Pablo Gorosabel
Pablo Gorosabel historialari, abokatu eta artxibozaina izan zen (Tolosa, 1803 - Donostia, 1868). Ikerketa eta lan interesgarriak egin zituen, Espainiako legeriaz nahiz Gipuzkoari buruzko ikerketa eta lanak egin zituen: Bosquejo de las antigüedades de Tolosa , 1853; Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa , 1862; Memoria sobre las guerras y tratados de Guipúzcoa con Inglaterra , 1865, eta Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa . Azken hau lan mardula zen, artxiboetan datuak biltzen lau urte pasatu ondoren burutua; Gipuzkoako geografia, gizartea, legeria, ohiturak, pertsonaia historikoak, erlijioa eta gertakizun historiko eta militar garrantzitsuak deskribatu zituen zehazki. Tolosako alkatea, probintziako kontseiluko Tolosako diputatua (1834), Gipuzkoako korrejidorea (1835-40), probintziako Monumentu Historiko-Artistikoen batzordeko kide eta idazkaria eta probintziako artxibozaina izan zen (1858).