Bakterioak

Moneroen erreinuak eubakterioak eta arkeobakterioak hartzen ditu bere baitan. Biak organismo prokariotoak dira eta denbora luzean zehar talde berekotzat hartu dira. Hala ere, dituzten desberdintasun handiak direla eta, arkeobakterioak orain eubakterioetatik banandu egin dira, talde propio bat eginez. Eubakterioek (berezko bakterioak), organismo oso sinpleak izan arren, metabolismo-aniztasun handi bat dute.

Bakterio-egitura

  • Bakterio-kapsula: zenbait bakteriotan falta daitekeen kanpoko geruza da. Hala ere, patogeno gehienetan agertzen da. Ez dauka egitura zehazturik eta gluzido eta glukoproteinatan aberatsa da.
  • Bakterio-pareta: bilgarri sendo eta zurrun bat da, eta bakterio-zelulei forma ematen die. Mureina geruza batez osatua dago. Mureina hori N-azetilglukosamina (NAG) eta N-azetilmuramiko (NAM) oinarria duen sare batez osatua dagoen peptidoglukanoa da. Mureina horren aldaketen arabera eta Gramen kolorazioaren bidez, bi bakterio-mota bereizi daitezke: Gram positiboak eta Gram negatiboak.

    Funtzio oso garrantzitsuak ditu, hala nola, presio osmotikoaren bariazioaren aurrean bakterioaren forma mantentzea eta mintz erdiragazkor gisa jardutea, ioiak iragan daitezela erregulatuz. Pareta suntsituz gero, bakterioa babesik gabe geratuko da.

  • Mintz plasmatikoa: bere egitura zelula ekuariotoen egituraren berdina da, kolesterola bezalako zenbait osagai kontuan hartu gabe. Zelula eukariotoetan bezalaxe, zelula mugatzea eta substantzien iragatea erregulatzea bere funtzioen artean leudeke. Berezitasun gisa, mesosoma izeneko barruko tolesturak agertzen dituela aipatu daiteke. Mesosoma horiek funtzio asko betetzen dituzte, adibidez, mintzaren azalera handitzea, bakterio-kromosoma finkatzea eta bere barruan entzimak biltzea.
  • Zitoplasma: zitoplasman aske ageri dira erribosomak. Eukariotoen funtzio bera betetzen dute, hots, proteinen sintesia egitea, nahiz eta tamaina txikiagokoak diren. Zitoplasman aurkitzen dira, halaber, substantzia desberdinen elikadurarako erreserba-pikorrak diren inklusioak. Inklusio horiek barreiatuta eta inguratzen dituen mintzik gabe ageri dira.
  • Bakterioaren DNA: DNA bikatenario-motako molekula zirkular bakar batez osatua dago. Molekula hori oso tolestua dago, eta mesosomei lotua egon ohi da. Kromosomaz kanpoko DNA molekula txiki bat edo gehiago ere egon daitezke. Molekula txiki horiei plasmido deitzen zaie. Bakterioaren DNA nukleoide izeneko toki batean aurkitzen da, kondentsatua eta histonen antzekoak diren proteinekin loturik. DNAren funtzioa informazio genetikoa mantentzea eta betikotzea da, eta bere adierazpenaren bidez, metabolismoaren funtzionamendua gidatzea.
  • Flageloak: bakterioa baino zenbait bider luzeagoak diren luzakin finak dira. Eukariotoetakoak baino xumeagoak dira. Bi zati ditu: zona basala eta zurtoina, eta bakterioen lokomozioa ahalbidetzen dute.
  • Ileak eta finbriak: proteinaz osatutako hodi-formako egitura hutsak dira. Zenbait Gram bakterio negatiboen kanpoaldeko azaleran azaltzen dira. Finbriak motzak eta ugariak dira, eta ileak, berriz, luzeak, eta bakterio bakoitzeko bat edo bi besterik ez dira ageri. Finbriei esker, antza, bakterioak substratuan finkatu daitezke. Ileek bakterioen arteko trukaketa genetikoan parte hartzen dute.

Bakterio-fisiologia

Bakterioek, edozein izaki bizidunek bezala, bizi-funtzioak garatzen dituzte:

  • Nutrizioa: beren espezieek metabolismo-mota guztiak burutu ditzakete.
  • Harremana: bakterio askok mugikortasuna dute (mugimendua); argi-estimuluei (fotoaktismoa), estimulu kimikoei (kimioaktismoa) eta ingurunearen muturreko bariazioei (endosporak sortzea) erantzun diezaiekete.
  • Ugalketa: Ugalketa asexuala erdibiketaren bidez egiten da. Ugalketa parasexualeko kasuak ere gerta daitezke. Ugalketa-mota horretan, bakterioen artean informazio genetikoa trukatzen dute (konjugazioa, transdukzioa eta transformazioa).

Bakterio baten morfologia orokorra.

Eubakterioen sailkapena

Bergeyen eskuliburuaren arabera, bakterio-talde nagusiak ondoko hauek dira:

  • Bakterio purpura eta berdeak: pigmentu gisa bakterioklorofila duten bakterio fotosintetiko anaerobikoak dira. Karotenoideak dituzte. Hidrogeno-iturria H2S bada sulfuroso deitzen zaie, eta molekula organikoak erabiltzen badituzte, ez sulfuroso deitzen zaie.
  • Zianobakterioak edo alga berde-urdinxkak: pigmentu gisa klorofila eta fikozianina izeneko beste pigmentu urdin bat duten bakterio fotosintetiko anaerobikoak dira. Zelula isolatu gisa edo koloniatan ager daitezke. Beren nutrizioa sakuluetan (tilakoideen aurrekariak, agian) gertatzen den fotosintesian oinarriturik dago. Batzuk atmosferako nitrogenoa finkatu dezakete. Habitat kopuru handi batera egokitu dira.
  • Proklorofitoak: a eta b klorofila duten fotosintetikoak. Tilakoide-motako mintzak dituzte. Gehiengoa aszidien taldeko prokordatuekin endosinbionteak dira.
  • Bakterio nitrifikatzaileak: kimioautotrofoak. Konposatu nitrogenatu ez-organikoak erabiltzen dituzte konposatu organikoak sortzeko. Bi talde daude: amonioaren bakterio oxidatzaileak eta nitritoak oxidatzen dituztenak. Itsasoko sedimentuetan bizi dira, eta oso garrantzitsuak dira substantzia ez-organikoak landareek aprobetxatu ditzaketen substantzia organiko bilakatzen dituztelako.
  • Nitrogenoa finkatzen duten bakterioak: Gram negatibo aerobioak dira. Atmosferako nitrogenoa finkatu dezakete.
  • Espiroketak: meheak, luzeak eta izurtuak dira. Oso ohikoak dira ingurune urtarretan. Patogenoak ere izan daitezke animalia eta gizakietan.
  • Azido laktikoaren bakterioak: oxigenoarekiko toleranteak diren bakterio anaerobio Gram positiboak dira. Azido laktikoa sortzen dute hartziduraren bidez. Garrantzitsuenak Streptococus eta Lactobacillus dira.
  • Mikroplasmak: Bakterio-paretarik gabeko bakterio txikiak dira, mintzean esterolak dituztenak. Gehienak patogenoak dira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana