Euskal Herriko Geografia Fisikoa (Hidrografia)

Euskal Herria, Aturri eta Ebro ibai nagusien artean kokaturik dago. Ibaiak isurialde atlantiko eta mediterraneokoak dira. Mediterraneora Ebroren bitartez iristen dira. Honen adar nagusiak Zadorra, Aragoi, Ega, Mayor, Inglares, Baia, Alhama, Keiles eta Omecillo dira. Ebro ibaiak muga eratzen du Gaztela eta Errioxarekin. Euskal Herrian, Tuterako merindadeko kilometro batzuk baino ez ditu zeharkatzen Ebrok. Hala ere, haren urak erabiliz, kanal eta ureztapen-sistemak eraiki dira (Lodosako kanala, Aragoiko Kanal Inperiala, Tausteko kanala). Nafarroako eta Arabako ibai gehienak Ebrora isurtzen dira, baina beste batzuk Bizkaiko Golkora isurtzen dira (Bidasoa, Urumea, Nerbioi).

Ebro

Ebro ibaia Tuteran

Ipar Euskal Herriko ibai gehienak Aturrira isurtzen dira; honek bere ibilbidearen zatirik handiena Euskal Herritik kanpo du, baina azken kilometroak Euskal Herrian egiten ditu eta bertan itsasoratzen da (Baiona eta Bokale artean). Aturrik Euskal Herria eta Landetako muga zehazten du. Haren adar nagusiak Euskal Herrian Biduze eta Errobi dira.

alt

Aturri ibaiaren bokalea

Ebrora edo Aturrira isurtzen ez diren gainerako ibaiak Bizkaiko Golkora isurtzen dira. Ondoko hauek dira nagusiak: Artibai, Barbadun, Bidasoa, Deba, Ibaizabal, Lea, Oiartzun, Oka, Oria, Sarrakaria, Urola eta Urumea.

Hiriak urez hornitzeko eta energia elektrikoa sortzeko, urtegi asko eraiki da Euskal Herriko ibaietan. Nagusiak Esa, Zadorra, Añarbe, Gorbeia, Artikutza, Eugi eta Nava dira. Oro har, ibai mediterraneoak atlantikoak baino luzeagoak dira; hortaz, arroak ere handiagoak dituzte eta ur-emari oparoa dute.

Esa

Esako urtegia

Kostaldea

Hego Euskal Herriko kostaldea malkartsu eta koskatsua da; lurmutur (Aiztandi, Galea, Higer, Izustarri, Luzero, Matxitxako, Monpas, Ogoño, San Anton, Kalero, Villano), uharte (Aketx, Izaro, Gaztelugatxe, San Nikolas, Villano) eta itsasadar (Debakoa, Urdaibai, Oriakoa, Plentziakoa, Nerbioikoa) ugari daude.

Ogoño

Ogoño

Ipar Euskal Herrikoa, berriz, laua eta zuzena da, lurmutur gutxi daude eta barnealdetik duna-sistema batek mugatzen du. Iparraldeko nahiz Hegoaldeko hondartzak, oro har, harea finekoak dira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana