Metazooak (II)

Arrainen, anfibioen eta narrastien gorputz-tenperatura inguruneko tenperaturaren arabera aldatu egiten da, eta beraz, animalia horiek ektotermoak dira (kanpoko bero-iturria behar dute). Hegazti eta ugaztunak animalia endotermoak dira, hau da, gorputz-tenperatura erregulatzen duten barne-mekanismoak dituzte. Erregulazio-mekanismo nagusiena oinarrizko metabolismo altua izango litzateke. Abantailak agerikoak dira: jarduera ez da urteko garai batetara bakarrik mugatzen; energia aurrezten da, etengabe beroa galtzea saihesten baitu; arrautzak inkubatzea ahalbidetzen du, eta, horrela, ondorengoen ardura handiagoa dute; eta tenperatura oso baxuak dituzten beste habitatak ere okupatu ditzakete.

Hegaztiak

Hegaztiak, itxuraz narrastietatik guztiz desberdinak badira ere, narrastietatik datoz. Hegaztien ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

  • Isolamendu termikoa ematen duten lumak edukitzea. Lumek, gainera, funtzio garrantzitsu bat egiten laguntzen dute, hots: hegan egiten. Hegan egiteak eraldaketa asko ekarri zituen berekin: aurreko gorputz-adarrak hego bihurtu ziren, muskulu-sistema indartzearekin batera; eskeletoa eraldatu zen; muskuluen oxigenazioa ahalbidetzen duen aire-zakuen sistema bat garatu zuten.
  • Bihotzak lau barrunbe independente ditu (bi aurikula eta bi bentrikulu). Horri esker, oxigenoa muskuluetara garraiatzean, eraginkortasun handiagoa dute.
  • Ugalketa obiparoa, baina, narrastiena ez bezala, ernaldutako arrautzak inkubatu egiten dira.
  • Hortzik gabeko ahoa, moko korneo bat dutela. Mokoaren forma elikadura-egokitzapen bakoitzaren arabera aldatzen da. Urdailak edo errotak elikagaia birrindu egiten du, eta hestearen amaieran kloaka legoke. Bertan amaitzen dira, baita ere, ugaltze-aparatua eta iraizte-aparatua.

Ugaztunak

Obiparo izatetik bibiparo izatera

Ugaztunak duela berrehun milioi urte azaldu ziren, dinosauroen garairik gorenean, baina dinosauroak desagertu ziren arte ugaztunek ez zuten hedatzeko aukerarik izan. Hala ere, garai hartan, ugaztunek beren berezko ezaugarriak garatu zituzten: homeotermia, bibiparismoa, ilea eta garun-garapena. Bibiparismoa ugaztunena bakarrik ez den ezaugarri bat bada ere, ugaztunen artean, karena agertzearekin batera, perfekzio-maila handia izatera iritsi da. Karena amaren eta fetuaren odol-kapilarrez eratutako organoa da. Amatik fetura iragaten dira elikagaiak eta oxigenoa, eta fetutik amara CO2 eta hondakin-substantziak.

Enbrioia amaren sabelean garatzen den epealdi horri ernaldia esaten zaio. Enbrioia guztiz babestuta dago eta amari ez dio bere mugikortasuna mugatzen. Jaio ondoren, kumeek harreman estua edukitzen jarraitzen dute edoskitze-aldian.

  • Monotrematuak: ugaztun primitiboak dira, oraindik obiparoak baitira. Gaur egun ornitorrinkoak eta ekidnak sartzen dira talde horretan.
  • Martsupialioak: lehenengo ugaztun bibiparoak dira, baina ez dute karenarik. Gaur egun batez ere Australian aurkitzen dira (kanguruak, koalak eta abar).
  • Ugaztun karenadunak: karenak hobekuntza garrantzitsu bat ekarri zuen, eta martsupialioak baztertu zituen, ugaztun karenadunek horien lekua hartu baitzuten. Ondoko ezaugarriak dituzte:
    • Isolatzaile termiko gisa funtzionatzen duen ilez estalitako azala.
    • Kumeak elikatzeko ugatzak, emeetan funtzionalak.
    • Garezurraren garapen handia. Garezurraren barruan entzefalo konplexu bat dago, oso perfekzionatuta dauden zentzumen-organoen funtzionamenduaz arduratzen dena.
    • Elikagai-motaren araberako hortzeri espezializatua.
    • Zirkulazio bikoitz eta osoa, hegaztiek bezala.
    • Diafragma duen arnas aparatua.
    • Soinuak egiteko gai diren ahots-kordak dituen laringea.
    • Lekualdatzeko moduaren arabera egokitutako gorputz-adar ugari.

Primateetatik gizakira

Primateak zuzenean ugaztun intsektujale arborikolen enborretik etorri ziren. Goi kretazeoan azaldu zirela uste da.

  • Prosimioak: hirurogei milioi urteko antzinatasuna dute. Lemuridoak eta tarsidoak gaur egun arte iritsi dira, baina eboluzio-endekapen osoa duen talde bat da.
  • Tximinoak: Afrikan sortu ziren, eta handik kontinente guztietara hedatu ziren. Mundu Berriko tximuek edo platirrinoek, Hego Amerika okupatu zuten, eta independenteki eboluzionatu ziren. Afrikan geratu zirenek Mundu Zaharreko tximuak edo katarrinoak sortu zituzten. Horietatik, pongidoak (gorilak eta txinpantzeak) dira ezagunenak, eta gizakiaren senide hurbilenak.
  • Hominidoak: beren eboluzioari buruzko ezagutzak oraindik zenbait hutsune ditu.
    • Australopithecus: duela sei milioi eta erdi urte azaldu zen. Posizio tentea mantentzen zuen, bere pelbisaren egitura zela eta. Bost behatzetako eskua perfekzionatu egin zen, eta gareezurraren edukiera eta garunaren konplexutasuna asko areagotu ziren.
    • Homo habilis: duela bi milioi eta erdi azaldu zen. Denbora luzean zehar australopitekoekin batera bizitzea litekeena da. Lehenengo lanabesen fabrikazioa egozten zaio. Garezurraren itxura gizatiarragoa da: altuagoa, biribilduagoa eta hezur finagoak dituela. Hortz txikiak ditu.
    • Homo erectus: milioi bat urte beranduago azaldu zen Afrikan, eta Europa eta Asiara hedatu zen. Sua eta harrizko aizkorak erabiltzen zituen, baina ezaugarri fisiko oso primitiboak mantentzen zituen.
    • Homo sapiens: gutxi gorabehera duela milioi erdi bat urte azaldu zen, homo erectusetik abiatuta eboluzionatuz. Subespezie batzuk ditu: Neanderthal gizakia (Homo sapiens neanderthalensis), eta Cromagnon gizakia (Homo sapiens sapiens). Azken hori gizaki modernoari dagokio.

Babuinoaren, gorilaren, txinpantzearen eta gizakiaren eskeletoak. Grabitate-gunea adierazita dago.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana