Euskal geografoak

Benjamin Tuterakoa

Bidaiari judu nafarra (Tutera, ~1127 - ~73). Hebreera, aramera, eta ustez, latina eta grekoa ere menperatzen zituen eta historia klasikoan eta merkataritzan aditua zen. Politika-, erlijio- eta merkataritza-arrazoiek bultzatuta, bidaia luze bati ekin zion: Tuteratik abiatu (~1165) eta Zaragoza, Mediterraneoa, Mesopotamia, Arabia, Egipto eta Asia Txikiko beste hainbat lekutan ibili ondoren itzuli zen (1172/73). Bidaia horren berri emanez egunkari bat idatzi zuen hebreeraz: Sefer ha massa'ot (Bidaien Liburua izenburupean 1994an euskaratua). Berak igarotako lekuetako historia, geografia, ekonomia, demografia, erlijioa, etnografia eta folklorearen berri ematen zuen liburu hau mundu guztiko juduen artean banatu zen. Hiru zutabe nagusitan dago antolatua: juduak eta hauen egoera soziala, kristauen eta islamiarren arteko politika eta bi mundu horietako merkataritza eta eskulangintza. Egun, garrantzi handiko informazio-iturburua da, batez ere, XII. mendeko erlijioa, artea, ekonomia eta ohiturak ezagutzeko. Liburuaren eskuizkribu zaharrena XIII. mendekoa da eta lehen argitalpena Konstantinoplan egin zen (1543).

Andres Urdaneta

Elkanok Moluketara eginiko bigarren espedizioan laguntzaile gisa ontziratu zen (1525). Magallaes itsasartean ontzia hondoratu eta, zenbait egun lehorrean egin ondoren, atzetik zetozen ontzietan sartu ziren. Eskorbutuak Elkano eta beste batzuk hil zituen. Moluketara iritsita, Tidor uhartean gotorlekua eraiki zuten. Gaztela eta Portugalen artean sinatutako akordioaren arabera portugesei zegokien lurra zen hura eta Portugesek espedizioari eraso eta ontziak suntsitu egin zizkieten; borrokek luzaro iraun zuten eta Urdaneta zauritu egin zuten. Bakea sinatu zutenean, Urdaneta ez beste guztiak itzuli egin ziren (1534).

Urdaneta

Filadelfiako agustindarren Villanova unibertsitateak argitaraturiko Urdanetari buruzko liburua.

Urdanetak Moluketarako bidea markatuz mapak egin zituen. Mexikora joan eta agustindarren komentuan sartu zen (1553). Filipinetatik Mexikorako espedizioek porrot egiten zutela ikusirik, bere burua aurkeztu zuen bidaia antolatzeko. Felipe II.ak baimena eman eta 1564an abiatu zen, bere osaba Migel Lopez de Legazpi buru zutela. Filipinetara iritsi ziren; Lopez de Legazpi artxipelagoan gelditu zen bitartean, Urdanetak itzulerako bidaiari ekin zion. Bide berri batetik abiatu zen eta lehendik eginiko mapei esker Acapulcora iritsi zen. Mexikoko agustindarren komentura erretiratu zen.

Jose Kardiel

Erlijiosoa (Biasteri, 1704 - Faenza, 1782). Jesuita sartu eta Río de la Platako guaranien artera bidali zuten misiolari (1729); handik Santa Fe-ra eta gero Patagoniako kostaldera. Paraguaira itzuli eta portugesen kontrako borrokan guaranien kapilaua izan zen (1762). Jesuitak Espainiatik egotzi zituztenean Bolognan finkatu zen (1766). Bere bidaietan ikusitakoarekin eta ikerketa geografiko eta mapetan oinarriturik, Patagoniako kostaldeko mapa egin eta, Costumbres de los Guaraníes liburua idatzi zuen, besteak beste.

Bentura Barkaiztegi

Geografo eta militarra (Donostia, ? - Madril, 1815). Filipinetan itsas armadako komandante nagusia zelarik, uharteetan ikerketa eta mapa hidrografikoak egin zituen; ondoren, Kubako mapa ondu zuen.

Kosme Damian Txurruka

Militarra (Mutriku, 1761 - Trafalgar, 1805). Espainiako itsas armadan sartu zen (1776). Ponce de León eskuadra-almiranteak laguntzaile izendatu zuen; gero Santa Barbara ontzira pasa eta Gibraltarren izan zuen lehenengo gudua (1782). Teniente maila lortu zuen 1787an. Magallaes itsasartera antolatutako espedizioan parte hartu zuen 1788an; astronomia eta geografiaz arduratu zen. Ameriketako itsas atlasa egiteko asmoz, plano, karta eta mapez batera, liburu interesgarriak idatzi zituen (Carta esférica de las Antillas y la particularidad geométrica de Puerto Rico). Itsas armadara itzuli zen eta Trafalgarko guduan parte hartu zuen; bertan hil zen.

GONZALEZ-RIPOLL NAVARRO, Mª Dolores. Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk. Bajo pólvora y estrellas. Churruca y otros marinos vascos de la Ilustración

Paskual Madoz

Politikaria (Iruñea, 1805 - Genoa, 1870). Kulturari (El Catalán aldizkariko zuzendaria) eta gero politikari ekin zion: Bartzelonako alkatea, Lleidako diputatua (1836), Bartzelonako gobernadore zibila (1854), Kongresuko lehendakaria (1854) eta Esparteroren gobernuan hazienda-ministroa (1855) izan zen. Progresista izan arren, protekzionismoaren aldekoa zen eta 1868ko iraultzaren aurreko urteetan progresistek politikan atzera egiteko hartutako erabakiarekin ez zegoen ados alderdiarekin. Madrilgo gobernadorea izan zen (1868) eta Kongresuak Amadeo Savoiakoa errege izendatu zuenean Madoz Italiara joan zen erregearen bila, baina bidean hil zen. Historia eta geografiari buruzko 16 liburukiko bilduma argitaratu zuen: Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España (1848-50).

Antoine Thompson Abbadia

Zientzialari eta euskaltzale zuberotarra (Dublin, 1810 - Paris, 1897). Aita Ürrüstoikoa zuen, eta, ama, berriz, irlandarra. Parisen Fisika eta Geografiako ikasketak egin zituen. Ikasketen ondoren munduan zehar geografi eta astronomi ikerketak egin zituen: lurraren magnetismoa aztertu Brasilen (1835), Niloren sorrera ikertu Etiopian (1836-48) eta eguzki-eklipse osoa ikusi eta aztertu Norvegian (1851). Euskal Herrira itzulita (1853), Abbadia gaztelua bilakatu zen laborategi bat eraikiarazi zuen Hendaian, non behategi astronomiko bat eratu zuen. Bertan bizi izan zen, aurreko bidaietako materialak aztertu eta argitara ematen, batez ere, Afrikako espediziotik ekarritako oharrak. Zientzia gaietan titulu eta izendapen asko jaso zituen (Frantziako Elkarte Geografikoaren domina, San Gregorioren Ordenako zaldun, Frantziako Ohorezko Legioko kide, 1867az geroztik Frantziako Zientzia Akademiako kide eta gero, lehendakaria eta Institutuko kidea). Zientzialari izateaz gain, euskaltzale ere izan zen.

Jean-Pierre-Armand David Halsouet

Naturalista (Ezpeleta, 1826 - Paris, 1900). Gaztetatik natur zientziekin liluraturik, Italian eta Txinan jardun zuen ikasten eta ikertzen. Txinako eta beste zenbait lurraldetako azterketa geografikoak egin zituen hiru bidaia nagusitan. Frantziara itzuli beharrean gertatu zen behin baino gehiagotan osasunak ez zion laguntzen eta. Hitzaldiak ematen eta artikuluak idazten aritu ondoren, hurrengo bidaia nagusia egin zuen Tunisiara eta Turkiara. Bidaietan jasotako animali espeziekin Parisko Historia Naturaleko Museoak bilduma bat osatu zuen; beste zenbait lekutan ere utzi zituen Txinatik ekarritako animaliak; hala nola, Baionako museoan, Larresoroko apaizgaitegian, etab. Europako zientzialarientzat ezezagunak ziren espezieak bildu zituen Txinan (tximu, orein, hartz, etab.en antza zuten animaliak, arrainak, intsektuak, ugaztunak, landareak, etab.). Hainbat zientzia akademiatako kide izan zen eta lan idatzi asko utzi zituen.

Nikolas Armentia

(Bernedo, 1845 - La Paz, 1909). Frantziskotarra. Bolivian misiolari izan zen. Boliviako gobernuaren aginduz herrialde hartako eskualde ezezagunetan ibili zen hainbat datu biltzen. Bolivia eta Peruren arteko muga-arazoak konpontzeko bitartekari-lanak egin zituen eta baita Boliviako gobernuaren eta indiarren artekoetan ere. La Paz-eko apezpiku izan zen. Hogei liburu baino gehiago idatzi zituen Boliviako geografiaz.

Ramon Adan de Jarza Torre de Lekerika

Geologoa (Donostia, 1849 - Arrasate, 1917). Zientzietako Errege Akademiako kidea izan zen. Geologi lan ugari, Gipuzkoako mapa petrografikoa (1899) eta Bizkaiko mapa topografikoa egin zituen.

Manuel Iradier Bulfy

Esploratzailea (Gasteiz, 1854 - Segovia, 1911). Lurralde ezezagunak esploratzeko zeukan grinak bultzatuta, Afrikara joan zen (1875-77). Bildutako informazioa eta egindako ikerketak hainbat aldizkaritan argitaratu zituen. Bigarren bidaia bat egin zuen Afrikako erdialdera eta emaitza interesgarriak bildu zituen (1884). Esploratzaile izateaz gain, asmatzailea ere izan zen: konposiziorako kaxa tipografikoa, ur-kontagailu automatikoa, fototakimetroa, etab. asmatu zituen. Lan etnografiko, geografiko, linguistiko, astronomiko eta botanikoak argitaratu zituen; África Tropical lanean Afrikako klima, fauna, landaredia, geologia, artea, folklorea, erlijioa, tribu-antolaketa, etab. aztertu zituen. Espainiako Historiako Errege Akademiako kidea izan zen.

Iradier

Leontzio Urabaien

(Erroz, 1888 - Iruñea, 1968). Geografo nafarra. Maisu-ikasketak egin zituen Madrilen eta giza geografiaren korronteaz interesatu zen. Eusko Ikaskuntzako sortzaileekin harremanetan zegoen. Burgos eta Iruñeko Eskola Normaletako irakasle izan zen. 1924tik aurrera geografi ikerketan murgildu zen eta emaitzak RIEVen argitaratzen zituen. Beste hainbat aldizkaritan ere argitaratu zituen lanak.

Alfredo Floristan Samanes

Geografoa (Arguedas, 1921). Zaragoza eta Granadako unibertsitateetako katedradun izan da. Nafarroako geografia sakonki aztertu eta liburu ugari idatzi ditu: La Ribera tudelana de Navarra, 1951; Las transformaciones modernas de la agricultura Navarra, 1968; El clima de Pamplona y las ciudades vecinas, 1975; Itinerarios por Navarra, 1978-79. 1961az gero Nafarroako Unibertsitateko irakasle izan zen.

Felix Ugarte

1990ean hildako geografo oñatiarra. Espeleologian eta geomorfologian espezializatua, bereziki karst-etan. Frantziako CNRSko lankide izan zen. Bergarako UNEDen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta EHUn irakasle izan zen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana