Gizartearen eraketa politikoa

Gero eta maizago entzuten dira kalean, solasaldietan eta kafetegietan "ni apolitikoa naiz" edo "politikari denak berdinak dira" bezalako esaldiak. Adituak, bestalde, "ideologien amaiera" edo "multinazionalen boterea"ri buruz ari dira. Honengatik, gizartearen eraketa politikoa ezagutzea inoiz baino beharrezkoagoa da. Izan ere, Aristotelesek gizakia "abere politiko" gisa definitzen zuen. Eraketa politikoa giza elkarterik garrantzitsuena da, gure gizarte-bizitza erabakitzen baitu. Bere funtzionatzeko era ezagutzea ezinbestekoa da gure eskubideak eta eginbeharrak zein diren jakiteko.

Gizarte politikoa

Edozein giza taldek bere helburuak lortzeko eta bere iraunkortasunerako gutxieneko antolaketa bat behar du. Are gehiago, badira zenbait animalia-espezie taldekoi, erleak esaterako, gizarte naturalak izan arren, halako egituratze politiko bat azaltzen dutenak.

Gizakiaren gizarte politikoak hasierako elkarte tribaletatik oraingo Estatu deituriko eraraino eboluzionatu du. Azken honen aurreko antolaketa-erak hasiera batean era ez-hierarkiko horizontal batean eta familia nahiz tribu mailako loturetan oinarrituz ezartzen dira. Ondoren buruzagiaren irudia, hierarkia, espezializatzea eta elkartasun organikoa sortzen dira, hau da, gizarte politikoa.

Gizarte modernoan, Estatuak gizabanakoaren eta bere ondasunen ziurtasuna bermatu eta gizabanakoaren askatasunak mugatzen ditu, eskubideak eta eginbeharrak zehaztuz. Botere politikoak ordena bermatzen du gizarte-bizitzan.

Gaur, garatutako gizarteek sistema politiko konplexuaren beharra duen konplexutasun maila lortu dute. Demokraziak bere talde eta gizabanako desberdinen interesei begira dauden sistemak dira. Azken mendeetan Estatu-nazionek eta Estatu-federalek garrantzi handia bereganatu dute. Gizarte txikiagoen zehaztasunak islatzen dituzten barne-banaketekin osatzen dira (erkidego autonomoak, Suitzako kantoiak, Alemaniako länder) eta mundu globalizatuan gero eta beharrezkoagoak diren Europar Batasuna, NB eta NAFTA bezalako nazioz gaindiko unitateekin.

Unitate politikoak: eremua eta funtzioa

Estatu bakoitza, eremu jakinetan funtzio zehatzak dituzten lurraldeko politika-unitateetan antolatzen da. Estatu espaniarrak hiru mailako lurralde-administrazioak ditu.

Udala

Udaletxe batek gobernaturiko herri batek edo gehiagok osatua. Alkateak eta zinegotziek osatzen dute udaletxea. Udaletxearen funtzioa udal-zerbitzuen (garbitasuna, garraioak, suhiltzaileak...) antolaketa da. Horiek ordaintzeko, tasak eta zergak jasotzen dituzte.

Probintzia

Hainbat udalerrik osatua eta horien guztien artean hiririk garrantzitsuenaren inguruan antolatua. Probintzia batean ondorengo osagai politikoak aurkitzen ditugu:

  • Diputazio probintzialak. Gobernuko organoak dira (Foru Aldundiak EEAn).
  • Gobernuaren ordezkariordeak. Estatuko politikaren bultzatzaileak dira probintzian.
  • Justiziako Probintzia auzitegia.

Erkidego autonomoa

Probintzia bat edo gehiagoz osatua. Bere osagai politikoak ondorengoak dira:

  • Gobernu autonomoa. Bere ageriko buruak gure Erkidegoan lehendakaria eta kontseilari desberdinak dira.
  • Parlamentu autonomikoa. Legegintza-ganbera.
  • Auzitegi Nagusia.
  • Gobernu zentraleko ordezkaria. Autonomia-erkidegoetan Estatuko administrazioaren konpetentzien arduraduna.

Autonomia funtzioak gero eta gehiago hedatzen ari dira, Gobernu zentraletik eginiko konpetentzien transferentzia dela eta.

Demokrazia

Greziako demokrazia historian jasota geratu den lehena izan da. Hitza, herria esan nahi duen demos eta botere edo autoritatea esan nahi duen cracia, elkartzetik dator. Estatu demokratiko modernoa, sufragio unibertsalaren bitartez adierazten den herriaren borondatean oinarritzen da; horren bitartez, legeak idatzi eta onartzen dituzten Parlamentuko ordezkariak aukeratzen dira. Herria da legearen inperioa legezkotzat jotzen duena.

Demokraziaren printzipioak

Demokrazia, bere funtzionamendu eta garapenerako beharrezkoak diren hainbat printzipiotan oinarritzen da. Ondorengoak dira:

  • Askatasuna. Banakakoa (ideologia, erlijio, egoitza, zirkulazio, adierazpen, informazio eta katedra mailako askatasunak) eta taldekoa (partaidetza politikorako askatasuna).
  • Justizia. Printzipio honek adiera hirukoitza dauka:
    • Maila goreneko balorea, Estatuko antolaketa guztiaren gainean planeatzen duena.
    • Botere Judiziala, Estatuko gainontzeko botereetatik independentea.
    • Defentsarako banakako eskubidea eta auzitegi bateko tutoretza.
  • Berdintasuna. Ezin da inor diskriminatu jaiotza, arraza, sexua, erlijioa edo iritzia bezalako arrazoiengatik.
  • Politika-aniztasuna. Hainbat ideologien elkarbizitza bermatzen du eta bereziki partidu politikoetan irudikatzen da.

Botereen banaketa

Charles Louis de Montesquieuk Legeen espiritua , 1748ko bere obran, botereen banaketaren printzipioa ezarri zuen. Estatuak bere batasuna, bere atalen arteko orekan oinarritzen du. Antzinako Erregimeneko monarkia absolutuetako botere erabatekoaren eta bateratuaren aurrean, Montesquieuren estatua botereen banaketan eraikitzen da. Estatua hiru botere independenteetan banatzen da.

  • Legegilea. Legeak egiten ditu. Bere kideak herriak aukeratzen ditu sufragio unibertsalaren bitartez.
  • Betearazlea. Gobernuaren ekintza bete eta Botere Legegileak onetsitako legeak betearazten eta aldarrikatzen ditu. Erregimen parlamentario eta ez-presidentzialista batean, hauteskunde bidez aukeratzen dira Parlamentua osatuko duten pertsonak, eta horiek Gobernuko lehendakaritza izendatuko dute, eta hark, bere kabinetea eratuko duten gainerako pertsonak proposatuko ditu, hala nola lehendakariordetza eta ministerioak.
  • Judiziala. Justizia legeen arabera administratzen du. Demokrazia Estatu batean, ondorengo printzipioen arabera zuzendu behar da:
    • Justiziaren jatorri herrikoiaren printzipioa.
    • Independentziaren (beste botereekiko) eta inpartzialtasunaren (prozesu bateko aldeen aurrean) printzipioak.
    • Erantzukizunaren printzipioa. Epaile eta magistratuen erabakiek arduratsuak izan behar dute. Bere jardueraren erantzukizuna eskatu ahal zaie.
    • Bateraezintasunaren printzipioa. Beste funtzio publiko, lotura politiko edo sindikalari buruzkoa.

Hiritarren ordezkaritza. Alderdi politikoak

Alderdiak hiritarrek politikan parte hartzeko modurik erabilienak dira. Alderdi politikoak hiritarren eta boterearen bitarteko dira, eta ordezkapen politikoaz arduratzen dira. Alderdiak ideologia eta programa baten inguruan biltzen dira botere politikoa lortu eta gobernuari aplikatzeko.

Alderdien egitura

Alderdiek hiru oinarrizko elementu antolatzaile dituzte.

  • Kupula. Bere liderrek osatua. Boterearen erantzule dira hauteskundeak irabazten dituztenean.
  • Aparatu burokratikoa. Alderdiaren gestioaz arduratzen dena.
  • Oinarrizko militanteak.

Alderdien funtzioak

  • Iritziak eta interesak jaso bere programa politikorako.
  • Bere jendearen artean boterea betetzeko egokienak aukeratu.
  • Hauteskunde-prozesuak antolatu.
  • Gobernuaren lana bultzatu edo zentsuratu, boterean dauden ala oposizioan dauden kontuan izanik.
  • Baliabide ekonomikoak ziurtatu bere funtzioa bete ahal izateko.

Amaitzeko, alderdi politikoen barne-funtzionamenduak eta antolamenduak demokratikoak izan behar dutela azpimarratu behar dugu.

Partaidetza

Gizarteko gizabanakoak jarduera politikoan inplikatzen diren modua eta maila oso aldakorrak dira. Izan liteke jarduera politikoan azaletik interesatutako ikusle soila izatea, edo alderdi bateko kide izatea, edo era berean, presio-talde bateko partaide izatea. Bozketak partaidetzaren gutxienekoa adierazten du, nahiz eta demokrazia-erregimenetan abstentzio-mailak nahiko handiak izaten diren.

Hauteskunde-prozesuak

Gizarte demokratikoetan bi oinarrizko deialdi-mota aurkitzen ditugu: hauteskundeak eta erreferendumak.

  • Hauteskundeak: aldizka egiten dira, gobernuko karguak betetzeko. Estatu espaniarran hauteskunde legegileak egiten dira (senatariak eta Estatuko diputatuak aukeratzeko), autonomikoak (parlamentari autonomikoak hautatzeko), udaletakoak (zinegotziak aukeratzeko) eta europarrak (Europar Parlamentuan ordezkariak hautatzeko). Sufragioa, edozein kasutan, unibertsala, librea, berdina, zuzena eta sekretua da.
  • Erreferenduma: salbuespeneko deialdiak dira, beraz aldizkakotasun finkorik gabekoak. Gobernuko jarduerei edo ohiz kanpoko egoera politikoei buruzko kontsultak dira. Eskuarki galdera zehatzak egiten dira. Esate baterako, Euskaldunek bi erreferendumen bozkatu dugu, Autonomi Estatutukoa, eta NATOkoa.

Euskadiko antolaketa politikoa

Euskadik auto gobernurako gaitasun handia du hainbat eremutan (osasuna, kultura, etxebizitza, heziketa, polizia, etab). Bere antolaketa 3 mailatan egituratua dago:

  • Autonomia erakundeak. Parlamentua eta Eusko Jaurlaritza, egoitza Gasteizen dutelarik, autonomia eremuko erakunde nagusienak dira eta 1979ko erreferendumean onarturiko Gernikako Autonomia Estatutuan dute bere oinarria. Hiru Lurralde Historikoek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) ordezkapen berdina dute Euskal Legebiltzarrean (25 ordezkari edo aulki lurralde bakoitzeko). Erakunde honek legeak egiten ditu eta Aurrekontu Orokorrak onartzen ditu. Bere kideen artean lehendakaria aukeratzen da.
  • Batzar Orokorrak eta Diputazio Probintzialak. Batzar Orokorrak (parlamentu probintzial modukoak) eta Diputazio Probintzialak eremu probintzialeko erakundeak dira eta bere jatorria Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskubide historiko edo lege zaharretan dago. Lurralde Historikoen Legeak eremu probintzialeko organoen eta autonomia eremuko erakundeen artean dagoen harremana erregulatzen du. Lege hau eta Autonomia Estatutua eredu konfederala ezartzen duten oinarriak dira. Honetan, hiru lurraldeekiko errespetua eta berdintasuna dira funtsa.
  • Udaletxeak. Udalerrietako Udaletxeak beren jurisdikzioari dagozkien konpetentziak betetzeaz arduratzen diren organoak dira. Euskal Herriko Udalen Elkarteak EUDEL du izena.

 

Guardar

Guardar

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana