Zer dira gizarte-zientziak?

Gure bizileku den giza ingurunea, talde sozialak, familia eta pertsonak, jadanik ezarrita dauden portaerazko jarraibideek zuzentzen dituzte, eta faktore ugariren eragina jasotzen dute. Jarraibideak, orokorrean, alderdi soziologiko eta psikologikoen arabera ezartzen dira. Faktoreak, ostera, demografia, ekonomia, etnologia, pedagogi eta ingurumen alderdiekin lotuta daude. Jarraibide eta faktore hauek ezagutzea funtsezkoa da esparru guztietan giza-garapen egokia lortzeko.

Ezagutza-sistema antolatua da zientzia, baita ezagutzak eskuratzeko erabiltzen diren metodoak ere. Zientzien artean, gizarte-zientziek kolektibo bateko kide bezala aztertzen dute gizakia. Gizarte-zientziek giza portaeraren zergatiak eta ondorioak ezagutzea dute helburu, gizabanakoaren zein gizartearen ikuspegitik.

Gizarte-zientziak eta natur zientziak

Aztergaian datza gizarte-zientzien eta natur zientzien arteko desberdintasunik handiena: lehenengoek gizabanakoen eta kolektibitateen arteko elkarrekintza aztertzen dute; bigarrenek, berriz, osagai fisikoak eta izaki bizidunen eta beren ingurunearen funtzionamendua ikertzen dituzte.

Honatx beste desberdintasun garrantzitsu bat: natur zientzietan aztergaia eta ikerketa-subjektua bereiz agertzen dira; gizarte-zientzietan, aldiz, aztergaia eta ikertzailea bat datoz. Desberdintasun horrek zalantzan jartzen du gizarte-zientzien izaera zientifikoa, zaila gertatzen baita gizakiak berak sortzen duen errealitate soziala objektibotasunez ezagutzea.

Desberdintasun horiek sorrarazi dute zientzia modernoan kultura zientifikoaren eta kultura humanistikoaren arteko banaketa.

Gizarte-zientzien sorrera eta bilakaera

Gizarte-zientziak duela denbora gutxi sortu ziren eremu zientifikoan. XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran sortu ziren, pentsaera ilustratuak jakintzarako arma gisa arrazoimenari eman zion garrantziaz geroztik. Montesquieu eta Comte frantziar pentsalariak, Marx alemaniar pentsalaria, edo Adam Smith eta Rikardo pentsalari ingelesak izan ziren, besteak beste, zenbait jakintzagairen sortzaileetako batzuk.

Gizarte-zientziei buruzko literatura XIX. mendean ugaritzen hasi zen Europan, gizarte-zientziei buruzko lehenengo aldizkariak, fakultateak eta ikerketa-zentroak agertu zirenean. Gizarte-zientziek aurrera egin zuten -Frantziako Iraultzak eta Industri Iraultzak mugiarazita- mundu zaharrak atzera egin ahala. Ekonomia, soziologia, antropologia eta psikologia bezalako zientziak zientzia autonomo bilakatu ziren XIX. mendean.

Gizarte-zientzien sailkapena

Gizarte-zientziak sailkatzeko hainbat modu daude. Kontuan hartu beharra dago, ordea, zientzia batek ez dituela errealitateak banaka edo bereiz ikertzen, gainerako zientziekin batera baizik, zientziak elkarri lotuta baitaude. Horrela, zientzia batzuek zubi-lana egin ohi dute hainbat arloren artean.

Honatx sailkapen-mota bat, zientzien erreferentzia-alorra irizpidetzat hartzen duena:

  • Gizarte-antolakuntzari buruzko zientziak. Gizarte-ingurunean eragina dutenak. Atal honetan gizarte-zientzia hauek daude: politika, soziologia, zuzenbidea, antropologia eta geografia.
  • Ekonomi antolakuntzari buruzko zientziak. Gizarte-antolakuntzan ere badute eragina, baina ekonomiaren ikuspuntutik. Esaterako, ekonomia.
  • Gizabanakoaren portaerari buruzko zientziak. Gizabanakoaren portaera aztertzen dute, bereziki psikologia.

Gizarte-zientzia nagusiak

Politika

Politika-zientziak gobernu-motak ikertzen ditu. Grezian izan ziren mendebaldeko politikari buruzko lehenengo gogoetak, K.a. V. mendearen bukaeran. Platon eta Aristoteles filosofoak izan ziren garrantzitsuenak arlo honetan.

Soziologia

Soziologiak gizakien elkarrekintza soziala azalduko duten lege orokorrak sortzea du helburu. Errealitate kolektiboak aztertzen ditu, eta giza taldeen portaeraren arau ezkutuak aurkitzen saiatzen da. Esan genezake beste zientzia batzuek bete ez zituzten hutsuneen ondorioz garatu dela soziologia. Comte frantziarra izan zen zientzia honen aita.

Zuzenbidea

Gizakiak gizartean egiten dituen ekintzak arautzen dituzten legeak zein arauak ikertzen ditu zuzenbideak, baita legeen eta arauen oinarria eta ezarpena ere. Mendebaldeko zuzenbideak zuzenbide erromatarra du oinarri.

Antropologia

Antropologiak animalia-espezie bezala ikertzen du gizakia, gizakiaren dimentsio soziala zein biologikoa aztertuz.

Geografia

Lurra deskribatzen duen zientzia da, gizakiak Lurrean egindako lana aztertzen duena. Hurbilean dituen zientzietatik lortutako datuekin lan egin ohi du geografiak.

Ekonomia

Honako hau ikertzen du ekonomiak: nola baliatzen diren gizakiak eta gizartea inguruko baliabide urriez ondasunak lortzeko eta banatzeko (gizarteko biztanleen artean kontsumitzeko) baliabide urriez. Merkatuan oinarritutako gurea bezalako gizarte batean ekonomiak garrantzi handia du.

Psikologia

Psikologiak gizakiaren motibazioak, prozesuak eta portaerak ikertzen ditu. Filosofiarekin lotu da hainbat urtez, eta hori dela eta, zaila gertatu zaio psikologiari filosofiatik bereiztea. Sigmund Freud, psikoanalisiaren aita, nabarmendu zen psikologian.

Historia

Litekeena da historia zientziarik zaharrena izatea. Greziarrek sortu omen zuten, eta historiaren hastapenetan Herodoto eta Tuzidides nabarmendu ziren (K.a. V. mendea). Historiak gizartean denboran zehar gertatutako gertaera nagusiak berregitea eta ulertzea du helburu .

Hauek datu funtsezkoak dira, baina oraindik gehiago jakin dezakezu gizarte-zientzien arloen sailkapenari buruz.

Gizarte-zientzien metodoa

Gizarte-zientziek natur zientziek erabiltzen duten ikertzeko metodo bera erabiltzen dute, gizarte-zientzien ikertzeko metodoak honako berezitasun hauek baditu ere:

  • Gizarte-gaietan beti ez da posible gertatzen esperimentuak egitea. Zenbait fenomeno ezin dira errepikatu behatu ahal izateko, nahiz gizarte-zientzia batzuk, psikologia esaterako, esperimentazioaz baliatu izan diren azterketarako bitarteko gisa.
  • Aurreko berezitasunaren ondorioz, zaila izaten da hipotesia egiaztatzea.
  • Gizarte-zientzia gehienetan zaila izaten da legeen matematizaziorik egitea, ekonomian izan ezik.

Metodo historikoa

Iraganeko gertaerak, berriz ezin gerta daitezkeenak, aztergai izatea du bereizgarri historiak. Metodo esperimentala ezin da, beraz, zientzia honetan erabili.

Gizarte-zientzien erabilgarritasuna

Egungo mundua etengabe aldatuz doa, eta gertatzen diren aldaketetara moldatu behar du gizabanakoak. Hori dela eta, erronka eta zeregin berriak sortzen zaizkie gizarte-zientziei. Horregatik, funtsezkoa da gizarte-zientzia hainbaten arteko lankidetza giza taldeen eta gizakien garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko; behartsuen miseria, esplotazioa, ezjakintasuna eta sorgin-gurpila desagertzeko ahaleginak egin ditzatela.

Gizarte-zientzien berri jakiteko, jo ezazu UNESCOren web orrira.

Guardar

Orria posta elektronikoz bidali

* Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana