriak hainbat lekutan ustiatzen dira Euskal Herrian. Hona hemen apaingarri gisa erabiltzen den zenbait kare-harri:

Ereñoko gorria

Ereñoko kare-harri gorria

Markinako beltza

Markinako kare-harri beltza

Baztango grisa

Baztango kare-harri grisa

Debako grisa

Debako kare-harri grisa

Euskal Herrian hainbat lekutan daude eraikuntzan erabiltzeko edo zementua ekoizteko harria ematen duten harrobiak:

Mañariko harrobia

Mañariko harrobia

Cementos Rezola

Cementos Rezola zementu-fabrika Añorgan

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana