Landareak

Alga berdeak landareen aurrekariak izan zirela uste da. Hala ere, algek ez bezala, lehorreko landareek ehun diferentziatuak dituzte. Ingurune lurtarra kolonizatzean, landareek hainbat arazori aurre egin behar izan zieten: beren pisua jasan, ehunak deshidrataziotik babestu, lurretik ura eta elikagaiak lortu eta hostoetaraino eraman. Ingurune lurtarreranzko mugimendu horrek eragin handia izan zuen bere fisiologiaren diseinuan. Eragin hori ehunen eta organoen desberdintasunean ikus daiteke.

Briofitoak

Ingurune lurtarra konkistatzeko erabili zen bideetako batek ziklo biologiko txandakatzearen fase haploidearen edo gametofitoaren alde jokatu zuen. Briofitoak (goroldio eta hepatikoak) azaldu ziren, eta devoniarretik (duela 350 mila milioi urte) bizirik irauten dute. Garapenik handiena belaunaldi gametofitikoak erakusten du, eta esporofitoak, berriz, gametofitoaren gainean bizi diren eta ugaltze-funtzio bat betetzen duten kapsulak baino ez dira.

Briofitoak giro oso hezeetan egon ohi dira. Briofitoak landare lurtarrak direla jotzen den arren, ez dute ingurune urtarretik guztiz independente izatea lortu.

Pteridofitoak

Ingurune lurtarraren konkistan, zikloaren forma nagusi gisa esporofitoaren edo fase diploidearen alde jokatu zuen beste eboluzio-ildo bat ere izan zen. Estrategia horrek pteridofitoak sortu zituen: iratzeak, likopodioak eta azeri-buztanak.

Landare horietan esporofitoa oso azkar garatu zen, eta ondoko ezaugarri hauek hartu zituen:

  • Ehun eramailea dute, baita zurruntasun handiagoa ere. Horri esker, ingurune lurtarra konkistatzeko egokiagoa bilakatzen da. Substantziak landare osoan zehar eramateaz edo garraiatzeaz arduratzen diren ehunak oraindik nahiko primitiboak izango dira, baina landareari erresistentzia mekanikoa ematen dioten benetako hodi eramaileak ere aurki daitezke.
  • Esporek aurkako faktoreen aurrean oso erresistente egiten dituzten estalki bat dute. Estalki horrek, era berean, barreiadura zabal bat ahalbidetzen die. Landareek altuera irabazten duten heinean, haizeak esporak barreiatzen laguntzen du.
  • Kutikula lodi eta iragazgaitz bat dute, kanpoko giro-aldaketetatik nolabait isolaturik egotea ahalbidetuz.

Antolamenduari dagokionez hobekuntza asko gertatu diren arren, landaren horiek oraindik ere leku hezeetakoak izaten jarraitzen dute. Ur-galerak erregulatzeko ahalmena oraindik ondo perfekzionatu gabe dutelako gertatzen da hori. Izan ere, beren ugalketa-zikloan ura beharrezkoa dute, gameto arrak gameto emeetarantz garraiatzeko eta ernalketa gauzatu ahal izateko.

Espermatofitoak (landare hazidunak)

Lurraren historiako zenbait arotan, klima askoz ere heze, epel eta konstanteagoa zen garaietan, pteridofitikoak asko garatu eta hedatu ziren. Hala ere, ingurune lurtarraren behin betiko kolonizazioa ez zen gertatu landare hazidunak edo espermatofitoak agertu ziren arte. Hori karaktere berri batzuen garapenari esker gertatu zen. Karaktere horiek hezetasunetik independente egitea eta klima eta giro askoz ere konstanteagoetan bizi ahal izatea ekarri zuen. Ehunen aberaste horrek eragindako hobekuntza funtzionalen artean ondoko hauek azpimarratu daitezke:

  • Barruko ehunak kanpoaldeko ingurunetik isolatzea, ura galdu dadila eragozteko helburuz. Zelula-estalkiak kutina edo suberina bezalako substantzien bidez iragazgaizten dira.
  • Sendotasuna lortzea. Horri esker, lurraren mailatik goratzeko aukera dute. Horrela, eguzki-argia hobeto aprobetxatzen da eta ingurunearekin gasak hobeto trukatzen dira. Lingina bezalako substantziek sendotasuna eta malgutasuna ematen diote landareari, eta horrekin batera, posizio tente bat mantentzea ahalbidetzen diote.
  • Lurretik ura hartzeko gai diren egiturak garatzea, esate baterako, errizodermisa, sustraien eremu apikalak estaltzen dituen ehuna, zurgaketan espezializatua.
  • Ura eta elikagaiak landareko zelula guztietara garraiatzeko sistema garatzea eta hobetzea. Benetako ehun eramaileak azaltzen dira: zurezkoak, xilema izenekoak, izerdi landugabea garraiatzen dutenak, eta liberiarrak, floema izenekoak, izerdi landua garraiatzen dutenak.
  • Gametofitoa ahal den gehiena murriztea, fase delikatua delako eta ura behar duelako. Egitura berri bat garatzen da, lorea, ugaltze-aparatu bezala, eta landarearen barreiadura ahalbidetuko duen modu berri bat bereganatzen du, hazia. Esporofitoak tamaina desberdineko bi espora-mota eratzen ditu: mikroespora, gametofito arra edo polen-alea sortzen duena, eta megaespora, landare ama inoiz uzten ez duen eta arrautza-zelula emango duen gametofitoa sortzen duena. Ernalketaren ondoren zigotoa eratuko da. Zigototik haziak babestua geratuko den enbrioia sortuko da.

Gimnospermak

Zurezko landareek agerian dituzten haziak. Talde horretan koniferoak daude, beren pinaburu eta konoekin. Polena airearen bidez barreiatzen da (anemofiloa), eta beraz polen kopuru handia sortzen da.

Pinuaren ugaltze-egiturak.

Angiospermoak

Angiospermoen aurrerapen ebolutibo handiena obulutegian, fruitua eratuz, hazia garatzea izan da. Talde honetan lore eboluzionatuenak eta polinizazio eta polenaren barreiadura-mekanismo berariazkoenak aurkitzen dira.

Intsektuen bidez egiten den polinizazio hautakor bat hasten da. Horrek loreen garapena eragiten du (koloreak, usainak eta abar), zenbait intsektu erakartzeko. Angiospermoen ezaugarri berezi bat ernalketa bikoitza da.

Angiospermoen artean, gaur egun, hirurehun mila espezie baino gehiago daude, eta bi talde handitan sailkatzen dira:

  • Landare dikotiledoneoak: hazia ernamuintzean, bi kotiledoi dituen landareño bat garatzen dute. Kotiledoi horiek klorofila hartzen dute eta hosto gisa jarduten dute.
  • Landare monokotiledoneoak: kotiledoi bakarra dute eta dikotiledoneoetatik eratorriak dira. Itxura belarkara dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana