Itzuli orri osora

Adan de Jarza Torre de Lekerika,Ramon

Geologoa (Bilbo, 1848 - Arrasate, 1917). Zientzietako Errege Akademiako kidea izan zen. Geologi lan ugari, Gipuzkoako mapa petrografikoa (1899) eta Bizkaiko mapa topografikoa egin zituen.

Askoren ustez Euskal Herriko geologorik handiena. Lehen ikasketak etxean irakasle partikular batekin egin ondoren, batxilergoko azterketa libreak egin zituen eta 1866an Madrilgo Meatzetako Ingeniarien Goi-mailako Eskolan sartu zen. Han 1871n bukatu zituen ikasketak. Urte hartan bertan Mehatzetako Ingeniarien Gorputzean sartzeko oposizioak atera zituen eta Bizkaira destinatu zuten Berehala ikertze-lanetan hasi zen, baina, azken karlistaldia piztu zenean, liberalekin Bilboren defentsan parte hartu zuen.

Gerra amaitu zenean ikertzeari ekin zion ostera. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko memoria geologikoak egin zituen 1884tik 1892ra bitartean.

1910ean Stockholmeko Nazioarteko Geologia Kongresuan izan zen Espainiako ordezkaritzan