Informazio gehiago
Newton-en grabitazio unibertsalaren legea
Elkarrekintza grabitatorioa
Zeruko gorputzen eta planeten mugimenduen natura azaltzeko, Ingalaterrako Isaak Newton (1642-1727) zientzialariak eta pentsatzaileak ezarri zuen gorputz material masadun guztiek elkarrekintza grabitatorio izeneko fenomeno bati esker sortutako erakarpen-indarrak elkarri eragiten dietela.
Indar grabitatorioek, Eguzkiaren eta Lurraren artean gertatutakoak, adibidez, honako ezaugarri hauek dituzte:- Indarraren norabidea parte hartzen duten bi gorputzak (sortzen duena eta jasotzen duena) lotzen dituen zuzenarena da.
- Indarraren zentzua elkarrekintza grabitatorioa sortzen duen masara abiatzen da.
- Modulua elkarrekintza grabitatorioan parte hartzen duten masen zuzenki proportzionala eta aldentzen dituen distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala da.
- Elkarrekintza grabitatorioari esker sortzen diren indarrak erakargarriak izaten dira beti.
Bi karga puntukarien artean ezarritako elkarrenganako indar grabitatorioak.
Grabitazio unibertsalaren legea
Keplerrek mugimendu planetarioei buruz (20 gaia ikusi) egindako lanak oinarritzat hartuta, elkarrekintza grabitatorioen natura azaldu zuen Isaak Newtonek, elkarrekintza horiek sortzen duten indarraren balorea adierazten duen formula honetan:
Adierazpen horretan, grabitazio unibertsalaren legea bezala ezaguturik, F grabitazio-indarra da; m1 eta m2, elkarrekintza grabitatorioan parte hartzen duten masak; r, elkarrengandik aldentzen duen distantzia; eta, G, grabitazio unibertsalaren konstantea bezala ezagututako proportzionaltasunaren faktorea, zeinen balorea, Nazioarteko Sisteman, 6,67 · 10-11 N·m2/kg2 den.
Lege hori bektore-formatuan adieraz daiteke, honako era honetan:
Grabitate-indarra eta grabitazio-eremua
Grabitate-indarrek urrutitik egiten dute lan, haietan inplikatutako gorputz materialen artean kontaktu fisikorik egon gabe. Urrutiko ekintza ideia hori zehaztu egin da fisikan eremu nozioaren bidez; horren existentzia hutsak inguratutako espazioan partikulak edo objektuak sortzen duen perturbazioa da. Elkarrekintza grabitatorioaren kasuan, grabitazio-eremua sortzen da masa ez nulua duen gorputz material bat espazioan dagoelako.
Masa puntual batek inguratzen duen espazioan sortzen duen grabitazio-eremuaren ikusmen-adierazpidea.
Horrela, partikula material batek grabitazio-eremu bat sortzen du espazioan; eremu horren intentsitatea, grabitazio unibertsalaren legetik ikus daitekeen bezala, honako adierazpen honek ematen du:
Grabitate-indarra adierazi ahal da grabitazio-eremuaren intentsitatearen eta eremu horretan sartzen den masaren biderkadura bezala. Hau da:
Grabitazio-eremuaren gainezarpenaren legea
Newtonen grabitazio unibertsalaren legeak deskribatutako elkarrekintza grabitatorioak indarren gainezarpenaren legea egiaztatzen du. Horrela, m1, m2 eta m3 masa puntualak aintzat hartuta, lehenengo biek hirugarrenaren gainean egiten duten baterako grabitate-indarra honako hau da: lehenengoak hirugarrenaren gainean egingo lukeen indarra, bigarrena ez balego, gehi bigarrenak hirugarrenaren gainean egingo lukeena, lehenengo masa ez balego. Hau da:
Grabitate-indarren batuketa grafikoa.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Grabitatea, orbitak eta errotazioa
- Kepler-en legeak
- Newton-en grabitazio unibertsalaren legea
- Eremu grabitatorioa. Energia grabitatorio potentziala
- Eremu bektorial baten fluxua. Gauss-en legea
- Zeruko orbitak eta energia mekanikoa
- Distantziak Eguzki-sisteman eta unibertsoan
- Gorputz zabal baten masa zentroa
- Solidoen errotazioa. Momentu angeluarra eta inertzi momentua
- Errotazioko energia zinetikoa. Ziba
- Planeten berezko errotazioa